Herritar agurgarri hori:
Euskararen Nazioarteko
Egunaren testuinguruan, abenduaren 1ean hain zuzen, Euskararen
Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dugu
manifestazioa antolatu du Donostian. Udal honetako ordezkari
naizen aldetik, euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea
errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egiten dut.
Herritarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbidapena luzatzen
dizuet.
Batetik,
www.euskarazbizinahidut.org webgunean atxikimendua eman
dezakezue. Bestetik, Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez,
udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzea
erabaki dudala jakinarazi nahi dizuet. Horrela, zuoi ere, deialdi
horrekin bat egin eta zuen etxeko balkoian azaroaren 26tik
abenduaren 3ra bitartean ikur hori jartzera animatu nahi zaituztet.
Ikurra eskatzeko, lehendik aipatutako webgunera jo dezakezue edota
Kontseilura hots egin dezakezue 943591200 telefono zenbakira. Nahiago
izanez gero, eskaera udalean bertan egin eta gu arduratuko gara hori
bideratzeaz.
Urte osoan bezala, egun
hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatu
nahi zaituztet. Guztiok batera lortuko dugu, pertsona bakoitzetik,
taldera, taldetik udalerrira eta udalerri bakoitzetik Euskal Herri
osora zabalduko den ilusioz eta bizi nahiaz aurrera egitea.
Alkatea
Bakartxo
Mendez Urdangarin
No hay comentarios:
Publicar un comentario