PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-11-30

Euskararen eguna dela eta, alkatearen eskutitza





Herritar agurgarri hori:

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, abenduaren 1ean hain zuzen, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu manifestazioa antolatu du Donostian. Udal honetako ordezkari naizen aldetik, euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egiten dut. Herritarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbidapena luzatzen dizuet.

Batetik, www.euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua eman dezakezue. Bestetik, Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez, udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzea erabaki dudala jakinarazi nahi dizuet. Horrela, zuoi ere, deialdi horrekin bat egin eta zuen etxeko balkoian azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartean ikur hori jartzera animatu nahi zaituztet. Ikurra eskatzeko, lehendik aipatutako webgunera jo dezakezue edota Kontseilura hots egin dezakezue 943591200 telefono zenbakira. Nahiago izanez gero, eskaera udalean bertan egin eta gu arduratuko gara hori bideratzeaz.

Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatu nahi zaituztet. Guztiok batera lortuko dugu, pertsona bakoitzetik, taldera, taldetik udalerrira eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri osora zabalduko den ilusioz eta bizi nahiaz aurrera egitea.

Alkatea

Bakartxo Mendez Urdangarin


No hay comentarios: