PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-09-26

PILATES IKASTAROA 2013-14



Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak ikastaro bat antolatu du Kutxa Gizarte-Ekintzaren laguntzarekin.

Ikastaroa astelehenetan eta azteazkenetan Ugaro Herri Ikastetxeko Soinketa Gelan izango litzateke 18:30etatik 19:30etara.  Ikastaroa urriaren 14an hasiko da 2014ko maiatzaren 14an amaitzeko.

Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxienez ere 8 ikasle eta gehienez ere 15) eta izena emandako orden zorrotzean beteko dira. Ikastaro osorako matrikularen kostua 210 €urotakoa izango da (30 euro/hileko) eta Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena ematerakoan ordainduak izan behar dute edo bertan
emandako argibideak jarraituz egindako ordainketa agindu iraunkor bitartez.

Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea urriaren 4an  amaituko da.

Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean 17:00etatik 20:00etara.

No hay comentarios: