PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-12-21

Gaur, SANTO TOMAS



Gaur, ostirala, , Santo Tomas eguna dela eta, herrian zehar, egitarua oparoa izango da gure herrian.

Goizean, UGARO herri ikastetxeko haurrak izango dira protagonista nagusiak. 11,30tan Feria izango dugu herriko plazan, txistulariek alaitua. 12,30tan Gabon Kantak abestuko dituzte herriko haurrek eta 12,45etan urdaiazpikoaren zozketa eta txistorra banatuko dute.

Arratsaldeko 7tan, ALDAIETA jubilatu elkarteak txistorra eskeiniko die bertaratzen dien jubilatu guztiei.

Azkenik, gabeko 11tatika aurrera, Aldapa Haundi elkartean, Preso eta Iheslarien aldeko Mus txapelketa izango da. Bikoteko 10 euro.

No hay comentarios: