URRIAK 23, ASTEAZKENA
17:00 "Memoriaren lanketa Tailerra" Udaletxeko Areto Nagusian. (E/C).
17:30 Pello Añorga ipuin kontalaria Liburutegian 4 urtetik aurrerako gazteentzat. (E).
19:00 Buruhandiak.
19:30 Kantu Jira Udaletxe aurretik abiatuta, Elekun Abesbatzaren eskutik. (E).
URRIAK 24, OSTEGUNA
17:00 "Memoriaren lanketa Tailerra" Udaletxeko Areto Nagusian. (E/C).
19:00 Buruhandiak.
19:30 Bideo foruma: "El Salavador, ernaltze unetik ekinda" Udaletxeko Areto Nagusian, PAZ
Erakundearen eskutik. (E/C).
URRIAK 25, OSTIRALA
9:00 “Legorparty 2013” ordenagailu topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.
11:00-14:30 ELKARTASUN AZOKA. Lortzen den dirua udalak 3. mundurako dituen
proiektuetarako zuzenduko da. (Dantzariak, buruhandiak, pintxoak, edariak, e.a. izango dira).
23:00 Legorretako XIX. Mus Txapelketa, Bilkoin elkartean.
URRIAK 26, LARUNBATA
11:45 Legorretako III. Kaleko Atletismo Erakustaldia (altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta errelebo
proba). (E).
13:00 Pote, Igel eta Toka Txapelketa, jubilatuentzat.
20:00 II. AITZOL ARAMAIO Korto Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia eta sari
banaketa, Herri Zineman. (E/C).
URRIAK 27, IGANDEA
10:00-18:30 Ibilgailu klasikoen II. topaketa, Kale Nagusian.
11:30 Partaideentzako Hamaiketakoa.
14:00 Partaideentzako bazkaria Bilkoin Elkartean.
18:00 Sari banaketa.
20:00 “Legorparty 2013” ordenagailu topaketaren amaiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.
OHARRA:
(E) Ekintza hau euskaraz izango da.
(C) Ekintza hau gazteleraz izango da.
PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2013-10-21
2013-10-20
Bihar CARITAS gertutik ezagutzeko hitzaldia
Legorretako Aldaieta jubilatu elkarteak antolatuta, bihar arratsaldeko 5,30tan CARITAS elkartera gerturatzeko eta hobeto ezagutzeko hitzalditxoa izango da, Jon Odriozolaren eskutik, Udaletxeko pleno aretoan.
2013-10-17
Larunbatean SANDONATOrako mendi irteera
Larunbat honetan, goizeko 8tan herriko plazatik abiatuta, Nafarroako SANDONATO mendirantzako mendi irteera egingo dute, Bilkoin eta ALdapa-Haundi elkarteek antolatuta.
2013-10-15
UGAROko sukaldaritza tailerra abian
Baratzetik sukaldera
Ugaroko irakaslea eta baratzearen arduraduna da Iñaki Mezquita, eta berak azaldu duenez, «ongarri kimikorik ez erabiltzeko hautua» egin zuten hasieratik. Erabiltzen dituzten ongarri biologiko gehienak beraiek ekoitzitakoak dira, bestela inguruko nekazariekin konpontzen dira. «Orain 18 urte bakarrik erabili genuen ongarri kimikoa, izurrite bati aurre egiteko izan zen».
Ikasleak sukaldean
Hasierako udal lur haietan hirigintza lanak egiteko arloa eskatu zien Legorretako Udalak. Orduz geroztik, Eredu-enea eta Ederfil kooperatiben lankidetzarekin berotegia eta baratze-mailak jarri zituzten eskolan bertan, eta fruta arbolak ere badituzte.
Ikasleek baratzetik ateratzen dituzten produktuak etxera eraman izan dituzte, eta aurten sukaldaritza ikastaroa martxan jarri dute berriz. Tailerrean baratzeko produktuak aprobetxatuko dituzte, eta ikasleak, esate baterako, bertako tomateekin arituko dira sukaldean.
Legorretan baratze ekologiko gehiago dago. Udalak 22 arlo ustiatzeko aukera eman die herritarrei.
Iturria: GOIBERRI
2013-10-09
Ba al zenekien ....?
Ba al zenekien aurreko igandean ospatutako Alderdi Eguneko hizlarien artean, legorretan familiarteako duen Amets Arrospide Zubeldia gaztea izan zela oholtzaren gainean?
2013-10-08
2013-10-07
Reducen la pena al conductor legorretarra que causó un accidente mortal
Reducen la pena hasta los dos años y seis meses para el conductor (legorretarra) que causó un accidente mortal en Donostia en el año 2010.
Fuente: DV
2013-10-06
Bihar LEGORRETA GARBIAren batzarra
Bihar, astelehena, ilunabarreko 7,30tan eta Kultur Etxearen goiko solairuan Legorreta Garbia plataformak batzarra egingo du zabor bilketaren inguruko problematikari jarraipena egiteko.
2013-10-05
Bihar DENOK Tolosara
Ondo asko dakizun bezala, bihar, euskara eta ikastolen aldeko jaia ospatuko da, hau da, KILOMETROAK. Joan, gozatu eta egin zure ekarpena antolatzaileentzat.
2013-10-04
Gaur iluntzeko konzentrazioa
Gaur, iluntzeko 8tan HERRIRAren aldeko konzentrazioa izango da herriko plazan eta bihar, arratsaldeko 3retan Olason kedada egingo da, elkarrekin, Bilboko manifestaziora joateko.
2013-10-03
Legorretarrok ERREALArekin
Atzo jokatutako Championseko partidan legorretar dexente izan ziren, bakoitza bere aldetik joan da baina denok, gure taldea babestuz.
Partida galdu egin zen baina gure animoak ez.
2013-09-30
ARANTXA-BERRI TABERNA itxita izango da ostegunarte
Gaur, Irailak 30etik Urriak 3, ostegunarte, Arantxa-Berri taberna itxita izango da Dirudienez tabernariak egun batzu hartu ditu Errealarekin Alemaniara joateko Ea emaitza onarekin bueltatzen diren!
2013-09-26
PILATES IKASTAROA 2013-14
Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak ikastaro bat antolatu du Kutxa Gizarte-Ekintzaren laguntzarekin.
Ikastaroa astelehenetan eta azteazkenetan Ugaro Herri Ikastetxeko Soinketa Gelan izango litzateke 18:30etatik 19:30etara. Ikastaroa urriaren 14an hasiko da 2014ko maiatzaren 14an amaitzeko.
Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxienez ere 8 ikasle eta gehienez ere 15) eta izena emandako orden zorrotzean beteko dira. Ikastaro osorako matrikularen kostua 210 €urotakoa izango da (30 euro/hileko) eta Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena ematerakoan ordainduak izan behar dute edo bertan
emandako argibideak jarraituz egindako ordainketa agindu iraunkor bitartez.
Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea urriaren 4an amaituko da.
Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean 17:00etatik 20:00etara.
2013-09-25
2013-09-24
Andoni Illarramendi, Leintz bailarako parroko berria
Legorretan lau urtez parroko lanetan jardun zen Andoni Illarramendi mutrikuarrak beste urrats berria eman du bere apaiz ibilbidean eta misioetako lanen ondoren, Leintz bailarako parrokoa izendatu dute.
Iturria: DV
2013-09-23
A quien corresponda ........
Nuestra amiga Josune nos manda una foto sobre una farola golpeada por algún vehículo. No es de extrañar puesto que la acera, tras desplazar algunos huevos, es habitualmente cruzada por coches, furgonetas y camiones. La acera para el peatón.
2013-09-20
2013-09-19
Larunbatean baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa
Larunbata honetan, arratsaldeko 6,30tan, udal baratza ekologikoetako produktuen erakusketa eta dastaketa izango dugu herriko plaza.
Udal baratzaz gain Ugaro herri ikastetxeko baratzako produktuak ere izango dira ikusgai.
Argazki erakusketa ere izango dugu eta nola ez, bertako piper, tomate eta beste zenbait produkturen dastaketan zintzarria gozatzeko, ardoa eta sagardoa izango dira lagungarri.
2013-09-18
2.000 euro biltzea da aurtengo ELKARTASUN AZOKAren jomuga
Kultur Astearen barnean baina izaera propioarekin, aurtengoan ere, Elkartasun Azoka izango dugu gure herriko plazan. Hain zuzen ere, urriaren 25ean, goizeko 11tatik 2tara.
Azoka osatzeko lagundu nahi dutenek hiru bide dituzte; lehenik, materiala Udaletxera (goizez) nahiz Kultur Etxera (arratsaldez) eramanaz (jostailuak, elektrogailuak, arropa, liburua, diskak, poltsak, etb) Urriak 16 baino lehen; bigarrenik, azokaren antolaketan parte hartuz lagundu dezakezue eta azkenik, nola ez, jeneroa erosiaz.
2011 urtean 1.239 euro jaso ziren ekimen honekin eta aurtengorako 2.000 euro biltzea da helburua.
Baietz lortu!
2013-09-13
¿QUIERE ESTUDIAR EUSKERA EN LEGORRETA?
¿QUIERE ESTUDIAR EUSKERA EN LEGORRETA?
• En la medida en que se formen grupos homogéneos suficientes, se organizarán los cursos en Legorreta, para que l@s alumn@s no se tengan que desplazar.
• El Ayuntamiento subvencionará el 75 % de la matrícula si la asistencia es del 80 % (máximo 400 €).
• El Ayuntamiento de Legorreta ofrece ayudas por aprender euskara fuera del municipio.
Los interesados tendrán que apuntarse en el Ayuntamiento antes del día 16 de septiembre y posteriormente se realizarán pruebas para medir el nivel de cada un@ y convocará una reunión para estudiar la posibilidad de formar grupos.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)














