PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
Mostrando entradas con la etiqueta Igor Esnaola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Igor Esnaola. Mostrar todas las entradas

2013-09-10

Igor Esnaolak laugarren egin du Europako Sega Txapelketan



Hego Tirolgo Toblach herrian igandean jokatu zen Europako Sega Txapelketa. Gizonezkoen maila nagusian Igor Esnaola legorretarrak laugarren postua eskuratu du. Bera izan da euskal segalarien artetik onena. Euskal Herriaren izenean jokatu dute Almitzako segalariek lehiaketa, bi urtean behingoa.
Europako txapela Armin Betschart suitzarrak jantzi du aurten ere. Eslovenian ere, 2011n, hura izan zen garaile. Podiumeko hiru koskak suitzarrek bete dituzte, baina lehen zazpi tokietatik bost ere. Hain zuzen, euskaldunak izan dira suitzarren nagusitasun erabatekoari nolabait aurre egin dieten bakarran. Esnaolaren 4. postuarekin batera, Bixente Mitxelenak 6. bukatu du.

Iturria: HITZA

2013-06-24

IGOR Gipuzkoako TXAPELDUNA



Atzo ospatu zen Aiako herrian Gipuzkoako Sega txapelketaren finala eta Igor Esnaola legorretarra nagusitu zen. ZORIONAK txapelduna.

2013-06-21

Igandean IGOR ESNAOLA segalarien finalean



Igandean, Gipuzkoako segalarien txapelketako finala ospatuko da Aian.

Eguerdiko 12etan ospatuko da.

Lehian arituko diren segalariak hauek izango dira  eta ordu beteko lana bete beharko dute.
.- Igor Esnaola Dorronsoro 
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Mikel Alkorta Aizpurua

2013-06-05

IGOR ESNAOLA, Gipuzkoako finalerako sailkatu zen


Igandean, ZIZURKILgo ARETA baserriko belardietan ospatu zen Gipuzkoako sega txapelketako kanporaketa saioa ; emaitzak hauek izan ziren:

1. taldea 11:30etan jokaturikoa
.- Igor Esnaola Dorronsoro : 1.848, 5 kilo
.- Juan Jose Lizaso Rezabal: 1.806 kilo
.- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea “Urki”: 1.761, 5 kilo
.- Jesus Mari Goenaga Arruti: 1.618,5 kilo

 2.  taldea 12:30 etan jokaturikoa
.- Mikel Garayalde Orbegozo:  1.773,5 kilo
.- Mikel Alkorta Aizpurua: 1,687 kilo
.- Julen Gabirondo Izeta: 1.605 kilo
.- Iban Pardo Andres: 1.583 kilo
Julen Gabirondo eta Iban Pardok 20 kiloko penalizazioa izan dute

Hortaz AIAN, 2013ko ekainaren 23an ospatuko den Gipuzkoako sega txapelketako finalean arituko direnak hauek dira:
.- Igor Esnaola Dorronsoro 
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Mikel Alkorta Aizpurua
Finalean ordu beteko lana izango dute. 

Iturria: HERRIKIROLAK

2013-05-30

Igandean IGOR ESNAOLA izango da Gipuzkoako Sega Txapelketan






Izen emate epea martxoaren 22an amaiturik, 8 segalari bere partaidetza egiaztatu dute 2013 urteko ohiko sega txapelketarako.

Taldeen banaketa egiteko, talde burua, iazko txapeldun eta txapelduordea hartu dira eta zozketa egin ondoren taldeak horrela gelditu dira:

 1 TALDEA- Ekainak 2a goizeko 11:30 etan
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
.- Igor Esnaola Dorronsoro
.- Jesus Mari Goenaga Arruti
.- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea “Urki”

2 TALDEA- Ekainak 2a eguerdiko 12:30 etan
.- Mikel Alkorta Aizpurua
.- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Julen Gabirondo Izeta
.- Iban Pardo Andres


Kanporaketa saioa Zizurkilgo ARETA baserrian ekainaren 2an izango da. 1.Taldea goizeko 11:30 etan eta 2.taldea eguerdiko 12:30etan arituko dira.   Segalariak 30 minutuko lana izango dute eta  talde bakoitzeko kilo gehien mozten dituen bi segalariak  sailkatuko dira, finalerako.

Finala AIAn ekainak 23an , eguerdian ospatuko da.

2012-09-24

IGOR ESNAOLA, Alemanian ere TXAPELDUN

Igor Esnaola segalari legorretarrak Alemanian ALMITZA elkarteko ordezkaritzan hartu zuen parte eta sega txikian, txapeldun gertatu zen.