PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-21

KORRIKArekin Baionara joateko autobusa



GAZTE-PIKUk igande honetan KORRIKAren amaierako festara joateko autobusa antolatu du. Autobusa igandean aterako da, martxoak 24, goizeko 8-8,30tan.

Bertara joan nahi duenak aurrez izena mena beharko du Olaso tabernan. Azken eguna, GAUR, osteguna.

2013-03-20

Bihar, 8tan, Legorreta Garbiaren MANIFESTAZIOA



Bihar, osteguna, ilunabarreko 8tan LEGORRETA GARBIA herri plataformak deitutako Manifestazioa izango da, herriko plazatik abiatuko dena.

Udalak, herri kontsulta ukatu ondoren, zabor bilketa atez ate egitearen aurkako plataformak INSUMISIOrako deia egin du eta bere kanpainaren hasera modura, osteguneko manifestazioa konbokatu du.

Deialdian, bertara agertzeko deiaz gain, manifara zabor poltsak eramateko aholkatzen da.

2013-03-19

Atez atekoaren informazio bilera gaur




Gaur atez atekoaren informazioa zabaltzeko azken bilera ospatuko da ilunabarreko 7tan Udaletxeko pleno aretoan.


Iturria: DV


Bestalde, informatu beharrean gaude, aurreko egunetan zaborra ateratzeko zintzilikarioak ipintzen ibiliak direla eta gaur, aldiz, udal langileak atez atekoaren aurkako plataformakoek zuhaitzetan jarritako poltsak kentzen jardun direla goizean zehar.

HARRIPILA Kiroldegiko ittuteak





Azken hilabeteotan izandako eguraldi kaxkarrak eta euri jasak HARRIPILA kiroldegiko teilatuan bere eragina izan du eta horren ondorioz, ittuteak sortu dira, anonimo batek bidalitako argazkian ikus daitekeen bezala.

Egia esanda, kiroldegia egin zenetik urte batzu igaro dira eta albotako itxituraz aparte, teilatuko azpiegituran ezer gutxi mantenienduko lanetan.


2013-03-18

INSUMISIOA, Legorreta Garbiaren proposamena


Martxoaren 21ean, hau da, ostegunean Legorretako Udalak Atez Atekoa ofizialki jarriko du abian.

Dirudienez, Udala eta Legorreta Garbia herri plataforma arteko harremanak ez du inongo emaitzarik izan. Plataformak, inongo inbertsio berririk egin gabe, bosgarren ontzia praktikan jarri eta urte pare batez, birziklapen portzentai jakin bat lortu (denon artean adostutako portzentaia) baina Udalak ezezko borobila eman dio, atez atekoa BAI ala BAI inposatuz.

Hori dela eta, Legorreta Garbia herri plataformak aurreko asteazkenean egindako batzarrean (oso jendetsua) Atez Ateko bilketaren aurkako kampainarekin jarraitzea eta INSUMISIOA  sustatzea erabaki zuen.

Atez atekoaren aurka dagoen jende askok ere, kuboak hartu dituela jakingainean izanik (hala aitortu zuten, asteazkeneko batzarrean izandako jendeak), hartutako kuboak EZ ERABILTZEA aholkatzen dute. 

Puntualki joango dira informatzen egingo nahi dituzten ekintzaz, hori bai, asteburuan zabaldutako informazioari kasu eginez gero, Martxoaren 21ean izango da lehen ekintza. Adi egon.


2013-03-15

Bilkoinek 4-3 irabazi du Berako Gure Txokoa



Gaur gabean jokatutako partidan Bilkoinek 4-3 irabazi du Berako Gure Txokoa taldea. Zorionak!

Aldapa-Haundik irabazi zuen KORRIKAko lehiaketa gastronomikoa

Asteburuan, Korrikaren aldeko eskualdeko afaria egin zuten Beasainen. 150 bat lagun bildu ziren, giro onean. Aurrena, lehiaketa gastronomikoa egin zuten, eta Goierriko 12 elkartek parte hartu zuten. Saria, Legorretako Aldapa Haundi elkarteak irabazi zuen. Lehiaketaren ondoren, afaria eta dantzaldia egin zituzten, Aiko taldeak lagunduta. Azken horretako irudiak, bideo batean bildu ditu Iñaki Andresek.

Iturria; HITZA

Bilkoin-Gure Txokoa gaur iluntzean Harripilan




Gaur, 8,30tan, Harripilan, Bilkoin - Berako Gure Txokoa. Animo mutilek !

Iturria: DV

PLAY-BACKerako deialdia


2013-03-14

Dantzari Txikiak Zaldibin




Igandeontan, martxoaren 17an,  Zaldibin zazpi dantza taldeak elkartuko dira XXIII.Dantzari Txikien Eguna festa ospatzeko.
Parte hartuko duten taldeak honako hauek dira:
DANTZA TALDEAK
AMETS BIDE  (ORDIZIA)
AURTZAKA  (BEASAIN)
IRRINTZI ALAI  (LEGORRETA)
GORUNTZ  (GABIRIA)
ALURR (IBARRA)
GURE TXOKOA  (BERA)
IZTUETA  (ZALDIBIA)

EGITARAUA:
  • 11:00etan: HAMAIKETAKOA. Talde guztiak herriko plazan elkartuko gara eta hamaiketakoa banatuko da.
  • 12:00etan: DESFILEA. Hiru geldiune egingo dira, eta dantza taldeek bina dantza eskaintzeko aukera izango dute geldiune bakoitzean.
  • 12:45ean: DEIA. Berriro ere plazan elkartuko gara eta talde guztiek batera Ikurrin-dantza eta Agurra  egingo dituzte.
  • 13:00etan: JAIALDIA. Talde bakoitzak dantza bat egingo du oholtza gainean.
  • 14:00etan: BAZKARIA. Haurrak etxeetara joango dira bazkaltzera eta arduradun eta txistulariak, berriz, elkarte batera.
  • 16:30tan: MODESTO –rekin JAIALDIA. Herriko plazan.

Gaur KORRIKA




15,00 - KORRIKA Txikia, merienda eta jokuak
18,00 - KARAOKE
19,00 - Pintxo-potea
20,00 - KORRIKA Eredutik hasita


2013-03-13

Atez aterako baldeen banaketa hasia da





Pasa den asteburuan Atez Ateko zabor bilketarako baldeen banaketa egin zen eta hango berri ematen duen bideoa dugu honako hau.

Zerbait azpimarratzekotan, bozeramaile lanetan, alkatearen senarra aritzea azpimarratuko genuke.


2013-03-12

Bihar LEGORRETA GARBIAren batzarra




Bihar, asteazkena, martxoak 13, ilunabarreko 7tan LEGORRETA GARBIA herri plataformak deituriko batzarra ospatuko da Kultur Etxeko bigarren solairuan, Udaletxetik abian jartzeko asmoa duten Atez Ateri buruz hitzegiteko.


KORRIKA TXIKIA ostegun arratsaldean




KORRIKAREN aldeko egitaraua aurrera darrai eta gaurko honetan, ostegunean ospatuko den KORRIKA TXIKIA iragarri nahi dugu, arratsaldeko 3retan merienda ta jokuak eta, gero, arratsaldeko 6retan, Karaokea.

2013-03-11

Bihar ODOLA emateko eguna





Bihar, martxoak 12, arratsaldeko 5,30tatik 8,30tara herriko erretore etxean Odola emateko aukera izango dute odol emaileek eta nola ez, odolemaile berriak egiteko deialdia zabaltzen dute.

Aurrez txanda hartzeko aukera dago eta horretarako Mielanjel Amenabarrorekin harremanetan jarri besterik ez ez du.

2013-03-09

Gaur JOXE ZUNZUNEGI zenaren hileta elizkizuna



Ostegunean hil zen JOXE ZUNZUNEGI ALEGRIA jauna. Goian Bego.

Bere aldekohileta elizkizuna gaur, larunbata, ilunabarreko 7tan izango da Legorretako Salabtore deunaren parrokian.

2013-03-08

DESOBEDIENCIA CIVIL ante la inminente imposición del PaP







El ayuntamiento de Legorreta tiene prisa y consecuencia de ello es la decisión de comenzar con el Puerta a Puerta este 21 de marzo.

El ayuntamiento ha desoído el clamor municipal de 555 firmas que dieron un NO rotundo al PaP, incluso, ellos mismos reconocen que no esperaban una negativa tan fuerte.

Igualmente, la plataforma Legorreta Garbia, al ver que el ayuntamiento se enroca en su negativa a analizar la solución del QUINTO contenedor, impulsa una nueva recogida de firmas con el objetivo de efectuar una consulta popular.

Pues bien, el ayuntamiento sigue haciendo caso omiso de lo que le pide el pueblo y saltándose a la torera lo que su partido reclama para el resto del mundo (todavía retumban las palabras del parlamentario de AMAIUR en el Congreso de los Diputados reclamando apoyo para la Inciativa Lesgilativa Popular para modificar la Ley Hipotecaria para luchar contra los desahucios, es decir, participación popular, dar la voz al pueblo, etc. ha decidido a través de la Mancomunidad de Sasieta imponer el Pap desde el 21 de marzo.

El ayuntamiento, y más concretamente la alcaldesa, pretende escudarse en Sasieta dando a entender que no es una cuestión municipal sino de la mancomunidad cuando todo el mundo sabe que, en aquellos pueblos de la Mancomunidad de Sasieta donde BILDU no ostenta mayoría absoluta, entonces sí, se ha optado por el quinto contenedor. Osea, es el ayuntamiento de Legorreta, sin haber tomado nunca la decisión en el pleno municipal, quien ha trasladado a Sasieta la necesidad de implantar el PaP en nuestro pueblo.

¿Qué hacer ante semejante dictadura? ¿qué hacer cuando el responsable político municipal desoye la voz de su pueblo? ¿qué hacer cuando la alcaldesa se niega a dar la palabra a sus vecinos a través de una consulta?

No cabe otra: DESOBEDIENCIA CIVIL plasmada en la decisión, voluntaria y libre de NO recoger los cubos de cada una de las casas.

¿Nos echarán multa por no recoger el cubo? ¿Llamarán a los que ellos llaman "zipayos"?

Que lo hagan, pero que vean que el pueblo está en contra y que el PaP se impone a la fuerza. 

INFO: HITZA,






Gazte-Pikuko PILOTA txapelketarako deialdia


2013-03-07

Bihar EMAKUMEON eguna







Bihar, ostirala, Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzen dela eta, Legorretako Udalak sustatutako konzentrazioa egingo da herriko plazan, arratsaldeko 7tan eta ondoren, bertsolariez lagundurik, triki-poteoa ospatuko da.

2013-03-06

Luiziaren bideoa GOIERRI TELEBISTAn

Luizi batek N-1 errepidea itxiarazi du




Bart gauean izandako luizi baten ondorioz, oraindik ere itxita dago N-1 errepidea Donostiako norabidean, Legorreta parean. Hori dela eta, erretentzio handiak sortu dira; goizeko 9:00etan, Ordiziaraino iristen ziren auto ilarak. Hainbat hondeamakina ari dira lurra kendu eta errepidea garbitzeko lanetan. Bitartean, ertzainek Itsasondo eta Legorreta zeharkatzen dituen errepidetik ari dira zirkulazioa bideratzen.




Testuaren iturria: HITZA

Irudiak: HITZA, NAIZ, DV

A quien corresponda .............



Una vez más, nuestro seguidor JON, nos da cuente de que el camino a la estación ha sido elegido como escenario de una gamberrada consistente en derribar una bola luminaria.

2013-03-05

Ordiziarrak KORRIKAren aldeko mus txapeldunak



Carlos Castaño eta Garikoitz Garmendia ordiziarrek irabazi dute Legorretako Aldapa Haundi elkartean jokatu den Korrikaren aldeko Gipuzkoako II. Mus Txapelketako Goierri mailako finala. Arama ordezkatu dute Castañok eta Garmendiak finalean, eta haiekin batera aritu dira azken partidan Iñaki Gerrero eta Urtzi Larrea legorretarrak. Castaño eta Garmendia hilaren 16an Andoainen jokatuko den Gipuzkoako finalean arituko dira. Gaurko eskualdeko finalerako bederatzi bikote zeuden sailkatuta, baina 6 bikote agertu dira lehiara: Zegama, Arama, Beasain, Gabiria, Zaldibia eta Legorretako bikoteak.

Iturria: HITZA

2013-03-04

Bihar ALDAIETAren urteko batzarra





Bihar, asteartea, martxoak 5, arratsaldeko 5etan Herriko Zineman ALDAIETA jubilatu elkarteak bere urteko batzarra ospatuko du. Ondoren, luntxa eskeiniko zaie bertaratutako guztiei.

2013-03-01

El paro sube en Legorreta un 61,54% del 2007 al 2012




Que el drama del paro ha alcanzado de pleno a nuestro pueblo no es ningún descubrimiento que hagamos nosotros pero sí es reseñable que el paro en Legorreta alcanzó a finales del año 2012 la cifra de 84 personas frente a las 76 de un año antes, diciembre del 2011, creciendo un 10,53% en ese año de referencia mientras que 5 años antes, en diciembre de 2007, la cifra era de 52 personas; es decir, del 2007 al 2012 el desempleo ha subido un 61,54% en nuestr querida Legorreta.


2013-02-28

Abian da 2013ko Jaietako Kartel Lehiaketa

2013ko Legorretako Jaietako Kartel Lehiaketa

1. Lehiaketa honetan edozein legorretarrek har dezake parte.
2. Kartelak karratuak eta tamaina librekoak izango dira. Informatika euskarrian (Pendrive edo Cdan) aurkeztu ahal izango da kartela edo paperean inprimatua.
3. Formatuak, nahitaez karratua izan behar du.
4. Teknika librea izango da.
5. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute:
LEGORRETAKO AZINTZIO JAIAK 2013.6. Jai horren ezaugarriren bat, irudiren bat edo lemaren bat jaso eta adierazi beharko da.
7. Irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.
8. Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
9. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Hau euskara hutsezkoa izango da.
Horrekin batera, gutun-azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
10. Kartelak
2013ko martxoaren 22ko 14:00ak baino lehen, legorretako Udalera edo Kultur Etxera eraman behar dira.
11
. Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena.
12. Saritzen den lana Udalaren esku geldituko da eta
jaietako egitarauaren azalean agertuko da.
13. Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 15 eguneko epean jaso ahal izango dira Legorretako Kultur Etxean.
14. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Kultur Lan Taldea

2013-02-27

Solicitan 4-5 años de prisión



4 por parte del fiscal y 5 por parte de la defensa de la familia del fallecido, son los años de prisión que en su opinión deberá cumplir el legorretarra H.K. por el accidente ocasionado en Donostia ne octubre de 2010 y que se saldó con la muerte del joven donostiarra LdlM, de 25 años.


Fuente: DV

2013-02-26

KORRIKAren aldeko mus txapelketa



KORRIKAren alde antolatutako egitaraua aurrera darrai eta larunbata honetan, arratsaldeko 4tan, Aldapa-Haundi elkartean Gipuzkoako 2. Mus Txapelketaren kanporaketa izango da.

2013-02-25

ONTZAren atarian gazte bat atxilotu zuten

Gaurko prentsak azaltzen duenez, larunbat gauean ONTZAko atarian 33 urtetako gazte bat atxilotu zuten beste 2 lagunekin borrokan jardun ondoren.

Iturria: DV

Legorreta percibirá 27.000 euros menos de lo presupuestado




El Ayuntamiento de Legorreta percibirá de la Diputación Foral de Gipuzkoa, tras la liquidación definitiva del Fondo Foral de Financiación Municipal correspondiente al año 2012,  27.338 euros menos de lo presupuestado aunque, todo hay que decirlo, la bajada ha sido menor de la prevista que era de 32.130 euros.

Por lo tanto, el ayuntamiento no percibirá como Fondo Foral del año 2012 los 811.793,5o euros recogidos en el presupuesto municipal 2012 sino 784.455,22 euros.

Fuente: DFG

2013-02-22

Legorreta Garbia recoge firmas para impulsar una consulta popular




La plataforma LEGORRETA GARBIA, se reunió recientemente con la alcaldesa para intentar consensuar un sistema de recogida de los residuos que sea apoyado por la mayoría de vecinos y es por ello que se le propuso implantar el quinto contenedor fijando unos objetivos pactados en el porcentaje de reciclaje a lograr en los próximos años.

Vista la negativa municipal y la infromación que se ha buzoneado en nuestras casas, desde la plataforma local LEGORRETA GARBIA, tras celebrar una asamblea informativa, se ha decidido impulsar una Iniciativa Popular al amparo de la Ley Ley 7/1985 , de 2 de Abril, Reguladora de las Bases de Régimen Local que permite celebrar consultas populares sobre cuestiones de competencia municipal como lo es la recogida de residuos siempre y cuando la petición vaya avalada por el 20% de los vecinos del municipio.

Es por ello que desde la plataforma local LEGORRETA GARBIA se va a proceder nuevamente a recoger firmas con las que poder avalar la petición de consulta popular.

La recogida de firmas se celebrará mañana sábado de 7 a 9 de la tarde y el domingo de 12,30 a 2 del mediodía en los bajos del ayuntamiento.

Fuente: Legorreta Garbia

Presoen aldeko konzentrazioa



Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz, hileko azken ostiralean egiten den konzentrazioa gaur, ilunabarreko 8tan egingo da Legorretako enparantzan HERRIRAk deituta.

SAIOA GARIN Goierri Telebistan gaur gauean



Gaur 22:00etan, Goierri Telebistan, Saioa kantari goierritarra izango da Ikusi Irratia! saioan bere "Natura" diska aurkezten.

Txalo pin Txalo



Aspaldiko partez hementxe dugu berriro Josunek bidalitako argazkia non Bide-Gain auzotik bestaldera doan zebra-pasoan, espaloiak beheratu eta gurpildun karrotxoak eta aulkien pasoa errazteko plantxa bat jarri den. Bere eskerrona agertu nahi dio Udalari horrelako hobekuntzak egiteagatik.


2013-02-21

Adineko ezinduen familientzat ikastaroa



Legorretako Udalak, Aldundiaren SENDIAN programaren barruan eta elkarlanean, adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzat prestakuntza ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa otsailaren 25, 26 eta 27an izango da , arratsaldeko 3tatik 5,30tara, Udaletxeko areto nagusian eta ikastaro hau Emozioen kudeaketaren inguruko izango da.

Interesa duenak aurrez izena eman beharko du.

2013-02-20

Helicópteros con label legorretarra



El pasado jueves el Parque Tecnológico de Miramón fue el escenario elegido por la empresa Aeris Naviter, dirigida entre otros por el nuevo legorretarra Ugaitz Iturbe para presentar su helicóptero biplaza del que prevé fabricar 10 unidades este año 2013 dirigido al mercado internacional.



Fuente: Noticias de Gipuzkoa, Naiz

2013-02-19

BILDU: Beasainen 5. ontzia, Legorretan Atez Ate




Gaurko prentsak agertzen duen bezala Beasaingo Udalak, BILDUko gehiengoarekin baina ez gehiengo nagusiarekin, zaborrak biltzerakoan, aldaketak aldaketa, aurrez zegoen 5. ontziaren sistemarekin jarraituko du.

5. ontziaren kudeaketan sartu nahi den aldaketarik nagusiena giltza txipagatik ordezkatzea litzateke eta bestetik, 5. ontzia ondo erabiltzen duenarentzat, udal tasetan hobaria aplikatuko zaio.

Honekin batera, zabor kopurua gutxitzeko helburuarekin, bigarren eskuko azokak sustatuko dira eta nola ez, konpostagailuak.

Hau da, Legorretarako baliagarri ez den 5. ontzia, gehiengo ez nagusia duten Beasainen aplika daiteke. Zein ari da gaia politizatzen eta atez ate, gehiengo nagusia duten herrietan inposatzen?


Iturria: NdGHITZA,


¿Sabía usted que...

según recoge el folleto distribuido por el ayuntamiento fueron 366 personas las que participaron en las reuniones sobre el PaP mientras que en  la página de Sasieta figuran 240 personas?

GU ERE ARDURATSU lelopean atez atekoaren alde



Aurreko larunbatean Billabonako herrian Atez atekoaren alde agertu dira Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariak, besteak beste, legorretakoak (argazkian, A-R hizkiarekin agertzen direnak).

Atez ate sistema heuren herrietan ezartzearen aldeko agerpen publikoa egin dute eta GU ERE ARDURATSU lemapean dokumentua aurkeztu dute, herriotako udaletxei babesa eskeiniz.


Iturria: Gipuzkoa Zero Zabor , GARA

2013-02-18

Bilkoinek 1-0 irabazi zuen




Ostiral iluntzean jokatutako futbol partidan Legorretako Bilkoin taldeak 1-0 (Unairen golari esker) irabazi zuen Andoaingo Euskalduna taldea.

Legorreta Garbiaren deialdia asteazkenerako



Legorreta Garbia herri plataformak jarraipen bilera berri batetarako deialdia luzatu du. Bilera otsailaren 20an, asteazkenean izango da, Kultur Etxeko goiko aretoan.


2013-02-16

Biharko filma



Biharko filma: Tadeo Jones, arratsaldeko 5etan.

Gaur LEGORRETAko IÑAUTERIAK



Gaurko egunean, azken urteetako ohiturari eutsiz, Tolosa baino astebete beranduago, Gazte-Pikuk antolatuta Legorretako Iñauteriak ospatuko dira, honako egitarauarekin:

13:00 Futbolin txapelketa gaztetxean.

14:00 Herri bazkaria gaztetxean (mahaiak eta aulkiak gaztetxean jarriko ditu eta bakoitzak bere bazkaria eman beharko du.)
 
18:00 Batukada gaztetxetik hasita herrian zehar.
 
23:00 Zerrien lirika kontzertua gaztetxean. "Zurrakapote" edariaz gozatzeko aukera izango da.

2013-02-15

KORRIKAren aldeko Dokumentala ta Mus txapelketa



Gaur, ostirala, KORRIKAren aldeko 2 ekimen izango ditugu: ilunabarreko 7tan, gaztetxean, dokumentala eskeiniko dute eta gero, gabeko 11tan, Aldapa Haundi elkartean, Mus Txapelketa.

Gaur denok HARRIPILAra




Gaur, ilunabarreko 8,30tan, Harripila Kiroldegian, Bilkoin Legorreta - S.D. Euskalduna.

Aupa mutilek!!!!!!!!!!!!!!

2013-02-14

Kamioi batek su hartu du



Gaur eguerdian kamioi batek su hartu du Geltokiko biribilgunetik N-1 bitarteko sarbidean.

Iturria: HITZA

Hilabete barru pasatuko da Legorretatik KORRIKA



Aurtengo KORRIKA gure herritik pasatuko da Martxoaren 14an, hain zuzen ere, ilunabarreko zortzirak aldera.

Iturria: HITZA

2013-02-13

BILKOIN arrasa al Hirukide de tolosa



Nuestro equipo de futbol, Bilkoin, arrasó 2-6 al Hirukide tolosarra en su feudo.

Fuente: DV

Goierriko EHBilduren prentsaurrekoa

Goierriko EHBILDUren ordezkaritzak prentsaurreko jendetsua eskeini zuen Legorretako Udaletxeko pleno aretoan, zabor kudeaketari buruz duten jarreraren berri emanaz. Bertan ikus dezakegu herritar talde bat, besteak beste, alkatea.

2013-02-09

Iñauteriak direla eta asteazkenerarte JAI

Tolosako Iñauteriak direla eta, parranda txkiren bat egiteko asmoa dugunez, datorren asteazkenerarte gure leihotxoa ITXIA izango da.

Ondo pasa eta ez ahaztu, Iñauteriak gozatzeko, hoberena mozorrotzea dela.