PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2012-12-24
2012-12-23
Gabonetako Kultur egitaraua: Abenduak 24
Abenduak 24, astelehena
Gazte-Piku eta Presoen aldeko taldea kantari.
- 10:00 Gaztetxetik.
- 18:30 Bide-Gaindik.
10:30 Ugaro herri ikastetxeko haurrak kantari, Olentzerorekin.
12:30 Elekun abesbatza herrian zehar kantari.
17:30 Olentzerok opariak banatuko ditu Herri Zineman.
"Hil arte bizi" antzezlana eguberrietan
TXALO ekoizpen etxearen eskutik Eguberrietako kultur egitarauaren barne Hil arte bizi izeneko antzerki lana datorkigu herriko zinemara abenduak 28, ostirala, gaueko 10,30tan. Tiketa aurrez hartu behar da udaletxean, 10 euro truke.
2012-12-22
Bihar denok HARRIPILAra Bilkoin babestera
Futbola igandean
Bilkoin Legorreta herriko areto futbol taldeak, igandean
jokatuko du urteko azken neurketa. Harripila Kiroldegian goizeko 10etan
hasiko den norgehiagokan, legorretarrek Errenteriako Gamon K.E. taldea
izango dute aurkari, Liga Txapelketako 11. jardunaldiari dagokion
partidan. Urtziren jokalariek garaipen batekin agurtu nahi dute
taldearentzat ezinhobea izan den urtea.
Iturria: DV
2012-12-21
Gaur, SANTO TOMAS
Gaur, ostirala, , Santo Tomas eguna dela eta, herrian zehar, egitarua oparoa izango da gure herrian.
Goizean, UGARO herri ikastetxeko haurrak izango dira protagonista nagusiak. 11,30tan Feria izango dugu herriko plazan, txistulariek alaitua. 12,30tan Gabon Kantak abestuko dituzte herriko haurrek eta 12,45etan urdaiazpikoaren zozketa eta txistorra banatuko dute.
Arratsaldeko 7tan, ALDAIETA jubilatu elkarteak txistorra eskeiniko die bertaratzen dien jubilatu guztiei.
Azkenik, gabeko 11tatika aurrera, Aldapa Haundi elkartean, Preso eta Iheslarien aldeko Mus txapelketa izango da. Bikoteko 10 euro.
2012-12-20
Atez ate udaberrian abiatuko dela iragarri du alkateak
Sasieta mankomunitateko lehendakaria eta beste alkateekin batera, Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezek prentsaurrekoa eman du, atez ateko sistema udaberrian inposatuko dutela jakitera emateko.
Iturria: HITZA
LEGORRETA GARBIAk deituriko KONZENTRAZIOA
Bihar, arratsaldeko 7tan eta Udaletxearen aurrean, 5. zaborrontziaren alde eta Atez Atekoaren aurkako konzentrazioa antolatu du LEGORRETA GARBIA plataformak.
Egun horretan LEGORRETA GARBIA plataformak bildu dituen 555 sinadurak entregatuko ditu Udaletxean.
Iturria: Legorreta Garbia
DVk , bestalde, Legorreta Garbiaren konzentrazioaren berri ematen du orrialde orokorretan.
Iturria: Legorreta Garbia
DVk , bestalde, Legorreta Garbiaren konzentrazioaren berri ematen du orrialde orokorretan.
2012-12-19
Gaur KORRIKA 18ren lehen bilera
KORRIKAren 18. edizioa hurbiltzen ari dela eta, herri mailan lan taldea osatu eta jendearen iradokizunak bidu asmoz, gaur, asteazkena, abenduaren 19an, arratsaldeko 6tan izango da bilkura Udaletxeko pleno aretoan.
2012-12-18
Bilkoinen berdinketa Aretxabaletan
Bilkoinek berdinketa
Herriko areto futbol taldeak 2-2 berdindu zuen
Aretxabaleta K.E.-ren aurka. Legorretarrak 0-2 aurreratu ziren, baina
etxekoek emaitza orekatzea lortu zuten bigarren zatiaren erdi aldera.
Hala, Bilkoinek laugarren tokian jarraitzen du, 19 punturekin. Hurrengo
neurketa, urteko azkena, Gamon K.E. taldearen aurka jokatuko dute,
Harripilan.
Iturria: DV
Iturria: DV
2013ko aurrekontuaren aurkezpena GAUR
Gaur, iluntzeko 7tan, Udal pleno aretoan 2013 urterako udal aurrekontuaren aurkezpena egingo du Udalak.
2012-12-17
Aldapa-Haundiko mariskada ere 5.985 zenbakiarentzat
Egun eta sorteo bera hautatu zuten ELEKUN abesbatza eta Aldapa-Haundi elkartekoek, beraz, goizean Elekun kasurako plazaratu dugun bezala, Aldapa-Haundi elkarteko mariskadarako errifan ere sariduna 5.985 zenbakia duena atera da.
Zorionak eta kontuz, azido urikoarekin!
ELEKUN abesbatzako sariduna: 5.985 zenbakia
ELEKUN abesbatzaren erreifaren zenbaki saritua 5.985 da. Gogoratu saria 2 pertsonentzako Irla Kanarietara joateko bidaia zela.
Iturria: ONCE
Desguace en la papelera
Lástima es lo que sentimos los legorretarras al observar la papelera tanto tiempo cerrada, sin actividad alguna y el lamentable estado en que se encuentran sus instalaciones con un deterioro cada vez más patente.
No conformes con ello y como prueba evidente de que ésto no va a volver a arrancar, al menos no en mucho tiempo, han comenzado las tareas de desguace y desmontaje de la maquinaria, tuberías, etc. para proceder a su venta y/o achatarramiento.
Lo volvemos a decir, una pena.
2012-12-16
Behin betiko atez ateko sistema abenduaren 17an aurkeztuko da
Sasieta mankomunitateak gure herrian egiten ari den bilera sorta amaitzear dago eta honenbestez, behin betiko zabor bilketa finkatzeko garaia iritsi da. Hori dela eta, behin betiko ereduaren berri emateko abenduaren 17an izango da batzarra gure herrian, ilunbarreko 7tan.
Iturria: DV
2012-12-15
2012-12-14
SORTUko sortzaileen batzarra bihar
Bihar, goizeko 10etan, Aldapa Haundi elkartean SORTU alderdi politikoaren berriko sortzaileen batzarra izango da.
Bihar, besteak beste, PIKUNKen diska berriaren aurkezpena
Bihar, larunbata, Gazte-Pikuko 8. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen dute eta hauxe da honako egitaraua:
- 14,00: Bazkaria. Segidan aurkezpen bideoa.
- 17,00: Jokuak.
- 18,00: Elektrotxaranga (Motxailak Band)
- 23,00: PIKUNK eta Zerrien lirika taldeen kontzertua.
2012-12-13
Bihar, Gazte-Pikuren 8. urteurreneko asteburua hasten da
Gazte-Pikuren 8. urteurrena ospatzeko egitarau zabala eta txukuna antolatu dute herriko gazteek eta biharkorako, ostirala, jokuak eta musika izango dira.
Arratsaldeko 4,30tan Dardoak.
Gaueko 11tan: Kulto Kultibo eta Goienetxe anaiak taldeen kontzertua.
2012-12-12
Bihar AULIAko denboraldi berria hasiko da
Bihar, azpaldiko ohiturari eutsiz, AULIA sagardotegiak bere denboraldi berriari ekingo dio Santa Lutziko egunarekin batera. Hemendik aurrera: sagardoa, makailao tortila, txuleta .... On egin!!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)


















