PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
Mostrando entradas con la etiqueta ALDAPA HAUNDI ELKARTEA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ALDAPA HAUNDI ELKARTEA. Mostrar todas las entradas

2016-01-22

Gaur gauean Mus txapelketa Aldapa Haundin



Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketarako baliagarri diren herrikako kanporaketak bost herritan egingo dituzte, asteburu honetan, Goierrin. Gaur eta bihar dira saioak. Orain arte, eskualdean saio bakarra izan da, Itsasondon, lehengo larunbatean.
Gaur hiru tokitan ariko dira jokoan. Legorretan, Aldapa Haundi elkartean izango da herriko lehiaketa, 23:00etan hasita. Gabirian, Osinalde elkartean da hitzordua; izen-ematea 21:00etan zabalduko dute. Eta Zaldibian, Joxepane ostatuan ekingo diote, 22:00etan.
Larunbatarekin, bihar, beste bi saio daude. Arriaranen, auzoko kanporaketa Intxaurpe elkartean izango da, 16:30ean. Zegamakoa Itzala tabernan da, 16:30ean hasita hori ere.
Hurrengo asterako beste lau saio daude aurreikusita: Mutiloan eta Seguran 29an, eta Lazkaon eta Beasainen 30ean. Ormaiztegiarrek otsailaren 6rako datatu dute euren saioa.
Iturria: Goierriko HITZA

2013-11-30

2013-10-17

Larunbatean SANDONATOrako mendi irteera



Larunbat honetan, goizeko 8tan herriko plazatik abiatuta, Nafarroako SANDONATO mendirantzako mendi irteera egingo dute, Bilkoin eta ALdapa-Haundi elkarteek antolatuta.


2013-05-19

OLALDE GAZTANDEGIAren eguna



Gaur, maiatzak 19, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta eta Legorretako Udalaren laguntzaz, OLALDE Gaztandegiaren eguna ospatuko da.

Goizeko 10etatik eguerdiko 2ak arte izango da ekimena eta bertan, ardiak loteetan ipiniko dira herriko plazan, ile mozketa eta nola ez gazta egingo da eta gaztarekin egindako pintxoak eskeintzeaz gain, Olaldeko gazta erosteko aukera izango da.

Gaztarekin zerikusi duten gauzaz gain, gaztandegiko arduradun berria pilotaria izaniko Pablo Urrezilkiri denez, gaztetxo eta profesional ohien arteko pilota partidak jokatuko dira.

Argazkia: P.U. (DVn argitaratua)

2013-05-14

Aldapa Haundiko mariskada 714 zenbakiarentzat



Aldapa Haundik 6 lagunentzako mariskada zozketatzen zuen eta onuraduna 714 zenbakia duena izan da.

Zorionak eta kontuz azidourikoarekin!

2013-04-16

Aldapa-Haundiko mariskadaren errifak salgai




Aldapa-Haundi elkarteak bere ohiko errifa ipini du salgai, 6 lagunentzako mariskada zozketatuz.

Errifak erosgai dituzu bai Olaso, Ezkizu bai Arantxaberrin.

Mariskada irabaziko du apirilaren 26ko ONCEren azken 3 zenbakiekin bategiten duenak.


2013-03-15

Aldapa-Haundik irabazi zuen KORRIKAko lehiaketa gastronomikoa

Asteburuan, Korrikaren aldeko eskualdeko afaria egin zuten Beasainen. 150 bat lagun bildu ziren, giro onean. Aurrena, lehiaketa gastronomikoa egin zuten, eta Goierriko 12 elkartek parte hartu zuten. Saria, Legorretako Aldapa Haundi elkarteak irabazi zuen. Lehiaketaren ondoren, afaria eta dantzaldia egin zituzten, Aiko taldeak lagunduta. Azken horretako irudiak, bideo batean bildu ditu Iñaki Andresek.

Iturria; HITZA

2013-03-05

Ordiziarrak KORRIKAren aldeko mus txapeldunak



Carlos Castaño eta Garikoitz Garmendia ordiziarrek irabazi dute Legorretako Aldapa Haundi elkartean jokatu den Korrikaren aldeko Gipuzkoako II. Mus Txapelketako Goierri mailako finala. Arama ordezkatu dute Castañok eta Garmendiak finalean, eta haiekin batera aritu dira azken partidan Iñaki Gerrero eta Urtzi Larrea legorretarrak. Castaño eta Garmendia hilaren 16an Andoainen jokatuko den Gipuzkoako finalean arituko dira. Gaurko eskualdeko finalerako bederatzi bikote zeuden sailkatuta, baina 6 bikote agertu dira lehiara: Zegama, Arama, Beasain, Gabiria, Zaldibia eta Legorretako bikoteak.

Iturria: HITZA

2013-02-26

KORRIKAren aldeko mus txapelketa



KORRIKAren alde antolatutako egitaraua aurrera darrai eta larunbata honetan, arratsaldeko 4tan, Aldapa-Haundi elkartean Gipuzkoako 2. Mus Txapelketaren kanporaketa izango da.

2013-01-25

Bihar SORTZAILEen azken bilera

Bihar, larunbata, goizeko 10etan SORTU alderdia sustatzaileen azken batzarra ospatuko da Aldapa Haundi elkartean.

Honekin batera doa, Ordizian egindako deialdi publikoa non 3 legorretar agertzen diren.

2012-12-17

Aldapa-Haundiko mariskada ere 5.985 zenbakiarentzat



Egun eta sorteo bera hautatu zuten ELEKUN abesbatza eta Aldapa-Haundi elkartekoek, beraz, goizean Elekun kasurako plazaratu dugun bezala, Aldapa-Haundi elkarteko mariskadarako errifan ere sariduna 5.985 zenbakia duena atera da.

Zorionak eta kontuz, azido urikoarekin!

2012-11-25

Aldapa Haundiko mariskadarako errifak salgai



Aldapa Haundi elkarteak bere ohizko errifa atera berri du, 6 lagunentzat mariskada bikaina zozketatuz.

Errifak salgai daude nahiz Olasko, Ezkizu edota Arantxaberrin eta beti bezala, ONCErekin aterako da abenduaren 14an.

2012-11-23

GAZTA ZATI BAT filma ZAPASen biharko omenaldian



Urtero bezala, sasoi honetan, Legorretako ezker abertzaleak ZAPAZ zenaren omendaldia egiten du eta aurtengoan ere, bere erahilketaren 34. urteurrena dela eta, ohizko omenaldia egingo du bihar, larunbat arratsaldean.

Ilunabarreko 7tan Aldapa Haundi elkartean Gazta Zati bat filmaren emanaldia izango da eta ondoren, anaitasunezko afaria elkartean bertan.


2012-11-09

Gaur ALDAPA HAUNDIko MUS txapelketa hasten da




Gaur iluntzeko 11tan Aldapa Haundi elkartean ostiraleroko MUS txapelketekin hasiko dira. Izena emateko gaueko 10,30tatik 11tara izango da aukera elkartean bertan.

Lau errege eta 25 puntuko hiru jokora, Inauteriak arte luzatuko da ostiralero. Lehen bikoteak arkumea eta 4 puntu, bigarrenak 2kg. txuleta eta 3 puntu, hirugarrenak baserriko bi oilasko eta 2 puntu, eta laugarrenak bi untxi eta puntu bat. Izen-ematea 10 euro.

2012-10-21

Sabia usted que ...

.... la coalición electoral EHBILDU celebrará una cena tras el recuento de votos en la sociedad Aldapa-Haundi?