PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
Mostrando entradas con la etiqueta Irrintzi Alai dantza taldea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irrintzi Alai dantza taldea. Mostrar todas las entradas
2016-06-10
Igandean DANTZARI-TXIKI eguna legorretan
Igande honetan izango da aurtengo Dantzari Txiki Eguna Legorretan.
Goizeko hamaiketan, herriko plazan bilduko dira dantzariak; hain zuzen, Beasaingo Aurtzaka, Zaldibiako Iztueta, Ordiziako Amets Bide eta Urdaneta, eta Legorretako Irrintzi Alai; bertan, hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, eguerdiko hamabietan, herriko auzoetan dantza egingo dute. Plazara iritsita, eguerdiko ordu batean, hainbat dantza eskainiko dituzte, aurreskua eta ikurrin dantza tartean.
14:15ean, berriz, bazkaria izango da. Festa amaitzeko, 16:30etan DJ Porruren emanaldia izango da plazan.
2013-06-25
IRRINTZI ALAIko zozketaren saridunak
2013-05-22
Igandean Dantzari Txikiak Legorretan
Igande honetan ospatuko da gure herrian DANTZARI TXIKIen eguna IRRINTZI ALAI dantza-taldeak antolatuta eta bertan izango dira Beasain, Ordizia eta Zaldibiko dantzaritxoak.
Goizeko 11tan dantzariak plazan elkartu eta ogitartekoak jango dituzte. 12tan abiatuko dira herriko kalez-kale eta 2ak aldera, herriko pilotalekuan, denok elkarrekin dantza pare bat egingo dituzte, agurra ta ikurrinaren dantza.
Sozietateetan bazkaldu ondoren, 4,30ak aldera erromeria izango dute eta ondoren, bakoitza, bere herrira.
2013-04-26
Legorretako Dantzari Txikiak Ordizian izango dira igandean
Legorretako IRRINTZI ALAI dantza taldeko txikienak igande honetan Ordizian ospatzen den DANTZARI TXIKIaren egunean hartuko dute parte.
Dantzari Txikien taldeak:
- Amaiur (Iruñea)
- Begiraleak (Donibane Lohizune)
- Iztueta (Zaldibia)
- Irrintzi Alai (Legorreta)
- Irrintzi (Zumarraga)
- Aurtzaka (Beasain)
- Amets-Bide (Ordizia)
- Urdaneta (Ordizia)
- Arkaitz (Añorga)
- Amaiur (Iruñea)
- Amets-Bide (Ordizia).
- 11:00: Barandiaran Plazan dantzarien harrera eta hamaiketakoa.
- 12:00: Desfilea herrian zehar.
- 13:15: Alardea Barandiaran Plazan.
- 14:00: Bazkaria frontoian.
- 15:30 - 17:30: Jolasak umeentzat. Frontoi txikian eta Arboledan.
- 17:30: Erromeria Ana eta Amaiarekin. Plaza Nagusian.
2013-03-14
Dantzari Txikiak Zaldibin
Igandeontan, martxoaren 17an, Zaldibin zazpi dantza taldeak elkartuko dira XXIII.Dantzari Txikien Eguna festa ospatzeko.
DANTZA TALDEAK
AMETS BIDE (ORDIZIA)
AURTZAKA (BEASAIN)
IRRINTZI ALAI (LEGORRETA)
GORUNTZ (GABIRIA)
ALURR (IBARRA)
GURE TXOKOA (BERA)
IZTUETA (ZALDIBIA)
EGITARAUA:
- 11:00etan: HAMAIKETAKOA. Talde guztiak herriko plazan elkartuko gara eta hamaiketakoa banatuko da.
- 12:00etan: DESFILEA. Hiru geldiune egingo dira, eta dantza taldeek bina dantza eskaintzeko aukera izango dute geldiune bakoitzean.
- 12:45ean: DEIA. Berriro ere plazan elkartuko gara eta talde guztiek batera Ikurrin-dantza eta Agurra egingo dituzte.
- 13:00etan: JAIALDIA. Talde bakoitzak dantza bat egingo du oholtza gainean.
- 14:00etan: BAZKARIA. Haurrak etxeetara joango dira bazkaltzera eta arduradun eta txistulariak, berriz, elkarte batera.
- 16:30tan: MODESTO –rekin JAIALDIA. Herriko plazan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)