Kultur Astearen barnean baina izaera propioarekin, aurtengoan ere, Elkartasun Azoka izango dugu gure herriko plazan. Hain zuzen ere, urriaren 25ean, goizeko 11tatik 2tara.
Azoka osatzeko lagundu nahi dutenek hiru bide dituzte; lehenik, materiala Udaletxera (goizez) nahiz Kultur Etxera (arratsaldez) eramanaz (jostailuak, elektrogailuak, arropa, liburua, diskak, poltsak, etb) Urriak 16 baino lehen; bigarrenik, azokaren antolaketan parte hartuz lagundu dezakezue eta azkenik, nola ez, jeneroa erosiaz.
2011 urtean 1.239 euro jaso ziren ekimen honekin eta aurtengorako 2.000 euro biltzea da helburua.
Baietz lortu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario