PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-04-10

Idoia Aldasorok irabazi du Jai egitarauaren portada lehiaketa

Idoia Aldasororen proposamena garaitu da, 142 bozkarekin, 2013ko jai egitarauaren portada lehiaketan. Bigarrena, Xabin Fernándezena izan da 103 bozkarekin. 9 bozka txuriak ere jaso ziren.

Zorionak Idoia !!

Zabor insumisioak aurrera darrai



Legorreta Garbia herri plataformak insumisioaren alde egindako deiak aurrera darrai eta beste herrietara eramaten den zaborraz gain (zabor turismoa), herriko hainbat puntuetan zabor poltsak uzten ditu jendeak, egunero egunero.

Udala, bestalde, ez dago geldi. Azken asteburuan, jendea urduritzeko asmoz edo,  zabor poltsak ez jasotzeko agindua eman ondoren, zabor poltsak jasotzera bueltatu da, poltsa pilak, jaso ezean,  kiratsa eta irudi txarra ematen bait dute.