PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-24

BIHAR, zaborrei buruzko 2 ekimen

Bihar, astelehena, martxoak 25, gure herrian hainbeste eztabaida, liskar eta gorabehera sortzen ari den zabor bilketari buruzko 2 ekimen izango dira.



Arratsaldeko 6,45ean LEGORRETA GARBIA

Arratsaldeko 6,45ean, Kultur Etxeko goiko aretoan Legorreta Garbia herri plataformaren bilera izango da, ostegunean egindako manifestazioaren balorazioa egin eta aurrera begirantzako ekimenak adosteko.



Ilunabarreko 7,30tan AUZOKONPOSTA

Ilunabarreko 7,30tan, Bilkoin elkartean, Legorretako Udalak antolatuta, Auzokonpostari buruzko hitzaldia izango da.

No hay comentarios: