PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
Mostrando entradas con la etiqueta Herrira. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Herrira. Mostrar todas las entradas

2013-10-04

Gaur iluntzeko konzentrazioa



Gaur, iluntzeko 8tan HERRIRAren aldeko konzentrazioa izango da herriko plazan eta bihar, arratsaldeko 3retan Olason kedada egingo da, elkarrekin, Bilboko manifestaziora joateko.

2013-05-17

Bihar, ilunabarrean HERRIRAren elkarretaratzea




Bihar ilunabarreko 8tan eta herriko plazan HERRIRA deituta euskal presoen aldeko elkarretaratzea izango da gure herrian.


2013-02-22

Presoen aldeko konzentrazioa



Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz, hileko azken ostiralean egiten den konzentrazioa gaur, ilunabarreko 8tan egingo da Legorretako enparantzan HERRIRAk deituta.

2013-01-25

Gaur HERRIRAko konzentrazioa



Gaur, iluntzeko 8tan herriko plazan eta HERRIRAk deituta, euskal presoen eskubideen aldeko konzentrazioa  izango da.

2013-01-11

Aitor Esnaolaren senitartekoekin elkartasun JAIALDIA




Euskal presoen alde HERRIRA elkarteak antolatutako manifestazioarekin bateginaz, Legorretako udalak bandoa argitaratu eta atarietan ipini bihar Bilbon izango den manifestazioan herritarren partehartzea sustatzeko. Horrezaz gain, urtarrilaren 17an Aitor Esnaolaren epaiketa izango denez, bere aldeko elkartasuna agertzeko herrian egingo diren ekimenekin bat egin eta hemen ere, herritarrren partehartzera gonbitea luzatzen du.

Igande honetan Legorretako HERRIRAk antolatuta Aitor Esnaolaren senitartekoekin elkartasuna agertzeko Herri Kirol jaialdia izango dugu herriko plazan.

Goizeko 11,30tan Herriko dantzariak

Goizeko 11,45etan Olalde gazgategiko arkumea pintxotan eta gazta banatuko dira sagardo eta ardoz lagunduta.

Goizeko 12,00 tan Herri Kirolak: herriko gazteez gain, Azurmendu, Arrospide, Goenatxo aita-semak, Intxausti, Gorostidi, Etxaburu, Jaxone Aranburu, Igor Esnaola eta Gabirondo bealzako txapeldun haundiak arituko dira.

Aitor Sarriegi eta odei López bertsolariek girotuko dute jaialdia.

Edalontzia 2 euro kostako da eta lortzen den dirua itor Esnaolaren epaiketara joateko bidai gastuetarako erabiliko da.

2012-12-28

Legorretan ere Euskal Presoen aldeko eskubideen alde




Euskal presoen eskubideen aldeko egitaraua antolatu du Legorretako HERRIRA elkarteak abenduaren 29rako.

- Eguerdiko 1etan, Argazkia, herriko plazan, euskal presoen eskubideen alde.
- Eguerdiko 2,30tan, Bilkoin elkartean, Babarrun Jana. Izena emateko aukera herriko tabernetan.
- Arratsaldeko 6,30tan, Herri Zineman, BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK dokumentala.



2012-10-26

Gaur gauean HERRIRAren topaketa


Gaur gaueko 8tan herriko plazan euskal presoen eskubideen aldeko topaketa izango da HERRIRA elkarteak deituta.