PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
Mostrando entradas con la etiqueta antzerkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta antzerkia. Mostrar todas las entradas

2012-12-28

Gabonetako Kultur Egitaraua: Abenduak 28




Iluntzeko 19:00etan, Eli Zunzunegik “KATALUNIAren aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik”
hitzaldia, PIKUZALEOK! Elkarteak antolatuta.

 




Gaueko 22:30etan, HIL ARTE BIZI antzezlana Herri Zineman.
Sarrera: 10 Euro (Aurrez Udaletxean salgai).

2012-12-23

"Hil arte bizi" antzezlana eguberrietan

TXALO ekoizpen etxearen eskutik Eguberrietako kultur egitarauaren barne Hil arte bizi izeneko antzerki lana datorkigu herriko zinemara abenduak 28, ostirala, gaueko 10,30tan. Tiketa aurrez hartu behar da udaletxean, 10 euro truke.


2012-10-31

Legorretako Katharine Hepburn eta Spencer Tracy



Gure herrian antzerkiak duen indarra eta aktore-ekoizle andana ulertu ahal izateko, aurreko igandeko prentsan gerra zibilaren garaian herri antzerkigintza landu zuten Manuela Lasa eta Bautista Ezkiaga ( Patxi Ezkiaga idazlearen gurasoak hain zuzen) bikoteari buruzko informazioa agertzen zen, modu apalean bada ere, Katharine Hepburn eta Spencer Tracyk osatutako bikotearekin parekatuz..


2012-10-27

Asier Zinkunegiren elkarrizketa GOIBERRI aldizkarian




GOIBERRI aldizkariaren azken alea legorretako informazio ugarirekin datorkigu, besteak beste, antzerki ekoizlea den Asier Zinkunegirekin elkarrizketa.