PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
Mostrando entradas con la etiqueta Sasieta mankomunitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sasieta mankomunitatea. Mostrar todas las entradas
2013-04-17
Atez atekoaren lehen hiru asten balorazio OFIZIALA
Sasietako lehendakariak, Azeari Andonegi, Legorreta, Zaldibia eta Itsasondoko alkateekin batera emandako prentsaurrekoan, atez ate ezarri zenetik 3 aste bete direnean lortutako emaitza ezinhobeak azpimarratu ditu.
Bertan esandakoaren arabera hiru herrietan birziklapen tasa %80 ingurura igo da eta gure herrian bereziki, Legorretan, %33tik %72ra igo da.
Hala ere, Bakartxo Mendez alkateak esan duenez, bada herriko familien %10a ontziak jaso ez dituena eta horrezaz gain, zabor poltsak lurrean uzten dituena, gaika sailkatuta nahiz nahastuta.
Informazio gehiago: DV, EITB, NAIZ, BERRIA
2012-12-20
Atez ate udaberrian abiatuko dela iragarri du alkateak
Sasieta mankomunitateko lehendakaria eta beste alkateekin batera, Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezek prentsaurrekoa eman du, atez ateko sistema udaberrian inposatuko dutela jakitera emateko.
Iturria: HITZA
2012-12-16
Behin betiko atez ateko sistema abenduaren 17an aurkeztuko da
Sasieta mankomunitateak gure herrian egiten ari den bilera sorta amaitzear dago eta honenbestez, behin betiko zabor bilketa finkatzeko garaia iritsi da. Hori dela eta, behin betiko ereduaren berri emateko abenduaren 17an izango da batzarra gure herrian, ilunbarreko 7tan.
Iturria: DV
2012-11-24
Atez ateko bileren egutegia
Orain egun batzu jakitera eman genuen bezala Legorretako Udalak, Sasieta mankomunitatearekin elkarlanean, gure herrian Atez Ate bilketa sistema abian jartzeko kanpaina bultzatu du.
Kanpaina honetako ardatza batzar informatiboek osatzen dute eta hementxe duzu Legorretako egutegi osoa.
2012-11-13
2012-11-11
2012-11-07
ORDIZIAn izango dugu garbigune berria
Orain egun gutxi inauguratu berri dute SASIETA mankomunitateko garbigune berria, hain zuzen ere, Ordizian izango dena. Azken hau ireki arte, legorretarrok gure traste zaharrak etabar nahiz Beasain nahiz Urretxura eraman behar genituen eta hemendik aurrera, zorionez, gertuxeago izango dugu garbigunea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




