PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2012-11-27
Emakumearen aurkako indarkeriari EZEZKO biribila
Pasa den asteburuan emakumearen aurkako indarkeria salatzeko hainbat ekimen izan ditugu gure herrian, bai autodefentsako ikastaroa eta haurrek egindako margolanen erakusketa bai herritarrez osaturiko mosaikoa.
Iturria: DV
Bihar, berriro, PINTXO POTE
Bihar, asteazkena, Legorretako taberna guztiek PINTXO POTEren bigarren saioa ospatuko dute eta honenbestez, herritarrok aukera ezinhobea izango dugu, gustoko edariak dastatzeko eta aldi berean, tabernariek eskeinitako pintxoaz gozatzeko.
LEGORRETA GARBIA sinadurak biltzen hasi da
LEGORRETA GARBIA herri plataformak bere aurkezpen ofiziala egin zuen aurreko ostiralean jendez betetako Kultur Etxeko goi solairuan.
Birziklapenaren aldeko politika bat sustatu asmoz, gure herrian 5. kontenedorea jartzearen aldeko apustu garbia egiten dute eta zaborra biltzeko garaian, atez ateko sistemaren aurkako jarrera irmoa azaldu dute.
Orain, eguberri bitartean, 5. kontenedorearen alde eta atez ate aurka dauden herritarren sinadurak biltzen saiatuko dira eta horretarako, etxez etxe bidaliko dituzte orriak (sinatu ondoren postaz itzultzeko) eta asteburuan, udaletxe aurrean ipiniko den mahai batean jasoko dituzte.
Ezkor dira plataformakoak sinadura mordoa bildu arren Udalak, atez ate bilketa sistema inposatzeko politikarekin aurrera jarraituko duelakoan baina, heuren ustez, alkateari argi eta garbi utzi behar zaio herritarrek ez dutela atez ate sistema nahi eta 5. kontenedorea bultzatu behar dela, birziklapenak aurrera egin dezan.
Argitu besterik ez, azkenik, jendea lasaitzeko eta anonimotasuna bermatzeko, sinadurak eta sinatzaileen datuak ez direla Udaletxera bidaliko, sinadura guztiak bildu eta notaritzara eramango dira eta bertan, notaritzak ikuskatu ondoren, luzaturiko ziurtagiria, sinatzaile kopuruarekin, izango da Udaletxera bidaliko dena.
2012-11-26
AHTko tunel faltsua egiten
Legorretako herrian Abiadura Haundiko Trenaki mendiak zulatzen dituen 2.814 metrotako bi tunelak egin dituzte, lehena Itsasondoko muga eta Aldaolas auzotik Allegiko harrobiraino eta bigarrena harrobitik Ugaran parean Ikaztegietako mugaraino.
Allegi parean, hirurehun metro inguruko trazatuan trenbidea azaleratzeko egindako proiektua aldatu egin zen, udalak sartutako alegazio bati esker eta oraingoan, argazkian ikus daitekeen bezala, alegazioan eskatutako tunel faltsua gauzatzen ari dira.
2012-11-25
Aldapa Haundiko mariskadarako errifak salgai
Aldapa Haundi elkarteak bere ohizko errifa atera berri du, 6 lagunentzat mariskada bikaina zozketatuz.
Errifak salgai daude nahiz Olasko, Ezkizu edota Arantxaberrin eta beti bezala, ONCErekin aterako da abenduaren 14an.
2012-11-24
Biharko filma
Bihar, arratsaldeko 5etan, UGAROTARRAK guraso elkarteak antolatuta honako filma eskeiniko da: Una Aventura Extraordinaria.
Atez ateko bileren egutegia
Orain egun batzu jakitera eman genuen bezala Legorretako Udalak, Sasieta mankomunitatearekin elkarlanean, gure herrian Atez Ate bilketa sistema abian jartzeko kanpaina bultzatu du.
Kanpaina honetako ardatza batzar informatiboek osatzen dute eta hementxe duzu Legorretako egutegi osoa.
2012-11-23
Cata de vino y cava en BILKOIN
Hoy, viernes, las 7 de la tarde, en la sociedad BILKOIN se celebrará una cata de vino y cava con aquellos socios que se hayan inscrito previamente.
GAZTA ZATI BAT filma ZAPASen biharko omenaldian
Urtero bezala, sasoi honetan, Legorretako ezker abertzaleak ZAPAZ zenaren omendaldia egiten du eta aurtengoan ere, bere erahilketaren 34. urteurrena dela eta, ohizko omenaldia egingo du bihar, larunbat arratsaldean.
Ilunabarreko 7tan Aldapa Haundi elkartean Gazta Zati bat filmaren emanaldia izango da eta ondoren, anaitasunezko afaria elkartean bertan.
2012-11-22
Larunbatean GAZTAIN FESTA
Azaroak 24, larunbatean, Solidaritatezko Gaztain festa ospatuko da, UGAROTARRAK guraso elkartearen lan eskergaitzari eta musika eskolako jendearen laguntzari esker.
Arratsaldeko 5:30etan, ostegunean Santa Zezilia zela eta, Kalejira MUSIKA ESKOLAko Txistulari eta Abesbatzarekin.
Ondoren, 6:30etan, solidaritatezko GAZTAINA JANA Udal Pilotalekuan.
Egun horretako gastuak Udalak ordainduko ditu eta lana UGAROTARRAK elkarteko jendeak egingo du. Basoa 3,50 euro kobratuko da eta gaztainak eta edaria banatuko dira.
2012-11-21
Legorretarrok babarrun eltzearen inguruan
Aurreko igandean, Tolosako babarrunaren aste barnean,bezperan baserritarren artean irabazi zuen Juan Ugartemendia ekoizle albiztuarraren babarrunarekin egindako eltzea prestatzeko lehiaketa izan ze eta legorretarrak ez ziren atzera geratu. 3. saria eskuratzeaz gain, Miguel Latienda eta Joxe Mujikarekin, aurkezpenik dotorenaren saria ere gure herrira etorri zen Joxemanuel Soroiz eta Pili Iturberen eskutik. Zorionak!
Bihar Santa Zeziliaren omenez kantu festa
Azaroak 22, osteguna, Santa Zeziliaren eguna dela eta, mundu osoko herrietan kantu eta musikaz beteko dira kaleak.
Gurean, ilunabarreko 7tan, ELEKUN Abesbatzaren emanaldia izango dugu herriko kaleetan zehar.
2012-11-20
Autodefentsako ikastaroa larunbatean
Mañana Cata de Vino y Jamón en ARANTXABERRI
Mañana , miércoles, 21 de noviembre, se celebrará una CATA ESPECIAL DE VINO Y JAMON de 19,00 a 21,30. Adquiera su ticket por 2 euros y a disfrutar.
El bar permanecerá abierto con normalidad, para poder acceder a la cata, será necesario presentar el ticket.
colaboradores: OTORDU DELICATESSEN Y BASOA
El bar permanecerá abierto con normalidad, para poder acceder a la cata, será necesario presentar el ticket.
colaboradores: OTORDU DELICATESSEN Y BASOA
2012-11-19
BILKOINek 3-4 galdu zuen etxean
Aurreko ostiralean izaniko partidan Bilkoinek 3-4 galdu zuen Lezoko Allerru Jaizkibel taldearen aurka.
86 de los 103 donantes presentados llegaron a donar sangre
103 donaciones
La convocatoria de la Asociación de Donantes de Legorreta del pasado martes reunió a 103 personas, aunque finalmente fueron 86 los y las que pudieron donar sangre. Desde la asociación quieren mostrar su agradecimiento, recordando la importancia que tiene donar sangre, ya que hacen saber que son 120 las transfusiones diarias en Gipuzkoa.
Fuente: DV
LEGORRETA GARBIA plataformaren aurkezpena ostiralean
Ostiralean, ilunabarreko 7tan, Kultur Etxeko goiko aretoan LEGORRETA GARBIA plataformaren aurkezpen ekitaldia izango da.
LEGORRETA GARBIA plataformak beren helburuen berri emango du, herrian birziklapena bultzatzeaz gain, 5. kontenedorea sustatu eta Atez Ate zabor bilketa sistemaren aurkako jarrera argitagarbi uztea.
Helburuen aurkezpenaz gain, Atez atekoaren aurkako sinaduren bilketarekin hasiko dira.
2012-11-18
Bajas de oficio en el padrón
El ayuntamiento de Legorreta en cumplimiento de la legislación vigente ha procedido a dar de baja de oficio a un par de personas del padrón.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)







.jpg)








