PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-04-25

Legorreta UEMAn maiatzan sartuko da



Azken osoko bilkuran gehiengoz onartuta, Legorreta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Maiatzaren 28an izango du mankomunitateak batzar nagusia, Leitzan, eta hantxe onartuko da sartzea; beste bi herri ere sartuko dira egun berean: Dima eta Ziortza-Bolibar.
Herrian euskarak dituen ahulguneak indartzeko laguntza izango da Uema, bai udalera begira, eta bai herrira begira. Hauexek dira helburuak:
1.- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
2.- Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
3.- Udalerri euskaldunen garapen sozioekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.

No hay comentarios: