«Ondo aparkatu», horixe zioen pasa den igandeko jaialdian
erakutsitako mosaikoak. Legorretako Udalak, Angel Sanz herritarraren
'Legorretan oinezkoari lagunduz' ekimenari segiz, oinezkoak eta arauak
errespetatzeko lanketa abiatu zuen orain aste batzuk, iragan igandean
egindako festarekin bukatuz kanpaina.
Korta eta Zapas enparantzan ez zen musikarik, kolorerik,
janik edota edaririk falta izan. Legorretar ugari elkartu zen
tabernariek egindako patata tortilak dastatu eta ekitaldian parte
hartzera, herriko gaztetxoenekin batera. Bertan, hiru auto aparkatu
ziren «ez da toki falta, errespetu falta baizik» mezua igorriz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario