PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-02-19

BILDU: Beasainen 5. ontzia, Legorretan Atez Ate




Gaurko prentsak agertzen duen bezala Beasaingo Udalak, BILDUko gehiengoarekin baina ez gehiengo nagusiarekin, zaborrak biltzerakoan, aldaketak aldaketa, aurrez zegoen 5. ontziaren sistemarekin jarraituko du.

5. ontziaren kudeaketan sartu nahi den aldaketarik nagusiena giltza txipagatik ordezkatzea litzateke eta bestetik, 5. ontzia ondo erabiltzen duenarentzat, udal tasetan hobaria aplikatuko zaio.

Honekin batera, zabor kopurua gutxitzeko helburuarekin, bigarren eskuko azokak sustatuko dira eta nola ez, konpostagailuak.

Hau da, Legorretarako baliagarri ez den 5. ontzia, gehiengo ez nagusia duten Beasainen aplika daiteke. Zein ari da gaia politizatzen eta atez ate, gehiengo nagusia duten herrietan inposatzen?


Iturria: NdGHITZA,


No hay comentarios: