PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-10-30

Nafarroa OINEZen aldeko ekimena PIKUZALEOK elkarte berriaren eskutik



Atzo arratsaldean jasotako oharrak hala zioen:


pikuzaleok! Legorreta eta Euskal Herriko kultura, bere zentzu zabalenean, sustatzeko asmoz sortzen ari garen elkartea da.


Elkartea eratzen joango gara. Aurkezpena ere egingo dugu baina bitartean abian jarri nahi dugu eta gure ustean, zer hobeto, euskararen aldeko ekimen batekin baino hastea.



Erantsia bidaltzen dizugu gure lehen ekimenaren kartelatxoa eta nola ez, zuen laguntza eta babesa izatea espero dugu.



Adio!


pikuzaleok!"


pikuzaleok! elkarteak bihar, asteazkena, arratsaldeko 6tatik 9tara bitartean Nafarroa OINEZen aldeko ekimena antolatu du eta ikastolen aldeko festa eguraldi txarragatik kaltetua izan zenez, legorretarron dirua lortu nahi dute Nafarrora bidaltzeko.

Ekimena txanpon ilada erraldoia egitea izango da eta horretarako PIKUZALEOK elkartekoek herriko plazan bilduko dira ahalik eta txanpon iladarik haundiena lortzeko.

Espero dugu, ekimenak Gazte Pikuren haserarekin eta tabernetako Pintxo Poterekin bat egiten duenez, kalea girotzea eta ahalik eta diru gehien biltzea Nafarroako euskara eta ikastolen alde.

No hay comentarios: