PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2012-12-02
2012-12-01
Biharko filma
Bihar, arratsaldeko 5etan, UGAROTARRAK Guraso Taldearen eskutik honako filma izango dugu ikusgai: El Gato con Botas.
2012-11-30
Asteburuan sinadurak biltzeko mahaia ipiniko du LEGORRETA GARBIAk
LEGORRETA GARBIA herri plataformak bere aurkezpenean esandakoarekin aurreraa jarraitzen du eta, Birziklapena bultzatzeko 5. zaborrontziaren alde eta atez ateko bilketa sistemaren aurkako kanpainaren barruan, sinadurak biltzen.
Etxez etxe sinadurak biltzeko orriak bidali dituzte eta interesa dutenak, sinatu ondoren, honako helbidera bidali beharko du:
LEGORRETA GARBIA
P. K. 44
20240 ORDIZIA
Etxera bidalitako orriaz gain bai bihar, larunbata, arratsaldeko 7tatik 8,30tara eta igandean, eguerdiko 12,30tatik 2tara, udaletxe azpian jarriko dute mahaia, bertan sinatu nahi duenarentzat.
Sinadura biltzeko kanpaina eguberrirako amaitzea espero dute.
Horrezaz gain, etxeko balkoian jartzeko zapi laranjak salduko dituzte 0,50 eurotan. Laranja kolorea izan nahi du LEGORRETA GARBIAren adierazle.
Euskararen eguna dela eta, alkatearen eskutitza
Herritar agurgarri hori:
Euskararen Nazioarteko
Egunaren testuinguruan, abenduaren 1ean hain zuzen, Euskararen
Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu
manifestazioa antolatu du Donostian. Udal honetako ordezkari
naizen aldetik, euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea
errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egiten dut.
Herritarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbidapena luzatzen
dizuet.
Batetik,
www.euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua eman
dezakezue. Bestetik, Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez,
udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzea
erabaki dudala jakinarazi nahi dizuet. Horrela, zuoi ere, deialdi
horrekin bat egin eta zuen etxeko balkoian azaroaren 26tik
abenduaren 3ra bitartean ikur hori jartzera animatu nahi zaituztet.
Ikurra eskatzeko, lehendik aipatutako webgunera jo dezakezue edota
Kontseilura hots egin dezakezue 943591200 telefono zenbakira. Nahiago
izanez gero, eskaera udalean bertan egin eta gu arduratuko gara hori
bideratzeaz.
Urte osoan bezala, egun
hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatu
nahi zaituztet. Guztiok batera lortuko dugu, pertsona bakoitzetik,
taldera, taldetik udalerrira eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri
osora zabalduko den ilusioz eta bizi nahiaz aurrera egitea.
Alkatea
Bakartxo
Mendez Urdangarin
"Ya habíamos advertido al ayuntamiento del peligro que había"
Eguberrietan ere Euskaraz, PIKUZALEOK! elkartearen kanpaina berria
Eguberrietan ere EUSKARAZ lelopean, Legorretako PIKUZALEOK!elkarteak, gabonetako opariak hautatzeko urte sasoian gaudela oharturik, euskarazko oparien aldeko kanpaina egin nahi du.
PIKUZALEOK! elkartearen ustean, gaur egun, gero eta aukera haundiagoak ditugu Gabonetako opariak egitean, euskararen faktorea kontuan izateko eta gure senitarteko eta haurrentzat opariak egiterakoan euskarazko produktuak hautatzeko (jostailuak, liburuak, musika, komikiak, filmak, informatika, gurasoentzat materialak, etb).
Hori dela eta, modu xinple baina eraginkorrean, eguberriei begira hainbat erakundek bultzatutako EUSKAL KATALOGOA sustatu eta zabaldu nahi genuke gure herriko familien artean.
Animatu zaitez eta Olentzeron eskutitza egitean, euskaraz idazteaz gain, gogoratu euskarazko produktuen eskeintza zabala duzula eskuragarri.
Kulturen Elkarte Gunearen jaialdia arratsaldean
Gaur, arratsaldeko 4,45etatik aurrera Herriko Plazan Kulturen Elkarte Gunearen jaialdia ospatuko da Udala, Gain-eder zentroa, Aldaieta jubilatu elkarte eta Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta.
Umeentzako merendola, txokolatea, jokuak eta giro alaitzeko musika izango dira.
2012-11-29
Desalojan bloque de viviendas por desprendimiento del monte
Desalojan un bloque de 12 viviendas en Legorreta, en la parte trasera de dos portales de Bide-Gain donde ha habido un importante desprendimiento de parte de la ladera trasera que ha provocado una caida de árboles que, por peligro potencial, ha provocado el desalojo preventivo de algunos vecinos. No ha habido desgracia personal alguna y daños materiales en las txabolas trasera como se puede ver en la foto y video del DV.
Fuente: DV,
ETB (vídeo)
Bihar Bilkoin-Zurt Taberna Harripilan
Bihar, Ostiral iluntzean, 8,30tan, Harripila kiroldegian Bilkoinek Azkoitiko Zurt Taberna taldearen aurka jokatuko du.
2012-11-28
Larunbatean BABARRUNA jatea LEGORRETA Jatetxean
Urte sasoia aproposa dela eta, Gaikaoko zerbitzu arean dagoen Legorreta Jatetxean babarrun jana mundiala ospatu dute larunbata honetarako, hain zuzen ere, eguerdiko 2,30tan.
Salneurria 20 eurotakoa izango da eta aurrez izena emateko nahiz Eskizun nahiz jatetxean bertan azaroak 29, osteguna, baino lehen.
2012-11-27
Emakumearen aurkako indarkeriari EZEZKO biribila
Pasa den asteburuan emakumearen aurkako indarkeria salatzeko hainbat ekimen izan ditugu gure herrian, bai autodefentsako ikastaroa eta haurrek egindako margolanen erakusketa bai herritarrez osaturiko mosaikoa.
Iturria: DV
Bihar, berriro, PINTXO POTE
Bihar, asteazkena, Legorretako taberna guztiek PINTXO POTEren bigarren saioa ospatuko dute eta honenbestez, herritarrok aukera ezinhobea izango dugu, gustoko edariak dastatzeko eta aldi berean, tabernariek eskeinitako pintxoaz gozatzeko.
LEGORRETA GARBIA sinadurak biltzen hasi da
LEGORRETA GARBIA herri plataformak bere aurkezpen ofiziala egin zuen aurreko ostiralean jendez betetako Kultur Etxeko goi solairuan.
Birziklapenaren aldeko politika bat sustatu asmoz, gure herrian 5. kontenedorea jartzearen aldeko apustu garbia egiten dute eta zaborra biltzeko garaian, atez ateko sistemaren aurkako jarrera irmoa azaldu dute.
Orain, eguberri bitartean, 5. kontenedorearen alde eta atez ate aurka dauden herritarren sinadurak biltzen saiatuko dira eta horretarako, etxez etxe bidaliko dituzte orriak (sinatu ondoren postaz itzultzeko) eta asteburuan, udaletxe aurrean ipiniko den mahai batean jasoko dituzte.
Ezkor dira plataformakoak sinadura mordoa bildu arren Udalak, atez ate bilketa sistema inposatzeko politikarekin aurrera jarraituko duelakoan baina, heuren ustez, alkateari argi eta garbi utzi behar zaio herritarrek ez dutela atez ate sistema nahi eta 5. kontenedorea bultzatu behar dela, birziklapenak aurrera egin dezan.
Argitu besterik ez, azkenik, jendea lasaitzeko eta anonimotasuna bermatzeko, sinadurak eta sinatzaileen datuak ez direla Udaletxera bidaliko, sinadura guztiak bildu eta notaritzara eramango dira eta bertan, notaritzak ikuskatu ondoren, luzaturiko ziurtagiria, sinatzaile kopuruarekin, izango da Udaletxera bidaliko dena.
2012-11-26
AHTko tunel faltsua egiten
Legorretako herrian Abiadura Haundiko Trenaki mendiak zulatzen dituen 2.814 metrotako bi tunelak egin dituzte, lehena Itsasondoko muga eta Aldaolas auzotik Allegiko harrobiraino eta bigarrena harrobitik Ugaran parean Ikaztegietako mugaraino.
Allegi parean, hirurehun metro inguruko trazatuan trenbidea azaleratzeko egindako proiektua aldatu egin zen, udalak sartutako alegazio bati esker eta oraingoan, argazkian ikus daitekeen bezala, alegazioan eskatutako tunel faltsua gauzatzen ari dira.
2012-11-25
Aldapa Haundiko mariskadarako errifak salgai
Aldapa Haundi elkarteak bere ohizko errifa atera berri du, 6 lagunentzat mariskada bikaina zozketatuz.
Errifak salgai daude nahiz Olasko, Ezkizu edota Arantxaberrin eta beti bezala, ONCErekin aterako da abenduaren 14an.
2012-11-24
Biharko filma
Bihar, arratsaldeko 5etan, UGAROTARRAK guraso elkarteak antolatuta honako filma eskeiniko da: Una Aventura Extraordinaria.
Atez ateko bileren egutegia
Orain egun batzu jakitera eman genuen bezala Legorretako Udalak, Sasieta mankomunitatearekin elkarlanean, gure herrian Atez Ate bilketa sistema abian jartzeko kanpaina bultzatu du.
Kanpaina honetako ardatza batzar informatiboek osatzen dute eta hementxe duzu Legorretako egutegi osoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







.jpg)







