PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2013-04-23
Gaur LIBURUAren EGUNA ospatuko du ikastetxeak
Legorretako UGARO ikastetxeak Nazioarteko Liburuaren eguna ospatuko du eta azken urteetako ohiturari helduz, gurasoen inplikazioarekin, egun osoan etengabeko irakurketa saioa egingo dute.
2013-04-22
Bartzelonako Izaskunek estreinatuko du TXORIENE telebista saio berria
Bertan, Xuban Intxaustiren gidaritzapean, hainbat jatetxe berezi bisitatuko dituzte eta heuren errezetak jaso eta plazaratuko dituzte.
Lehen gonbidatu gisara Legorretako BARTZELONAko Izaskun Olano izango da eta, aste osoan, astelehenetik ostiralera, eguerdian GAUR EGUN aurretik 13,30tan eta arratsaldeko 7tan izango dugu aukera berarekin gozatzeko.
Zorte on Izaskun eta segi aurrera!
2013-04-20
2013-04-19
Bihar, DANBORRADArako lehen entsaioa
Bihar eguerdiko 12tan izango da AZINTZIO jaietako danborradarako lehen entsaios.
Hurrengo entsaioak honako egunetan izango dira
· apirilak 24, astaezkena; 19:30
· apirilak 27, larunbata; 12:00
Lekua: Korta eta Zapas Enparantza
Bestalde, antolatzaileen esanetan, entsaiotara etortzen ez denari ez danborrik ezta arroparik ez zaiola emango!!!
2013-04-18
Pilota txapelketako final aurrekoak larunbatean
Gazte-Pikuk antolatutako Pilota txapelketako final aurrekoak bi asteburutan jokatuko dira. Oraingo honetan , apirilaren 20ean , arratsaldeko 5etan,
Huevo-Artola
Berasaluze XIII-Unainue
2013-04-17
Atez atekoaren lehen hiru asten balorazio OFIZIALA
Sasietako lehendakariak, Azeari Andonegi, Legorreta, Zaldibia eta Itsasondoko alkateekin batera emandako prentsaurrekoan, atez ate ezarri zenetik 3 aste bete direnean lortutako emaitza ezinhobeak azpimarratu ditu.
Bertan esandakoaren arabera hiru herrietan birziklapen tasa %80 ingurura igo da eta gure herrian bereziki, Legorretan, %33tik %72ra igo da.
Hala ere, Bakartxo Mendez alkateak esan duenez, bada herriko familien %10a ontziak jaso ez dituena eta horrezaz gain, zabor poltsak lurrean uzten dituena, gaika sailkatuta nahiz nahastuta.
Informazio gehiago: DV, EITB, NAIZ, BERRIA
2013-04-16
Aldapa-Haundiko mariskadaren errifak salgai
Aldapa-Haundi elkarteak bere ohiko errifa ipini du salgai, 6 lagunentzako mariskada zozketatuz.
Errifak erosgai dituzu bai Olaso, Ezkizu bai Arantxaberrin.
Mariskada irabaziko du apirilaren 26ko ONCEren azken 3 zenbakiekin bategiten duenak.
2013-04-13
2013-04-12
Igande goizean HARRIPILA
Igande honetan, goizeko 10,30tan BILKOINek Aretxabaletakoen aurka jokatuko du Harripila kiroldegian. Zorte on!
Iturria: DV
Finalizando los túneles del TAV
El Tren de Alta Velocidad (TAV) sigue adelante y según la prensa, en los próximos meses finalizarán la obra civil en el tramo de Legorreta quedando a la espera de los trabajos de equipamiento de vías y electrificación.
Fuente: DV
2013-04-11
Asteburu honetarako Pilota txapelketako kanporaketak
-Apirilaren
13an
16:00etan
Huevo - Artola
Jau - Regi
16:45ean
Berasaluze XIII - Unainue
Jon.
A– Aritz. J
Alkateak Asuntzion klinikari buruzko aldarrikapenak plazaratuz
Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezen esanetan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Asuntzio Klinikarekin duen hitzarmena berraztertu beharko luke, bertan jasotako hainbat puntu betetzen ez direlako.
Iturria. HITZA
2013-04-10
Idoia Aldasorok irabazi du Jai egitarauaren portada lehiaketa
Idoia Aldasororen proposamena garaitu da, 142 bozkarekin, 2013ko jai egitarauaren portada lehiaketan. Bigarrena, Xabin Fernándezena izan da 103 bozkarekin. 9 bozka txuriak ere jaso ziren.
Zorionak Idoia !!
Zorionak Idoia !!
Zabor insumisioak aurrera darrai
Legorreta Garbia herri plataformak insumisioaren alde egindako deiak aurrera darrai eta beste herrietara eramaten den zaborraz gain (zabor turismoa), herriko hainbat puntuetan zabor poltsak uzten ditu jendeak, egunero egunero.
Udala, bestalde, ez dago geldi. Azken asteburuan, jendea urduritzeko asmoz edo, zabor poltsak ez jasotzeko agindua eman ondoren, zabor poltsak jasotzera bueltatu da, poltsa pilak, jaso ezean, kiratsa eta irudi txarra ematen bait dute.
2013-04-09
Destruyen el material explosivo incautado en Olalde
La Guardia Civil destruyó en Jaizkibel los 1.400 kilos de explosivos incautados en el caserio Olalde de Legorreta.
Fuente: DV
2013-04-08
Cormoranes en Berostegi
Según informa la prensa se ha observado una colonia de cormoranes en el rio Oria al paso por nuestro pueblo Legorreta, más concretamente, al par del cruce de Berostegi.
Fuente: DV
2013-04-07
La larga trayectoria comercial de Mª Dolores Urretabizkaia
María Dolores, Urretabizkaia, legorretarra afincada en ordizia desde hace muchos años, ha decidido bajar la persiana de su centenario comercio en la calle Urdaneta y su larga trayectoria ha merecido la atención de la prensa local.
Fuente: DV
2013-04-01
2013-03-31
Gaur, Pazko eguna
Gaur, igandea, Aste santuaren barnean, Pazko eguna ospatzen da eta Legorretako parrokian, eguerdiko 12tako mezarekin batera, bataioak izango dira.
2013-03-30
Hoy, Sábado Santo
Hoy, sábado, siendo sábado santo como es, la parroquia de Legorreta, a las 8 de la noche, celebrará la Vigilia Pascual.
2013-03-29
Hoy, Viernes Santo
Hoy celebramos el Viernes Santo y en la parroquia de Legorreta se celebrarán, a las 11 de la mañana, Vía Crucis y a las 6 de la tarde, la Celebración de la Pasión del Señor
2013-03-28
2013-03-27
¿Sabía usted que ....
... el cartel colocado en la puerta de entrada de la Casa de Cultura informa que la biblioteca municipal estará cerrada por motivo de la Semana Santa del 25 de abril al 5 de mayo?
Jaietako egitarau azalen lehiaketarako bozketa abian da
AZINTZIO
JAIAK 2013
Egitarauaren
portada aukeratzeko
lehiaketaren bozketa
Lekua:
Aldaieta Taberna
Epea:
Martxoak 25 - apirilak 5
1.-
Lehiaketarako prestaturiko fitxa bete eta bertan kartelik hoberenaren
zenbakia eta zure datuak jarri behar dituzu.
2.-
Pertsonako botu bakar bat eman ahal izango da.
3.-
Botu emale guztien artean gazta bat zozketatuko da.
KULTUR
LAN TALDEA
2013-03-26
Celebran una fiesta por el arranque del PaP
Vecinos de varias localidades del Goierri celebraron en Legorreta este domingo una fiesta con motivo de la puesta en marcha del sistema Puerta a Puerta.
Fuente: GARA
2013-03-25
BIHAR, bularreko minbiziari buruzko hitzaldia
Bihar, arratsaldeko 6tan, bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrari buruzko hitzaldia izango da Udaleko pleno aretoan KATXALIN elkartearen izenean Onkologikoako Arrate Plazaola medikuaren eskutik.
Xabier Lazkanoiturbururekin elkarrizketa
Zeraingo inguruan autopista elektrikoen aurkako borrokan daude murgilduta eta horien artean, zerainen aspalditik bizi den Xabier Lazkanoiturburu dugu, hain zuzen ere, azken GOIBERRIn elkarrizketatzen dutena.
Iturria: GOIBERRI
2013-03-24
BIHAR, zaborrei buruzko 2 ekimen
Bihar, astelehena, martxoak 25, gure herrian hainbeste eztabaida, liskar eta gorabehera sortzen ari den zabor bilketari buruzko 2 ekimen izango dira.
Arratsaldeko 6,45ean LEGORRETA GARBIA
Arratsaldeko 6,45ean, Kultur Etxeko goiko aretoan Legorreta Garbia herri plataformaren bilera izango da, ostegunean egindako manifestazioaren balorazioa egin eta aurrera begirantzako ekimenak adosteko.
Ilunabarreko 7,30tan AUZOKONPOSTA
Ilunabarreko 7,30tan, Bilkoin elkartean, Legorretako Udalak antolatuta, Auzokonpostari buruzko hitzaldia izango da.
Arratsaldeko 6,45ean LEGORRETA GARBIA
Arratsaldeko 6,45ean, Kultur Etxeko goiko aretoan Legorreta Garbia herri plataformaren bilera izango da, ostegunean egindako manifestazioaren balorazioa egin eta aurrera begirantzako ekimenak adosteko.
Ilunabarreko 7,30tan AUZOKONPOSTA
Ilunabarreko 7,30tan, Bilkoin elkartean, Legorretako Udalak antolatuta, Auzokonpostari buruzko hitzaldia izango da.
2013-03-23
La manifestación contra el PaP en la prensa escrita
Una vez celebrada la manifestación contra el PaP organizada por la plataforma Legorreta Garbia no tenemos más que acudir a la prensa escrita para comprobar las diferentes interpretaciones que hacen de la misma. Mientras DV publica una extensa información acompañada de foto y vídeo en su versión digital, eso sí, lo compensa con una cronica dedicada al acto pro-PaP del domingo; Gara relega la noticia a una foto pero sin mencionarlar en su información donde da profusa información del acto oficial de la Dipua y Sasieta en Zaldibia; Berria aporta una serie de pequeños testimonios y Noticias incluye bastante información y eleva una foto hasta la portada.
Destacar que Hitza no hace mención del desarrollo de la manifestación.
2013-03-22
ANA SESMA legorretarrarekin elkarrizketa
Itsasondon bizi den Ana Sesma legorretarrarekin egindako elkarrizketa argitaratzen du GOIBERRI aldizkariaren azken aleak.
Iturria: GOIBERRI
2013-03-21
Iñaki Agirre, Goierriko hoberena
Olaberriko Arkupe elkarteak antolatutako palako Goierriko Kopan Iñaki Agirre legorretarra izendatu zuten jokalaririk hoberena bezala. Zorionak Iñaki!
Iturria: DV
KORRIKArekin Baionara joateko autobusa
GAZTE-PIKUk igande honetan KORRIKAren amaierako festara joateko autobusa antolatu du. Autobusa igandean aterako da, martxoak 24, goizeko 8-8,30tan.
Bertara joan nahi duenak aurrez izena mena beharko du Olaso tabernan. Azken eguna, GAUR, osteguna.
2013-03-20
Bihar, 8tan, Legorreta Garbiaren MANIFESTAZIOA
Bihar, osteguna, ilunabarreko 8tan LEGORRETA GARBIA herri plataformak deitutako Manifestazioa izango da, herriko plazatik abiatuko dena.
Udalak, herri kontsulta ukatu ondoren, zabor bilketa atez ate egitearen aurkako plataformak INSUMISIOrako deia egin du eta bere kanpainaren hasera modura, osteguneko manifestazioa konbokatu du.
Deialdian, bertara agertzeko deiaz gain, manifara zabor poltsak eramateko aholkatzen da.
2013-03-19
Atez atekoaren informazio bilera gaur
Gaur atez atekoaren informazioa zabaltzeko azken bilera ospatuko da ilunabarreko 7tan Udaletxeko pleno aretoan.
Iturria: DV
Bestalde, informatu beharrean gaude, aurreko egunetan zaborra ateratzeko zintzilikarioak ipintzen ibiliak direla eta gaur, aldiz, udal langileak atez atekoaren aurkako plataformakoek zuhaitzetan jarritako poltsak kentzen jardun direla goizean zehar.
HARRIPILA Kiroldegiko ittuteak
Azken hilabeteotan izandako eguraldi kaxkarrak eta euri jasak HARRIPILA kiroldegiko teilatuan bere eragina izan du eta horren ondorioz, ittuteak sortu dira, anonimo batek bidalitako argazkian ikus daitekeen bezala.
Egia esanda, kiroldegia egin zenetik urte batzu igaro dira eta albotako itxituraz aparte, teilatuko azpiegituran ezer gutxi mantenienduko lanetan.
2013-03-18
INSUMISIOA, Legorreta Garbiaren proposamena
Dirudienez, Udala eta Legorreta Garbia herri plataforma arteko harremanak ez du inongo emaitzarik izan. Plataformak, inongo inbertsio berririk egin gabe, bosgarren ontzia praktikan jarri eta urte pare batez, birziklapen portzentai jakin bat lortu (denon artean adostutako portzentaia) baina Udalak ezezko borobila eman dio, atez atekoa BAI ala BAI inposatuz.
Hori dela eta, Legorreta Garbia herri plataformak aurreko asteazkenean egindako batzarrean (oso jendetsua) Atez Ateko bilketaren aurkako kampainarekin jarraitzea eta INSUMISIOA sustatzea erabaki zuen.
Atez atekoaren aurka dagoen jende askok ere, kuboak hartu dituela jakingainean izanik (hala aitortu zuten, asteazkeneko batzarrean izandako jendeak), hartutako kuboak EZ ERABILTZEA aholkatzen dute.
Puntualki joango dira informatzen egingo nahi dituzten ekintzaz, hori bai, asteburuan zabaldutako informazioari kasu eginez gero, Martxoaren 21ean izango da lehen ekintza. Adi egon.
2013-03-17
2013-03-16
2013-03-15
Aldapa-Haundik irabazi zuen KORRIKAko lehiaketa gastronomikoa
Asteburuan, Korrikaren aldeko eskualdeko afaria egin zuten Beasainen. 150 bat lagun bildu ziren, giro onean. Aurrena, lehiaketa gastronomikoa egin zuten, eta Goierriko 12 elkartek parte hartu zuten. Saria, Legorretako Aldapa Haundi elkarteak irabazi zuen. Lehiaketaren ondoren, afaria eta dantzaldia egin zituzten, Aiko taldeak lagunduta. Azken horretako irudiak, bideo batean bildu ditu Iñaki Andresek.
Iturria; HITZA
Iturria; HITZA
2013-03-14
Dantzari Txikiak Zaldibin
Igandeontan, martxoaren 17an, Zaldibin zazpi dantza taldeak elkartuko dira XXIII.Dantzari Txikien Eguna festa ospatzeko.
DANTZA TALDEAK
AMETS BIDE (ORDIZIA)
AURTZAKA (BEASAIN)
IRRINTZI ALAI (LEGORRETA)
GORUNTZ (GABIRIA)
ALURR (IBARRA)
GURE TXOKOA (BERA)
IZTUETA (ZALDIBIA)
EGITARAUA:
- 11:00etan: HAMAIKETAKOA. Talde guztiak herriko plazan elkartuko gara eta hamaiketakoa banatuko da.
- 12:00etan: DESFILEA. Hiru geldiune egingo dira, eta dantza taldeek bina dantza eskaintzeko aukera izango dute geldiune bakoitzean.
- 12:45ean: DEIA. Berriro ere plazan elkartuko gara eta talde guztiek batera Ikurrin-dantza eta Agurra egingo dituzte.
- 13:00etan: JAIALDIA. Talde bakoitzak dantza bat egingo du oholtza gainean.
- 14:00etan: BAZKARIA. Haurrak etxeetara joango dira bazkaltzera eta arduradun eta txistulariak, berriz, elkarte batera.
- 16:30tan: MODESTO –rekin JAIALDIA. Herriko plazan.
Gaur KORRIKA
15,00 - KORRIKA Txikia, merienda eta jokuak
18,00 - KARAOKE
19,00 - Pintxo-potea
20,00 - KORRIKA Eredutik hasita
2013-03-13
Atez aterako baldeen banaketa hasia da
Pasa den asteburuan Atez Ateko zabor bilketarako baldeen banaketa egin zen eta hango berri ematen duen bideoa dugu honako hau.
Zerbait azpimarratzekotan, bozeramaile lanetan, alkatearen senarra aritzea azpimarratuko genuke.
2013-03-12
Bihar LEGORRETA GARBIAren batzarra
Bihar, asteazkena, martxoak 13, ilunabarreko 7tan LEGORRETA GARBIA herri plataformak deituriko batzarra ospatuko da Kultur Etxeko bigarren solairuan, Udaletxetik abian jartzeko asmoa duten Atez Ateri buruz hitzegiteko.
KORRIKA TXIKIA ostegun arratsaldean
KORRIKAREN aldeko egitaraua aurrera darrai eta gaurko honetan, ostegunean ospatuko den KORRIKA TXIKIA iragarri nahi dugu, arratsaldeko 3retan merienda ta jokuak eta, gero, arratsaldeko 6retan, Karaokea.
2013-03-11
Bihar ODOLA emateko eguna
Bihar, martxoak 12, arratsaldeko 5,30tatik 8,30tara herriko erretore etxean Odola emateko aukera izango dute odol emaileek eta nola ez, odolemaile berriak egiteko deialdia zabaltzen dute.
Aurrez txanda hartzeko aukera dago eta horretarako Mielanjel Amenabarrorekin harremanetan jarri besterik ez ez du.
2013-03-10
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

.jpg)
.jpg)
.jpg)


















.jpg)


.jpg)
.jpg)

.jpg)








.png)






