PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-04-26

Biharkoan HARRIPILAra Tolosarren aurka




Aurreko astean Errentariko taldeari 1-3 irabazi eta gero, bihar, iluntzeko 9tan, Harripilan izango da hurrengo partida Tolosako Laskorainen aurka.


Iturria: DV

Legorretako Dantzari Txikiak Ordizian izango dira igandean




Legorretako IRRINTZI ALAI dantza taldeko txikienak igande honetan Ordizian ospatzen den DANTZARI TXIKIaren egunean hartuko dute parte.

Dantzari Txikien taldeak:
  • Amaiur (Iruñea)
  • Begiraleak (Donibane Lohizune)
  • Iztueta (Zaldibia)
  • Irrintzi Alai (Legorreta)
  • Irrintzi (Zumarraga)
  • Aurtzaka (Beasain)
  • Amets-Bide (Ordizia)
  • Urdaneta (Ordizia)
Helduen taldeak:
  • Arkaitz (Añorga)
  • Amaiur (Iruñea)
  • Amets-Bide (Ordizia).
EGITARAUA:
  • 11:00: Barandiaran Plazan dantzarien harrera eta hamaiketakoa.
  • 12:00: Desfilea herrian zehar.
  • 13:15: Alardea Barandiaran Plazan.
  • 14:00: Bazkaria frontoian.
  • 15:30 - 17:30: Jolasak umeentzat. Frontoi txikian eta Arboledan.
  • 17:30: Erromeria Ana eta Amaiarekin. Plaza Nagusian.
Antolatzailea: Amets Bide Kultur Elkartea.

2013-04-25

Pilotako final aurrekoak larunbatean


Bigarren, final aurrekoak, larunbat honetan, Apirilaren 27an jokatuko dira, arratsaldeko 5etan: 
           Josean-Kakus
           Ibon-Errandonea

Legazpiko lurrikararen ondoren, Legorretan ZER?



Legorretako atez-ate zabor bilketa sistemak aurrera darrai, apurka apurka, banaka batzuen babesarekin, beste batzuen intsumisioarekin, komisario politikoen espioitza eta begiradapean eta gehiengo ixil bezain ezkor batekin.

Ugariak dira, beren zabor poltsak kotxean sartu eta heuren lantokia duten herrietara eramaten dituzten legorretarrak. Zarata atera gabe, balkoian poltsak ipini gabe baina, ixiltasunean, modu paketsuan, heuren intsumisio mota aplikatuz.

Haserre ugari han-hemenka, ordutegiak, egutegia, etb. eta are gehiago, baserri eta auzoetako jendearentzat moldatutako errezintoan bosgarren kontenedorea ipini dutela ikustean. Zer esanik ez, ikastetxerako ere, bosgarren kontenedorea izango duen, hiltegi ondoan, beste errezintoa prestatzen ari direla jakitean. (bitartean, ikastetxeko aste osoko zabor guztia zineman pilatzen dute, igandean, Sasietako langileak jaso zain).

Arazoak arazo, legorretako hainbat jendek sustatu eta eskatutako Herri Ekimena, zabor bilketaren sistemari buruzko galdeketa exijituz, kajoian du gordea alkateak eta inongo asmorik ez omen du, herritarron ahotsa ez entzuteko ez ezagutzeko eta are okerrago, errespetatzeko.

Igande honetan aldiz, Gipuzkoak lurrikara izaugarria jasan du Legazpiko herri kontsultako emaitzak ikustean eta Gipuzkoako Ezker Abertzalearen barnean hasiak dira mugimenduak.

Atzoko GARA egunkariak Gipuzkoa mailako herri kontsulta planteatzen zuen, Zumaiako udalak atez-atekoa alboratu eta txipa duen bosgarren ontzia jarri behar du abian, Elgetako udala prest dago herri kontsulta egiteko, Ormaiztegi eta Bergarako plataformek herri kontsultak egingo dituztela jakitera eman dute, ....

Hori bai, Legorreta eta Legazpiko alkatek, MUTU jarraitzen dute, herri kontsultari dagokionean bederen.

Noiz arte? Noiz arte herriaren nahiari bizkarra ematen? Gaia lehertu arte?.


2013-04-24

Amaiera koloretsua autoak ondo aparkatzeko kanpainari



«Ondo aparkatu», horixe zioen pasa den igandeko jaialdian erakutsitako mosaikoak. Legorretako Udalak, Angel Sanz herritarraren 'Legorretan oinezkoari lagunduz' ekimenari segiz, oinezkoak eta arauak errespetatzeko lanketa abiatu zuen orain aste batzuk, iragan igandean egindako festarekin bukatuz kanpaina.
Korta eta Zapas enparantzan ez zen musikarik, kolorerik, janik edota edaririk falta izan. Legorretar ugari elkartu zen tabernariek egindako patata tortilak dastatu eta ekitaldian parte hartzera, herriko gaztetxoenekin batera. Bertan, hiru auto aparkatu ziren «ez da toki falta, errespetu falta baizik» mezua igorriz. 



IGOR LARREA, Euskadiko COMPAK txapelduna



Igor Larrea legorretarra, aurreko igandean Oiartzunen ospatutako Compakeko Euskaidko txapelketan txapelduna atera zen jubenil mailan.

Oiartzunez gain, orain 15 egun inguru, Igorrek bigarren postua eskuratu zuen Albazeteko Almansako Hiriaren txapelketan.

Iturria: DESVEDA

2013-04-23

Gaur LIBURUAren EGUNA ospatuko du ikastetxeak



Legorretako UGARO ikastetxeak Nazioarteko Liburuaren eguna ospatuko du eta azken urteetako ohiturari helduz, gurasoen inplikazioarekin, egun osoan etengabeko irakurketa saioa egingo dute.


2013-04-22

Bartzelonako Izaskunek estreinatuko du TXORIENE telebista saio berria


Gaur estreinatzen da ETBren sukaldaritzako saio berria, hain zuzen ere, TXORIENE izenekoa.

Bertan, Xuban Intxaustiren gidaritzapean, hainbat jatetxe berezi bisitatuko dituzte eta heuren errezetak jaso eta plazaratuko dituzte.

Lehen gonbidatu gisara Legorretako BARTZELONAko Izaskun Olano izango da eta, aste osoan, astelehenetik ostiralera, eguerdian GAUR EGUN aurretik 13,30tan eta arratsaldeko 7tan izango dugu aukera berarekin gozatzeko.


Zorte on Izaskun eta segi aurrera!

2013-04-19

Bihar, DANBORRADArako lehen entsaioa




Bihar eguerdiko 12tan izango da AZINTZIO jaietako danborradarako lehen entsaios.

Hurrengo entsaioak honako egunetan izango dira

·        apirilak 24, astaezkena; 19:30

·        apirilak 27, larunbata; 12:00

Lekua: Korta eta Zapas Enparantza

Bestalde, antolatzaileen esanetan, entsaiotara etortzen ez denari ez danborrik ezta arroparik ez zaiola emango!!!


2013-04-18

Pilota txapelketako final aurrekoak larunbatean

Gazte-Pikuk antolatutako Pilota txapelketako final aurrekoak bi asteburutan jokatuko dira. Oraingo honetan , apirilaren 20ean , arratsaldeko 5etan,
         Huevo-Artola
           Berasaluze XIII-Unainue

2013-04-17

Atez atekoaren lehen hiru asten balorazio OFIZIALA



Sasietako lehendakariak, Azeari Andonegi, Legorreta, Zaldibia eta Itsasondoko alkateekin batera emandako prentsaurrekoan, atez ate ezarri zenetik 3 aste bete direnean lortutako emaitza ezinhobeak azpimarratu ditu.

Bertan esandakoaren arabera hiru herrietan birziklapen tasa %80 ingurura igo da eta gure herrian bereziki, Legorretan, %33tik %72ra igo da.

Hala ere, Bakartxo Mendez alkateak esan duenez, bada herriko familien %10a ontziak jaso ez dituena eta horrezaz gain, zabor poltsak lurrean uzten dituena, gaika sailkatuta nahiz nahastuta.




Informazio gehiago: DV, EITB NAIZ, BERRIA

2013-04-16

Aldapa-Haundiko mariskadaren errifak salgai




Aldapa-Haundi elkarteak bere ohiko errifa ipini du salgai, 6 lagunentzako mariskada zozketatuz.

Errifak erosgai dituzu bai Olaso, Ezkizu bai Arantxaberrin.

Mariskada irabaziko du apirilaren 26ko ONCEren azken 3 zenbakiekin bategiten duenak.


2013-04-12

Igande goizean HARRIPILA



Igande honetan, goizeko 10,30tan BILKOINek Aretxabaletakoen aurka jokatuko du Harripila kiroldegian. Zorte on!


Iturria: DV

Finalizando los túneles del TAV



El Tren de Alta Velocidad (TAV) sigue adelante y según la prensa, en los próximos meses finalizarán la obra civil en el tramo de Legorreta quedando a la espera de los trabajos de equipamiento de vías y electrificación.

Fuente: DV

2013-04-11

Asteburu honetarako Pilota txapelketako kanporaketak


-Apirilaren 13an

    16:00etan

         Huevo - Artola
         Jau - Regi
   
    16:45ean

         Berasaluze XIII - Unainue
         Jon. A– Aritz. J 

Alkateak Asuntzion klinikari buruzko aldarrikapenak plazaratuz



Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezen esanetan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Asuntzio Klinikarekin duen hitzarmena berraztertu beharko luke, bertan jasotako hainbat puntu betetzen ez direlako.

Iturria. HITZA

2013-04-10

Idoia Aldasorok irabazi du Jai egitarauaren portada lehiaketa

Idoia Aldasororen proposamena garaitu da, 142 bozkarekin, 2013ko jai egitarauaren portada lehiaketan. Bigarrena, Xabin Fernándezena izan da 103 bozkarekin. 9 bozka txuriak ere jaso ziren.

Zorionak Idoia !!