PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2013-06-03
Aparecen pintadas en favor de ETA
En estos últimos días, son varios los sitios del pueblo (paseo del río, polideportivo, etc) donde han aparecido pintadas en favor de la banda terrorista ETA. Confíamos, asumiendo la petición enviada por un lector, en que el ayuntamiento procederá rápidamente a limpiarlas.
2013-05-30
Igandean IGOR ESNAOLA izango da Gipuzkoako Sega Txapelketan
Izen emate epea martxoaren 22an amaiturik, 8 segalari bere partaidetza egiaztatu dute 2013 urteko ohiko sega txapelketarako.
Taldeen banaketa egiteko, talde burua, iazko txapeldun eta txapelduordea hartu dira eta zozketa egin ondoren taldeak horrela gelditu dira:
1 TALDEA- Ekainak 2a goizeko 11:30 etan
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
.- Igor Esnaola Dorronsoro
.- Jesus Mari Goenaga Arruti
.- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea “Urki”
2 TALDEA- Ekainak 2a eguerdiko 12:30 etan
.- Mikel Alkorta Aizpurua
.- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Julen Gabirondo Izeta
.- Iban Pardo Andres
Kanporaketa saioa Zizurkilgo ARETA baserrian ekainaren 2an izango da. 1.Taldea goizeko 11:30 etan eta 2.taldea eguerdiko 12:30etan arituko dira. Segalariak 30 minutuko lana izango dute eta talde bakoitzeko kilo gehien mozten dituen bi segalariak sailkatuko dira, finalerako.
Finala AIAn ekainak 23an , eguerdian ospatuko da.
2013-05-29
Bihar, greba dela eta, UDALA itxita
Bihar, MAIATZAK 30, Legorretako Udaletxeko langilek greba egingo dute eta honenbestez, udaletxeko ateak itxita izango dira. Beste horrenbeste gertatuko da zabor bilketarekin, Sasietako langileek ere greba egingo bait dute.
2013-05-28
ZERO ZABORren gonbitea
Kaixo, legorretar:
“Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berberekin jasotzeko eskubidea, eta, ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berberekin uzteko betebeharra”.
Ideia horri lotuta, Gipuzkoako hainbat herritan Mundumob ekitaldia egiten ari dira herrialdeko Zero Zabor taldeak. Orendainen hasi zen; orain, herriz herri dabil, eta ekainaren 8an Donostiara iritsiko da.
Legorretan ere egingo dugu Mundumob dantza, gure ondorengoei mundua jaso dugun aukera berberekin utzi nahi diegula irudikatzeko.
Korputs egunean egingo dugu, eguerdian, baina aurrez pare bat entsegu izango dira: maiatzaren 29an, 19:30ean, eta maiatzaren 31n, 18:30ean, biak ere frontoian.
Kantua Karlos Gimenezek egin du, hitzak Jon Maiak jarri dizkio, ahotsa Ze Esatek taldeko Jabirena da, eta Ines Osinagak ere parte hartu du. Hori guztia Mikel F. Krutzaga teknikariaren lanarekin borobilduz eta Mikel Erguinen koreografiarekin.
Hona hemen anoetarrek eginikoa, adibide gisa: http://tolosaldea.hitza.info/
Eta beste bideo bat, dantza ikasteko:
https://www.dropbox.com/sh/
Animatu, parte hartu, eta gonbidatu laguna, lankidea, senidea, bizilaguna...
Zatoz dantzara!
Legorreta Zero Zabor
2013-05-27
Conferencia sobre el Cuidado de la Piel
La farmacia de Legorreta, con Laura Puntonet al frente, ha organizado una Conferencia sobre el Cuidado de la Piel para este miércoles, 29 de mayo, por la tarde (17,15-19,30).
2013-05-25
Alex Aranburuk irabazi zuen Legorretako txirrindu lasterketa
Larunbatean ospatutako Txirrindu lasterketan Caja Rural taldeko Alex Aranburu nagusitu zen.
Ikusi ezazu sailkapen osoa.eta baita ere bertako argazki sorta.
Iturria: DV, HITZA ta TXIRRINDULARI
2013-05-24
2013-05-23
2013-05-22
Igandean Dantzari Txikiak Legorretan
Igande honetan ospatuko da gure herrian DANTZARI TXIKIen eguna IRRINTZI ALAI dantza-taldeak antolatuta eta bertan izango dira Beasain, Ordizia eta Zaldibiko dantzaritxoak.
Goizeko 11tan dantzariak plazan elkartu eta ogitartekoak jango dituzte. 12tan abiatuko dira herriko kalez-kale eta 2ak aldera, herriko pilotalekuan, denok elkarrekin dantza pare bat egingo dituzte, agurra ta ikurrinaren dantza.
Sozietateetan bazkaldu ondoren, 4,30ak aldera erromeria izango dute eta ondoren, bakoitza, bere herrira.
2013-05-21
Dagokionari ...
Iñakik bidalitako argazkian Oriar auzoko bizilagunentzat jarrita zegoen buzoia apurtu eta bertan utzita dagoela ikus daiteke. Ea lehenbaitlehen konpontzen duten !
2013-05-20
Nuevo varapalo judicial para el Ayuntamiento de Legorreta
El ayuntamiento de Legorreta ha cosechado un nuevo revés judicial al declarar el Tribunal Superior de Justicia del Pais Vasco, atendiendo la demanda de la empresa legorretarra Construcciones Victor Mujika, NULA DE PLENO DERECHO la actuación municipal de preservar como dotación municipal un local en el Área 5.2.1. (Iñaxi). Esta sentencia fue publicada en el BOG el pasado 30 de enero.
Esta sentencia, firme, supone un fuerte varapalo para el ayuntamiento quien forzando la legalidad y abusando del poder pretendía lograr los locales comerciales de dicha área para sí, ahora se verá obligado a modificar el Texto Refundio de la Revisión de las Normas Subsidiarias de Legorreta, publicado en el BOG del 28 de abril de 2011.
La semana pasada, por otra parte, la Diputación Foral de Gipuzkoa publico un requerimiento para que el ayuntamiento ejecute la sentencia del TSJPV y acomode la ordenación urbanística municipal a lo que marca la sentencia.
2013-05-19
OLALDE GAZTANDEGIAren eguna
Gaur, maiatzak 19, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta eta Legorretako Udalaren laguntzaz, OLALDE Gaztandegiaren eguna ospatuko da.
Goizeko 10etatik eguerdiko 2ak arte izango da ekimena eta bertan, ardiak loteetan ipiniko dira herriko plazan, ile mozketa eta nola ez gazta egingo da eta gaztarekin egindako pintxoak eskeintzeaz gain, Olaldeko gazta erosteko aukera izango da.
Gaztarekin zerikusi duten gauzaz gain, gaztandegiko arduradun berria pilotaria izaniko Pablo Urrezilkiri denez, gaztetxo eta profesional ohien arteko pilota partidak jokatuko dira.
Argazkia: P.U. (DVn argitaratua)
2013-05-18
Bihar, urrezko eztei meza ospatuko dute herriko 2 bikotek
Biharko meza oso ospakizun berezia izango da Legorretako bi familientzat, heuren gurasoek urrezko ezteiak ospatuko bait dituzte. Hain zuzen ere, Luis Arakistain eta Maritxu Jauregi alde batetik eta bestetik, Joxe Lasa eta Joxepi Ibañez. Zorionak eta urte askotarako denei.!
Iturria: DV
Gaur, arratsaldeko 4tan, Legorretako 57. txirrindulari proba
Bilkoin elkarteak antolatzen duen Legorretako Proba
txirrindulari lasteketa hilabete atzeratu ostean, gaur arratsaldeko 4tatik aurerra ospatuko da.
Berez apirilaren 20an zen jokatzekoa 57. ekitaldia, baina azkenik, gaur, maiatzak 18 izango da, 16:00etan hasita. Junior mailakoen proba da. 88 kilometroko bidea izango dute, Abaltzisketa eta Altzo igota.
Hemen duzu lasterketako rutometroa.
Berez apirilaren 20an zen jokatzekoa 57. ekitaldia, baina azkenik, gaur, maiatzak 18 izango da, 16:00etan hasita. Junior mailakoen proba da. 88 kilometroko bidea izango dute, Abaltzisketa eta Altzo igota.
Hemen duzu lasterketako rutometroa.
2013-05-17
Bihar, ilunabarrean HERRIRAren elkarretaratzea
Bihar ilunabarreko 8tan eta herriko plazan HERRIRA deituta euskal presoen aldeko elkarretaratzea izango da gure herrian.
Gazte-Pikuko Pilota txapeldunak
Joan den asteazkeneko legorretako Gazte-Piku Pelota Txapelketako finalisten argazkia
Txapeldunak = Huevo - Artola.
Txapeldun ordeak = Ibon - Errandonea.
2013-05-16
PURI GARMENDIA hil da. G.B.
Gaur hil da Puri Garmendia Eskixabel 77 urte zituelarik. Gorpua ORIA ehorztetxean izango da biharko goizeko 11 arte eta gero, arratsaldeko 6tan, bere aldeko hileta elizkizunak ospatuko dira Legorretako Parrokian.
Goian Bego.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)








.jpg)






.jpg)
