PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2013-06-20
Bihar DJ FESTA gaztetxean
Bihar, ostirala, gabeko 11,3otatik aurrera DJ FESTA izango da Legorretako Gaztetxean DJ Ash eta DJ Danirekin.
Ondo pasa!
SAN JOAN eguneko egitaraua
IGANDEA, EKAINAK 23 (SAN JUAN
BEZPERA)
ZAHAGI ARDOA
Arratsaldeko 8etan, Udalak ardoa eskainiko du bertara
hurbiltzen den ororentzat.
ERROMERIA
Une berean, Erromeria "Solano Musika Eskolako
Ikasleak" trikitilarien eskutik.
SAN JUAN SUA ETA DANTZAK
Gaueko 9etan, San Juan Sua piztuko da. Jarraian Elekun
Abesbatzak eta Irritzi-Alai Dantza Taldeak heuran ikuskizuna eskainiko digute.
SARDINA JATEA
Sardina Dastaketa plazan Legorretako Irrintzi-Alai Dantza
taldearen alde.
TRIKITIXA
Jarraian, Trikitixa "Solano Musika Eskolako
Ikasleak" trikitilarien eskutik.
2013-06-19
TXALO pin TXALO
Gaizki dagoena salatzeaz gain, konpontzen dena ere aipatzea eskerronekoa denez.... hemen dugu konpondutako buzoiaren argazkia. Mila esker.
2013-06-18
ERREKALDEko oilotegian sutea izan da
Legorretako oilasko haztegi batean sutea izan zen, atzo gauean. Pabiloia kiskalita geratu da, eta hazten zeuzkaten 3.000 txita inguru hil dira sutean. Hegaztiak 15 bat egunekoak ziren. Etxerako zeuzkaten untxiak ere akabatu ditu keak.
Pepi Aierbe hil da. Goian Bego
Atzo hil zen Pepi Aierbe Mendizabal andrea 68 urte zituelarik. Bere aldeko hileta meza gaur ilunabarreko zazpietan ospatuko da Legorretako Salbatore Deunaren parrokian. Gorpua Ordiziako Oyarbide Beilatokian izango da.
Goian Bego.
2013-06-17
Legorretako Udalak biztanleko 266 eurotako zor bizia du
Legorretako Udalak biztanleko 266 eurotako zor bizia du eta hala jasotzen du GAINDEGIA behategiak egindako txostenean.
Txostenean jasotzen denez, Legorretako Udalak 2012ko urte amaieran 395.000 eurotako zorra zuen, aurrekoarekin aldenduz gero %13 gutxiago.
Esan bestalde, Euskal Herriko udalerrien bataz besteko zor bizia 399 eurotakoa zela 2012 amaieran.
Iturria: GAINDEGIA
2013-06-15
Igandean Ehiztari eta Arrantzaleen eguna DIMAn
Azken hogeitabat urteetako ohiturari eutsiz eta ADECAP elkartearen antolakuntzapean, igande honetan ere, Euskadiko Ehiztari eta Arrantzaleen eguna ospatuko da DIMAko aerodromo zaharreko zelaietan.
2013-06-14
Igandean ARABA EUSKARAZ, denok Amurriora!!!!!!!
Igande honetan ARABA EUSKARAZ eguna ospatzen da Amurrioko herrian eta bertan jasotzen den dirua bertako Aresketa ikastolarentzat izango da, beti ere, zonalde horretako euskara sustatzeko.
Simon Lazkanoiturburu hil da. Goian Bego
Atzo hil zen Simon Lazkanoiturburu 79 urte zituelarik.. Hileta elizkizuna gaur 7tan izango da Legorretako Parrokian. Goian Bego
Arantxa-berriko TOUReko porra
Azken urteetan bezala Arantxa-Berrik TOUReko porra antolatu du eta bertan partehartu nahi duenak izena eman beharko du Ekainak 26 baino lehen.
2013-06-13
KUDAI bandaren diska berria
BORJA, legorretar berriak partehartzen duen Kudai talde gipuzkoarrak Harezko dorreak azken diskoa plazaratu du, aurretik beste hiru lan dituzte kalean.
David abeslariak, Borja gitarristak, Urtzi baxulariak eta Urko bateriak osatzen dute taldea, eta ostegunean esan zutenez, disko kontzeptuala da oraingoa.
Estiloari dagokionez, Borjaren ustez, oreka bat lortu dute azken lan honetan, besteetan lortu ez dutena, heltzen ari diren heinean, haien musika ere helduagoa baita. Azken lanean, beraz, baladak ere aurki daitezke.
Gehiago irakrtzeko: NdG
2013-06-12
Ostiralean IKASTURTE amaierako jaialdia
Udararen atarian gaude, gezurra badirudi ere, eta honenbestez aurtengo ikasturtea amaitzear dago. Hain zuzen horrexegatik, aste honetan UGARO herri ikastetxean soilik goizez izango dira klaseak.
Ikasturte amaierako jaialdia ostiralean izango da, beti bezala, herri zineman izango da arratsaldeko 5etan.
2013-06-11
Udaleku irekietarako Ekainak 14 baino lehen eman behar da izena
Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere Udaletxeak antolatuta, Ekainaren 24tik Uztailaren 24 bitarteko Udaleku Irekiak izango dira haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako lehen eta bigarrengo haurrentzat.
Udalekuak goizeko 10etatik 13,00tarako ordutegia izango du eta Matrikularen kostua 30 eurotakoa.
Haurren izena emateko eta udalekuetan lanegin nahi duten gazteek ere Ekainak 14 baino lehen egin beharko dute Udaletxean.
2013-06-10
Este jueves arranca la receta electrónica en Legorreta
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha informado sobre la expansión del programa de receta electrónica en varios municipios tras constatar el exito cosechado en los que ya están funcionando.
Este jueves 13, se sumarán otras 10 localidades guipuzcoanas: Alegia, Amezketa,Asteasu, Ataun, Berastegi, Berrobi,Ibarra, Itsaondo, Legorreta y Tolosa
La receta electrónica, conocida como e-rezeta, inicia su implantación definitiva en la CAPV. A los 34 Ayuntamientos que ya funcionan con este modelo de gestión de la prestación farmacéutica, se unen ahora 32 nuevas poblaciones repartidas entre los tres territorios vascos. Con este nuevo despliegue, serán ya 66 poblaciones y 99 Oficinas de Farmacia las que operen con receta electrónica desde su inicio.
Fuente: GV
2013-06-09
2013-06-08
PRODEMA lantegian lanuzteak protesta gisara
Legorretako Prodema enpresako langileak mobilizazioak egiten ari dira, joan den ostiralaz geroztik. Asteazkenera arte bilkurak egin dituzte lantokiko sarreran, baina atzo eta gaur bi orduko lanuzteak egiten hasi dira, txanda bakoitzean. Enpresa ituna berritzeko eskaria aintzat har dezan exijitu diote Prodemako zuzendaritzari, 2009tik bere horretan dagoelako. Baldintza sozial, laboral eta ekonomikoak hobetuko dituen hitzarmena nahi dute langileek, eta enpresak bere aldetik eta bere kabuz hitzarmena alboratzeko aukerarik ez izatea. Bestetik, enpresa hitzarmen berriaren iraupena berria sinatu bitartekoa izatea ere eskatu dute.
Gehiago irakurtzeko: HITZA
2013-06-07
Ura eta estolderia ordaintzeko urte sasoia
Legorretako Udalak ekainaren 10era bitartean kobratuko dizkie herriko zergadunei estolderiaren eta ur zerbitzuaren tasak. Banketxean helbideratutako kontuen bitartez kobratuko du. Aurtengo urtarriletik apirilera artekoa da tasa.
Iturria. HITZA
2013-06-06
2013-06-05
IGOR ESNAOLA, Gipuzkoako finalerako sailkatu zen
Igandean, ZIZURKILgo ARETA baserriko belardietan ospatu zen Gipuzkoako sega txapelketako kanporaketa saioa ; emaitzak hauek izan ziren:
1. taldea 11:30etan jokaturikoa
.- Igor Esnaola Dorronsoro : 1.848, 5 kilo
.- Juan Jose Lizaso Rezabal: 1.806 kilo
.- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea “Urki”: 1.761, 5 kilo
.- Jesus Mari Goenaga Arruti: 1.618,5 kilo
2. taldea 12:30 etan jokaturikoa
.- Mikel Garayalde Orbegozo: 1.773,5 kilo
.- Mikel Alkorta Aizpurua: 1,687 kilo
.- Julen Gabirondo Izeta: 1.605 kilo
.- Iban Pardo Andres: 1.583 kilo
Julen Gabirondo eta Iban Pardok 20 kiloko penalizazioa izan dute
Hortaz AIAN, 2013ko ekainaren 23an ospatuko den Gipuzkoako sega txapelketako finalean arituko direnak hauek dira:
.- Igor Esnaola Dorronsoro
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Mikel Alkorta Aizpurua
Finalean ordu beteko lana izango dute.
Iturria: HERRIKIROLAK
2013-06-04
ALAIN CACHO, legorretarrarik hoberena Korpuseko krossean (sailkapen osoa eta bideoa)
Inoiz baino jendetsuagoa izan zen Korpuseko Krossean Patxi Mendizabal izan zen, senior mailan, garailea eta Alain Cacho, lehen legorretarra, denbora bikaina eginez (0: 26:33) eta sailkapen nagusian, zortzigarrena eginez.
Bideoa HITZAren lana da.
Ikusi sailkapen osoa HERRIKROSSAn
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





















