PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-12-27

ELI ZUNZUNEGIrekin elkarrizketa




ELI ZUNZUNEGI kazetari legorretarrak bihar, ostirala, Kataluniako giro politikoari buruz emango duen hitzaldiaz baliatuz, NdG egunkariak elkarrizketa luzea eskeini dio.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa

Gabonetako Kultur Egitaraua: Abenduak 27

Abenduak 27, osteguna

16:00 Haur jolasak eta buruhandiak plazan Gazte-Piku asanbladaren eskutik.

2012-12-26

KATALUNIAko aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik




Kataluniako politikagintzan, azken urteotan, ematen ari diren aldaketak eta bertako gizartean sustraitzen ari diren gogoetak gertutik ezagutzeko asmoz, PIKUZALEOK! elkarteak, hango gizartea aspalditik ezagutu eta errealitate politiko kataluniarra lehen lerrotik jarraitzen duen Elixabet Zunzunegi kazetari legorretarraren hitzaldia antolatu du.

Hitzaldia: "KATALUNIAaren aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik" .
Hizlaria: Elixabet Zunzunegi / Kazetaria
Lekua: Patxi Ezkiaga Kultur Etxeko goiko aretoa
Eguna: Abenduak 28, ostirala
Ordua: Iluntzeko 7tan
Hizkuntza: Euskara 

Retirados 2 nidos de avispa asiática en Legorreta




Según información aparecida en la prensa el día 14 del corriente mes, los bomberos han retirado en este año, contando desde el 29 de mayo que comenzaron las labores de retirada, 2 nidos de avispa asiática en nuestro pueblo, Legorreta.

El número de nidos retirados en la comarca de Goierri asciende a 30 y en el conjunto del Territorio Histórico de Gipuzkoa hasta un total de 657.

2012-12-23

Gabonetako Kultur egitaraua: Abenduak 24




Abenduak 24, astelehena

Gazte-Piku eta Presoen aldeko taldea kantari.
- 10:00 Gaztetxetik.
- 18:30 Bide-Gaindik.
10:30 Ugaro herri ikastetxeko haurrak kantari, Olentzerorekin.
12:30 Elekun abesbatza herrian zehar kantari.
17:30 Olentzerok opariak banatuko ditu Herri Zineman.

"Hil arte bizi" antzezlana eguberrietan

TXALO ekoizpen etxearen eskutik Eguberrietako kultur egitarauaren barne Hil arte bizi izeneko antzerki lana datorkigu herriko zinemara abenduak 28, ostirala, gaueko 10,30tan. Tiketa aurrez hartu behar da udaletxean, 10 euro truke.


2012-12-22

Bihar denok HARRIPILAra Bilkoin babestera

Futbola igandean
Bilkoin Legorreta herriko areto futbol taldeak, igandean jokatuko du urteko azken neurketa. Harripila Kiroldegian goizeko 10etan hasiko den norgehiagokan, legorretarrek Errenteriako Gamon K.E. taldea izango dute aurkari, Liga Txapelketako 11. jardunaldiari dagokion partidan. Urtziren jokalariek garaipen batekin agurtu nahi dute taldearentzat ezinhobea izan den urtea. 
Iturria: DV

2012-12-21

Gaur, SANTO TOMAS



Gaur, ostirala, , Santo Tomas eguna dela eta, herrian zehar, egitarua oparoa izango da gure herrian.

Goizean, UGARO herri ikastetxeko haurrak izango dira protagonista nagusiak. 11,30tan Feria izango dugu herriko plazan, txistulariek alaitua. 12,30tan Gabon Kantak abestuko dituzte herriko haurrek eta 12,45etan urdaiazpikoaren zozketa eta txistorra banatuko dute.

Arratsaldeko 7tan, ALDAIETA jubilatu elkarteak txistorra eskeiniko die bertaratzen dien jubilatu guztiei.

Azkenik, gabeko 11tatika aurrera, Aldapa Haundi elkartean, Preso eta Iheslarien aldeko Mus txapelketa izango da. Bikoteko 10 euro.

2012-12-20

Atez ate udaberrian abiatuko dela iragarri du alkateak



Sasieta mankomunitateko lehendakaria eta beste alkateekin batera, Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezek prentsaurrekoa eman du, atez ateko sistema udaberrian inposatuko dutela jakitera emateko.



Iturria: HITZA

LEGORRETA GARBIAk deituriko KONZENTRAZIOA



Bihar, arratsaldeko 7tan eta Udaletxearen aurrean,  5. zaborrontziaren alde eta Atez Atekoaren aurkako konzentrazioa antolatu du LEGORRETA GARBIA plataformak.

Egun horretan LEGORRETA GARBIA plataformak bildu dituen 555 sinadurak entregatuko ditu Udaletxean.


Iturria: Legorreta Garbia




DVk ,  bestalde, Legorreta Garbiaren konzentrazioaren berri ematen du orrialde orokorretan.

2012-12-19

Gaur KORRIKA 18ren lehen bilera



KORRIKAren 18. edizioa hurbiltzen ari dela eta, herri mailan lan taldea osatu eta jendearen iradokizunak bidu asmoz, gaur, asteazkena, abenduaren 19an, arratsaldeko 6tan izango da bilkura Udaletxeko pleno aretoan.

2012-12-18

Bilkoinen berdinketa Aretxabaletan

 
 
 
Bilkoinek berdinketa
Herriko areto futbol taldeak 2-2 berdindu zuen Aretxabaleta K.E.-ren aurka. Legorretarrak 0-2 aurreratu ziren, baina etxekoek emaitza orekatzea lortu zuten bigarren zatiaren erdi aldera. Hala, Bilkoinek laugarren tokian jarraitzen du, 19 punturekin. Hurrengo neurketa, urteko azkena, Gamon K.E. taldearen aurka jokatuko dute, Harripilan.


Iturria: DV

2013ko aurrekontuaren aurkezpena GAUR



Gaur, iluntzeko 7tan, Udal pleno aretoan 2013 urterako udal aurrekontuaren aurkezpena egingo du Udalak.

2012-12-17

Aldapa-Haundiko mariskada ere 5.985 zenbakiarentzat



Egun eta sorteo bera hautatu zuten ELEKUN abesbatza eta Aldapa-Haundi elkartekoek, beraz, goizean Elekun kasurako plazaratu dugun bezala, Aldapa-Haundi elkarteko mariskadarako errifan ere sariduna 5.985 zenbakia duena atera da.

Zorionak eta kontuz, azido urikoarekin!

ELEKUN abesbatzako sariduna: 5.985 zenbakia




ELEKUN abesbatzaren erreifaren zenbaki saritua 5.985 da. Gogoratu saria 2 pertsonentzako Irla Kanarietara joateko bidaia zela.

Iturria: ONCE


Desguace en la papelera



Lástima es lo que sentimos los legorretarras al observar la papelera tanto tiempo cerrada, sin actividad alguna y el lamentable estado en que se encuentran sus instalaciones con un deterioro cada vez más patente.

No conformes con ello y como prueba evidente de que ésto no va a volver a arrancar, al menos no en mucho tiempo, han comenzado las tareas de desguace y desmontaje de la maquinaria, tuberías, etc. para proceder a su venta y/o achatarramiento.

Lo volvemos a decir, una pena.

2012-12-16

Behin betiko atez ateko sistema abenduaren 17an aurkeztuko da



Sasieta mankomunitateak gure herrian egiten ari den bilera sorta amaitzear dago eta honenbestez, behin betiko zabor bilketa finkatzeko garaia iritsi da. Hori dela eta, behin betiko ereduaren berri emateko abenduaren 17an izango da batzarra gure herrian, ilunbarreko 7tan.

Iturria: DV