PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-28

ZERO ZABORren gonbitea





Kaixo, legorretar:

“Guztiok daukagu mundua aurreko belaunaldiek jaso zuten aukera berberekin jasotzeko eskubidea, eta, ondorioz, guztiok daukagu mundua hurrengo belaunaldiei jaso dugun aukera berberekin uzteko betebeharra”. 

Ideia horri lotuta, Gipuzkoako hainbat herritan Mundumob ekitaldia egiten ari dira herrialdeko Zero Zabor taldeak. Orendainen hasi zen; orain, herriz herri dabil, eta ekainaren 8an Donostiara iritsiko da.
 
Legorretan ere egingo dugu Mundumob dantza, gure ondorengoei mundua jaso dugun aukera berberekin utzi nahi diegula irudikatzeko.
Korputs egunean egingo dugu, eguerdian, baina aurrez pare bat entsegu izango dira: maiatzaren 29an, 19:30ean, eta maiatzaren 31n, 18:30ean, biak ere frontoian.
 
Kantua Karlos Gimenezek egin du, hitzak Jon Maiak jarri dizkio, ahotsa Ze Esatek taldeko Jabirena da, eta Ines Osinagak ere parte hartu du. Hori guztia Mikel F. Krutzaga teknikariaren lanarekin borobilduz eta Mikel Erguinen koreografiarekin.
Hona hemen anoetarrek eginikoa, adibide gisa: http://tolosaldea.hitza.info/2013/05/21/mundumob-ekitaldia-egin-dute-anoetan/
 
Eta beste bideo bat, dantza ikasteko:
https://www.dropbox.com/sh/drwe92f2y7adn57/_3tPNC_bH_#f:behin%20betiko%20tutoriala.mp4
 
Animatu, parte hartu, eta gonbidatu laguna, lankidea, senidea, bizilaguna...
 
Zatoz dantzara!
 
Legorreta Zero Zabor

No hay comentarios: