PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2013-05-03
Igande honetan LEHEN JAUNARTZEAk
Igande honetan, gure herriko parrokian egun haundia ospatzen dute, hain zuzen ere, hainbat neska-mutilen lehen jaunartzeak. Meza, beti bezala, eguerdiko 12tan izango da.
2013-05-02
Jaietako otorduetarako txartelak IGANDErarte salgai
Igande honetan amaituko da aurtengo Azintzio Festetako otorduetarako txartelak erosteko epea.
- Asteazkeneko afaria: 15 €
- Ostiraleko bazkaria: 25 €
Txartelak: INSAUSTI, OLASO, ARANTX BERRI eta
LIBURUTEGIAN salgai.
Epea: maiatzak 5, igandea.
ANIMATU ETA TXARTELAK
GARAIZ EROSI!!!
2013-05-01
Danborrada entsaioa TXARANGArekin
Bihar, osteguna, iluntzeko 8,30tan, Herriko plazan eta Txarangaz lagunduta, Azintzio jaietako danborradaren entsaioa izango da eta aurreko entsaioetan parte hartu dutenen artean, danbor banaketa egingo da.
AZAL ZAITEZTE !!!
2013-04-30
Alex Ezkurdia muestra imágenes de su pelicula en el Festival de Malaga
El legorretarra Alex Ezkurdia ha debutado en el cine con la película TRES60 que cuenta con Donostia como escenario de las escenas externas centradas en el surf que integra este thriller juvenil protagonizado por un famoso elenco de actores y actrices.
Las primeras imágenes del film fueron recientemente presentadas en el Festival de Cine de Malaga y con motivo de ello, adjuntamos un trailer de la película que, según apunta la prensa, será estrenada en verano.
Tres-60 - Trailer (HD) por TrailersyEstrenos
2013-04-29
Maixabel Lasa Lazkaoko kultur ekimen batean
Maixabel Lasa legorretarrak Lazkaoko GERRIKO Kultur Elkarteak antolatutako ekimenean hartu zuen parte, Pili Zabalarekin solasaldian hain zuzen ere.
Kazetari batek gidatutako solasaldian ETAK erahildako Juan Mari Jauregiren alargunak eta GALek bahitu eta erahildako Joxi Zabalaren arreba izan ziren aurrez aurre. Hona hemen saioaren BIDEOA ikusteko lotura.
Iturria: BERRIA
2013-04-28
Bodas de oro del parroco Isidro Nazabal
El parroco de Legorreta, Isidro Nazabal, celebró este lunes junto con otros 14 sacerdotes las bodas de oro de su vida de sacerdocio. La celebración fue oficiada por el obispo José Ignacio Munilla.
Fuente: Obispado de Donostia
2013-04-27
Iazkoan Legorretan 192 errenta aitorpen euskaraz egin ziren
Goierriko udalerriek sustatuta etxez-etxe banatu dute aurtengo errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina. Bertan, aitorpena egiterakoan euskaraz zailen diren terminoen hitzegitxoa eransten da eta heriz-herri aurreko urteetan izandako kopuruen berri ematen da.
Legorretako herriari dagokionean, 2012an guztira 823 errenta aitorpen egin ziren eta hauetatik 192 euskaraz izan ziren, 2011an baino 10 gehiago.
2013-04-26
Biharkoan HARRIPILAra Tolosarren aurka
Aurreko astean Errentariko taldeari 1-3 irabazi eta gero, bihar, iluntzeko 9tan, Harripilan izango da hurrengo partida Tolosako Laskorainen aurka.
Iturria: DV
Legorretako Dantzari Txikiak Ordizian izango dira igandean
Legorretako IRRINTZI ALAI dantza taldeko txikienak igande honetan Ordizian ospatzen den DANTZARI TXIKIaren egunean hartuko dute parte.
Dantzari Txikien taldeak:
- Amaiur (Iruñea)
- Begiraleak (Donibane Lohizune)
- Iztueta (Zaldibia)
- Irrintzi Alai (Legorreta)
- Irrintzi (Zumarraga)
- Aurtzaka (Beasain)
- Amets-Bide (Ordizia)
- Urdaneta (Ordizia)
- Arkaitz (Añorga)
- Amaiur (Iruñea)
- Amets-Bide (Ordizia).
- 11:00: Barandiaran Plazan dantzarien harrera eta hamaiketakoa.
- 12:00: Desfilea herrian zehar.
- 13:15: Alardea Barandiaran Plazan.
- 14:00: Bazkaria frontoian.
- 15:30 - 17:30: Jolasak umeentzat. Frontoi txikian eta Arboledan.
- 17:30: Erromeria Ana eta Amaiarekin. Plaza Nagusian.
2013-04-25
Pilotako final aurrekoak larunbatean
Bigarren, final aurrekoak, larunbat honetan, Apirilaren 27an jokatuko dira, arratsaldeko 5etan:
Josean-Kakus

Ibon-ErrandoneaLegazpiko lurrikararen ondoren, Legorretan ZER?
Legorretako atez-ate zabor bilketa sistemak aurrera darrai, apurka apurka, banaka batzuen babesarekin, beste batzuen intsumisioarekin, komisario politikoen espioitza eta begiradapean eta gehiengo ixil bezain ezkor batekin.
Ugariak dira, beren zabor poltsak kotxean sartu eta heuren lantokia duten herrietara eramaten dituzten legorretarrak. Zarata atera gabe, balkoian poltsak ipini gabe baina, ixiltasunean, modu paketsuan, heuren intsumisio mota aplikatuz.
Haserre ugari han-hemenka, ordutegiak, egutegia, etb. eta are gehiago, baserri eta auzoetako jendearentzat moldatutako errezintoan bosgarren kontenedorea ipini dutela ikustean. Zer esanik ez, ikastetxerako ere, bosgarren kontenedorea izango duen, hiltegi ondoan, beste errezintoa prestatzen ari direla jakitean. (bitartean, ikastetxeko aste osoko zabor guztia zineman pilatzen dute, igandean, Sasietako langileak jaso zain).
Arazoak arazo, legorretako hainbat jendek sustatu eta eskatutako Herri Ekimena, zabor bilketaren sistemari buruzko galdeketa exijituz, kajoian du gordea alkateak eta inongo asmorik ez omen du, herritarron ahotsa ez entzuteko ez ezagutzeko eta are okerrago, errespetatzeko.
Igande honetan aldiz, Gipuzkoak lurrikara izaugarria jasan du Legazpiko herri kontsultako emaitzak ikustean eta Gipuzkoako Ezker Abertzalearen barnean hasiak dira mugimenduak.
Atzoko GARA egunkariak Gipuzkoa mailako herri kontsulta planteatzen zuen, Zumaiako udalak atez-atekoa alboratu eta txipa duen bosgarren ontzia jarri behar du abian, Elgetako udala prest dago herri kontsulta egiteko, Ormaiztegi eta Bergarako plataformek herri kontsultak egingo dituztela jakitera eman dute, ....
Hori bai, Legorreta eta Legazpiko alkatek, MUTU jarraitzen dute, herri kontsultari dagokionean bederen.
Noiz arte? Noiz arte herriaren nahiari bizkarra ematen? Gaia lehertu arte?.
2013-04-24
Amaiera koloretsua autoak ondo aparkatzeko kanpainari
«Ondo aparkatu», horixe zioen pasa den igandeko jaialdian
erakutsitako mosaikoak. Legorretako Udalak, Angel Sanz herritarraren
'Legorretan oinezkoari lagunduz' ekimenari segiz, oinezkoak eta arauak
errespetatzeko lanketa abiatu zuen orain aste batzuk, iragan igandean
egindako festarekin bukatuz kanpaina.
Korta eta Zapas enparantzan ez zen musikarik, kolorerik,
janik edota edaririk falta izan. Legorretar ugari elkartu zen
tabernariek egindako patata tortilak dastatu eta ekitaldian parte
hartzera, herriko gaztetxoenekin batera. Bertan, hiru auto aparkatu
ziren «ez da toki falta, errespetu falta baizik» mezua igorriz.
IGOR LARREA, Euskadiko COMPAK txapelduna
Igor Larrea legorretarra, aurreko igandean Oiartzunen ospatutako Compakeko Euskaidko txapelketan txapelduna atera zen jubenil mailan.
Oiartzunez gain, orain 15 egun inguru, Igorrek bigarren postua eskuratu zuen Albazeteko Almansako Hiriaren txapelketan.
Iturria: DESVEDA
2013-04-23
Gaur LIBURUAren EGUNA ospatuko du ikastetxeak
Legorretako UGARO ikastetxeak Nazioarteko Liburuaren eguna ospatuko du eta azken urteetako ohiturari helduz, gurasoen inplikazioarekin, egun osoan etengabeko irakurketa saioa egingo dute.
2013-04-22
Bartzelonako Izaskunek estreinatuko du TXORIENE telebista saio berria
Bertan, Xuban Intxaustiren gidaritzapean, hainbat jatetxe berezi bisitatuko dituzte eta heuren errezetak jaso eta plazaratuko dituzte.
Lehen gonbidatu gisara Legorretako BARTZELONAko Izaskun Olano izango da eta, aste osoan, astelehenetik ostiralera, eguerdian GAUR EGUN aurretik 13,30tan eta arratsaldeko 7tan izango dugu aukera berarekin gozatzeko.
Zorte on Izaskun eta segi aurrera!
2013-04-20
2013-04-19
Bihar, DANBORRADArako lehen entsaioa
Bihar eguerdiko 12tan izango da AZINTZIO jaietako danborradarako lehen entsaios.
Hurrengo entsaioak honako egunetan izango dira
· apirilak 24, astaezkena; 19:30
· apirilak 27, larunbata; 12:00
Lekua: Korta eta Zapas Enparantza
Bestalde, antolatzaileen esanetan, entsaiotara etortzen ez denari ez danborrik ezta arroparik ez zaiola emango!!!
2013-04-18
Pilota txapelketako final aurrekoak larunbatean
Gazte-Pikuk antolatutako Pilota txapelketako final aurrekoak bi asteburutan jokatuko dira. Oraingo honetan , apirilaren 20ean , arratsaldeko 5etan,
Huevo-Artola
Berasaluze XIII-Unainue
2013-04-17
Atez atekoaren lehen hiru asten balorazio OFIZIALA
Sasietako lehendakariak, Azeari Andonegi, Legorreta, Zaldibia eta Itsasondoko alkateekin batera emandako prentsaurrekoan, atez ate ezarri zenetik 3 aste bete direnean lortutako emaitza ezinhobeak azpimarratu ditu.
Bertan esandakoaren arabera hiru herrietan birziklapen tasa %80 ingurura igo da eta gure herrian bereziki, Legorretan, %33tik %72ra igo da.
Hala ere, Bakartxo Mendez alkateak esan duenez, bada herriko familien %10a ontziak jaso ez dituena eta horrezaz gain, zabor poltsak lurrean uzten dituena, gaika sailkatuta nahiz nahastuta.
Informazio gehiago: DV, EITB, NAIZ, BERRIA
2013-04-16
Aldapa-Haundiko mariskadaren errifak salgai
Aldapa-Haundi elkarteak bere ohiko errifa ipini du salgai, 6 lagunentzako mariskada zozketatuz.
Errifak erosgai dituzu bai Olaso, Ezkizu bai Arantxaberrin.
Mariskada irabaziko du apirilaren 26ko ONCEren azken 3 zenbakiekin bategiten duenak.
2013-04-13
2013-04-12
Igande goizean HARRIPILA
Igande honetan, goizeko 10,30tan BILKOINek Aretxabaletakoen aurka jokatuko du Harripila kiroldegian. Zorte on!
Iturria: DV
Finalizando los túneles del TAV
El Tren de Alta Velocidad (TAV) sigue adelante y según la prensa, en los próximos meses finalizarán la obra civil en el tramo de Legorreta quedando a la espera de los trabajos de equipamiento de vías y electrificación.
Fuente: DV
2013-04-11
Asteburu honetarako Pilota txapelketako kanporaketak
-Apirilaren
13an
16:00etan
Huevo - Artola
Jau - Regi
16:45ean
Berasaluze XIII - Unainue
Jon.
A– Aritz. J
Alkateak Asuntzion klinikari buruzko aldarrikapenak plazaratuz
Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezen esanetan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Asuntzio Klinikarekin duen hitzarmena berraztertu beharko luke, bertan jasotako hainbat puntu betetzen ez direlako.
Iturria. HITZA
2013-04-10
Idoia Aldasorok irabazi du Jai egitarauaren portada lehiaketa
Idoia Aldasororen proposamena garaitu da, 142 bozkarekin, 2013ko jai egitarauaren portada lehiaketan. Bigarrena, Xabin Fernándezena izan da 103 bozkarekin. 9 bozka txuriak ere jaso ziren.
Zorionak Idoia !!
Zorionak Idoia !!
Zabor insumisioak aurrera darrai
Legorreta Garbia herri plataformak insumisioaren alde egindako deiak aurrera darrai eta beste herrietara eramaten den zaborraz gain (zabor turismoa), herriko hainbat puntuetan zabor poltsak uzten ditu jendeak, egunero egunero.
Udala, bestalde, ez dago geldi. Azken asteburuan, jendea urduritzeko asmoz edo, zabor poltsak ez jasotzeko agindua eman ondoren, zabor poltsak jasotzera bueltatu da, poltsa pilak, jaso ezean, kiratsa eta irudi txarra ematen bait dute.
2013-04-09
Destruyen el material explosivo incautado en Olalde
La Guardia Civil destruyó en Jaizkibel los 1.400 kilos de explosivos incautados en el caserio Olalde de Legorreta.
Fuente: DV
2013-04-08
Cormoranes en Berostegi
Según informa la prensa se ha observado una colonia de cormoranes en el rio Oria al paso por nuestro pueblo Legorreta, más concretamente, al par del cruce de Berostegi.
Fuente: DV
2013-04-07
La larga trayectoria comercial de Mª Dolores Urretabizkaia
María Dolores, Urretabizkaia, legorretarra afincada en ordizia desde hace muchos años, ha decidido bajar la persiana de su centenario comercio en la calle Urdaneta y su larga trayectoria ha merecido la atención de la prensa local.
Fuente: DV
2013-04-01
2013-03-31
Gaur, Pazko eguna
Gaur, igandea, Aste santuaren barnean, Pazko eguna ospatzen da eta Legorretako parrokian, eguerdiko 12tako mezarekin batera, bataioak izango dira.
2013-03-30
Hoy, Sábado Santo
Hoy, sábado, siendo sábado santo como es, la parroquia de Legorreta, a las 8 de la noche, celebrará la Vigilia Pascual.
2013-03-29
Hoy, Viernes Santo
Hoy celebramos el Viernes Santo y en la parroquia de Legorreta se celebrarán, a las 11 de la mañana, Vía Crucis y a las 6 de la tarde, la Celebración de la Pasión del Señor
2013-03-28
2013-03-27
¿Sabía usted que ....
... el cartel colocado en la puerta de entrada de la Casa de Cultura informa que la biblioteca municipal estará cerrada por motivo de la Semana Santa del 25 de abril al 5 de mayo?
Jaietako egitarau azalen lehiaketarako bozketa abian da
AZINTZIO
JAIAK 2013
Egitarauaren
portada aukeratzeko
lehiaketaren bozketa
Lekua:
Aldaieta Taberna
Epea:
Martxoak 25 - apirilak 5
1.-
Lehiaketarako prestaturiko fitxa bete eta bertan kartelik hoberenaren
zenbakia eta zure datuak jarri behar dituzu.
2.-
Pertsonako botu bakar bat eman ahal izango da.
3.-
Botu emale guztien artean gazta bat zozketatuko da.
KULTUR
LAN TALDEA
2013-03-26
Celebran una fiesta por el arranque del PaP
Vecinos de varias localidades del Goierri celebraron en Legorreta este domingo una fiesta con motivo de la puesta en marcha del sistema Puerta a Puerta.
Fuente: GARA
2013-03-25
BIHAR, bularreko minbiziari buruzko hitzaldia
Bihar, arratsaldeko 6tan, bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrari buruzko hitzaldia izango da Udaleko pleno aretoan KATXALIN elkartearen izenean Onkologikoako Arrate Plazaola medikuaren eskutik.
Xabier Lazkanoiturbururekin elkarrizketa
Zeraingo inguruan autopista elektrikoen aurkako borrokan daude murgilduta eta horien artean, zerainen aspalditik bizi den Xabier Lazkanoiturburu dugu, hain zuzen ere, azken GOIBERRIn elkarrizketatzen dutena.
Iturria: GOIBERRI
2013-03-24
BIHAR, zaborrei buruzko 2 ekimen
Bihar, astelehena, martxoak 25, gure herrian hainbeste eztabaida, liskar eta gorabehera sortzen ari den zabor bilketari buruzko 2 ekimen izango dira.
Arratsaldeko 6,45ean LEGORRETA GARBIA
Arratsaldeko 6,45ean, Kultur Etxeko goiko aretoan Legorreta Garbia herri plataformaren bilera izango da, ostegunean egindako manifestazioaren balorazioa egin eta aurrera begirantzako ekimenak adosteko.
Ilunabarreko 7,30tan AUZOKONPOSTA
Ilunabarreko 7,30tan, Bilkoin elkartean, Legorretako Udalak antolatuta, Auzokonpostari buruzko hitzaldia izango da.
Arratsaldeko 6,45ean LEGORRETA GARBIA
Arratsaldeko 6,45ean, Kultur Etxeko goiko aretoan Legorreta Garbia herri plataformaren bilera izango da, ostegunean egindako manifestazioaren balorazioa egin eta aurrera begirantzako ekimenak adosteko.
Ilunabarreko 7,30tan AUZOKONPOSTA
Ilunabarreko 7,30tan, Bilkoin elkartean, Legorretako Udalak antolatuta, Auzokonpostari buruzko hitzaldia izango da.
2013-03-23
La manifestación contra el PaP en la prensa escrita
Una vez celebrada la manifestación contra el PaP organizada por la plataforma Legorreta Garbia no tenemos más que acudir a la prensa escrita para comprobar las diferentes interpretaciones que hacen de la misma. Mientras DV publica una extensa información acompañada de foto y vídeo en su versión digital, eso sí, lo compensa con una cronica dedicada al acto pro-PaP del domingo; Gara relega la noticia a una foto pero sin mencionarlar en su información donde da profusa información del acto oficial de la Dipua y Sasieta en Zaldibia; Berria aporta una serie de pequeños testimonios y Noticias incluye bastante información y eleva una foto hasta la portada.
Destacar que Hitza no hace mención del desarrollo de la manifestación.
2013-03-22
ANA SESMA legorretarrarekin elkarrizketa
Itsasondon bizi den Ana Sesma legorretarrarekin egindako elkarrizketa argitaratzen du GOIBERRI aldizkariaren azken aleak.
Iturria: GOIBERRI
2013-03-21
Iñaki Agirre, Goierriko hoberena
Olaberriko Arkupe elkarteak antolatutako palako Goierriko Kopan Iñaki Agirre legorretarra izendatu zuten jokalaririk hoberena bezala. Zorionak Iñaki!
Iturria: DV
KORRIKArekin Baionara joateko autobusa
GAZTE-PIKUk igande honetan KORRIKAren amaierako festara joateko autobusa antolatu du. Autobusa igandean aterako da, martxoak 24, goizeko 8-8,30tan.
Bertara joan nahi duenak aurrez izena mena beharko du Olaso tabernan. Azken eguna, GAUR, osteguna.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)















.jpg)
.jpg)
.jpg)


















.jpg)


.jpg)
.jpg)

.jpg)



