PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-01-15

Bilkoinek galdu egin zuen Laskorainen aurka

 
 
 
Bilkoinek galdu
Herriko areto futbol taldea esku hutsik itzuli zen Tolosatik, galdu egin baitzuen pasa den ostiral gauean Laskorain K.E.-ren aurka jokatutako partida. Atsedenaldira golik gabe iritsi ziren bi taldeak, baina bigarren zatian hiru egin zituzten tolosarrek, horietako bi partidaren azken unean.
Lesioen ondorioz, Urtzik zazpi jokalari erabili ahal izan zituen soilik, eta gainera, Axier-ek eta Xiker-ek min hartu zuten.
Horrenbestez, asteburu honetan Oiartzun K.E. indartsuari aurre egiteko taldea osatzeko, lanak izango dituzte legorretarrek. Zalantzarik gabe, urtea ez da nahi bezain ondo hasi.
 
Iturria: DV

No hay comentarios: