PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2013-01-10
Alexander Silva, legorretako bake-epaile berria
Legorretako bake-epaile berria, Alexander Silva Carmona da, abenduaren 13an Udal plenoak onartutako izendapena Auzitegi Gorenak berretsiz.
Iturria: GAO
2013-01-09
2013ko Udal aurrekontuaren aurkezpena eta jendaurrean
Legorretako Udalak 2013 urteko aurrekontua aurkeztu zuen abenduaren 18an, pleno aretoan.
Legorretako Udalak 1.500.549,98 euroko aurrekontua izango du 2013an, herenegun herritarren aurrean aurkeztu zuenez. Aurtengo ekitalditik %0,72ko igoera besterik ez du aplikatu. Hala ere, 2012an sarrera gisa jaso duen diru kopuru berbera da datorren urteko aurrekonturako zehaztua.
Arantxa Iturrioz Ogasun zinegotziak eta lan-taldeko Urko Etxeberria kideak aurkeztu zituzten, hogei bat legorretarren aurrean. Iturriozek esan duenez, krisi egoera kontuan hartuta «ahalik eta erantzukizun handienarekin» landu dute aurrekontu txostena. «Beti ere gehien behar duten herritarrei laguntzeko». Iaz bezala, oraingoan ere udalak ez die kobratuko zaborraren, uraren eta etxeko kontribuzioaren zerga lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren familiei.
Exentzioen diru saila igo dute
Krisi egoera iaztik «larritu» egin dela eta, familien zerga-exentziorako diru-saila 3.000 eurotik 5.000ra igo dute. «Behin eskaerak jasotakoan, ikusten badugu tartea badagoela gutxieneko hori ere igotzeko, ez dugu baztertzen, laguntza etxe gehiagotara irits dadin», dio Iturriozek.
Inbertsioetarako 22.717,84 euroko saila izendatu du. Udala ekonomikoki «egoera onean» dago, eta zorpetze maila «baxua» du. Legorretako Udalak %8,67ko zorpetze maila du; «Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren itzulketa egongo ez balitz %4,20» zukeen. Aurtengo UFFFko 63.146 euro itzuli beharko dituela aurreikusi du udalak, jasotakoaren %7,8.
Iturria. HITZA
Atzokoan bestalde, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurrekontua jendaurrean jarri zen eta 15 egunetako epea ematen zaio, alegazio edota zerbait esan nahi duenari.
Iturria: GAO
2013-01-08
El NIÑO llega al JUBILADO
El Niño llega al Jubilado no es un juego de palabras sino la alegre realidad que se ha vivido en nuestro pueblo al conocer que el Gordo de la lotería del Niño ha alcanzado al número vendido en el bar del Jubilado dejando 120 euros por décimo. ¡Enhorabuena a los afortunados!
2013-01-07
LEGORRETA GARBIAren Jarraipen bilera
Legorreta Garbia plataformak jarraipen bilera berria konbokatu du urtarrilak 9, asteazkena, ilunabarreko 7tarako Kultur Etxeko goiko aretoan.
2013-01-06
Eleuteria Ubegun hil da. Goian Bego
Gaur arratsaldean hil da Eleuteria Ubegun Tolosa andrea. 75 urte zituen eta gaitz latz bezain luze baten ondorioz joan da. Hileta elizkizunak bihar, astelehena, urtarrilak 7, ilunabarreko 7tan Legorretako Salbatore deunaren parrokian izango dira. Goian Bego.
Belatokia Beasaingo Oyarbide Ehorztetxean da.
2013-01-02
Aurtengo San Silbestreko argazkiak
Beste behin, urteko azken eguna, herriko korrikalarien eguna izan zen eta hantxe bildu ziren, txikienetatik helduenera, Bilkoinek antolatutako lasterketan.
Helduen artean, Arantxa Lasa ta Oier Urtaza izan ziren irabazleak.
Iturria: Lasterketak.com
2013-01-01
2012-12-31
2012-12-30
2012-12-29
Legorretan ere zabor poltsak balkoietan
Aurreko egunetan DVko egunkariak zioen Bergaran sekulako arrakasta izan duela, atez atekoaren aurkako kanpaina barnean balkoitan zabor poltsak ipintzeko ekimenak. Informazio bertan jakitera ematen zen Oñatin ere hasiak direla horretan.
Legorretan ere, hasi dira, zenbait balkoitan poltsak agertzen.
Modificación de proyecto del TAV en Legorreta
El BOPV ha publicado la relación de propietarios afectados por una modificación del proyecto del TAv a su paso por Legorreta para que en el plazo de 15 días formulen sus alegaciones.
Fuente: BOPV
2012-12-28
Legorretan ere Euskal Presoen aldeko eskubideen alde
Euskal presoen eskubideen aldeko egitaraua antolatu du Legorretako HERRIRA elkarteak abenduaren 29rako.
- Eguerdiko 1etan, Argazkia, herriko plazan, euskal presoen eskubideen alde.
- Eguerdiko 2,30tan, Bilkoin elkartean, Babarrun Jana. Izena emateko aukera herriko tabernetan.
- Arratsaldeko 6,30tan, Herri Zineman, BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK dokumentala.
Gabonetako Kultur Egitaraua: Abenduak 28
Iluntzeko 19:00etan, Eli Zunzunegik “KATALUNIAren aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik”
hitzaldia, PIKUZALEOK! Elkarteak antolatuta.
hitzaldia, PIKUZALEOK! Elkarteak antolatuta.
Gaueko 22:30etan, HIL ARTE BIZI antzezlana Herri Zineman.
Sarrera: 10 Euro (Aurrez Udaletxean salgai).
Sarrera: 10 Euro (Aurrez Udaletxean salgai).
2012-12-27
ELI ZUNZUNEGIrekin elkarrizketa
ELI ZUNZUNEGI kazetari legorretarrak bihar, ostirala, Kataluniako giro politikoari buruz emango duen hitzaldiaz baliatuz, NdG egunkariak elkarrizketa luzea eskeini dio.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa
Gabonetako Kultur Egitaraua: Abenduak 27
Abenduak 27, osteguna
16:00 Haur jolasak eta buruhandiak plazan Gazte-Piku asanbladaren eskutik.
16:00 Haur jolasak eta buruhandiak plazan Gazte-Piku asanbladaren eskutik.
2012-12-26
KATALUNIAko aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik
Kataluniako politikagintzan, azken urteotan, ematen ari diren aldaketak eta bertako gizartean sustraitzen ari diren gogoetak gertutik ezagutzeko asmoz, PIKUZALEOK! elkarteak, hango gizartea aspalditik ezagutu eta errealitate politiko kataluniarra lehen lerrotik jarraitzen duen Elixabet Zunzunegi kazetari legorretarraren hitzaldia antolatu du.
Hitzaldia: "KATALUNIAaren aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik" .
Hizlaria: Elixabet Zunzunegi / Kazetaria
Lekua: Patxi Ezkiaga Kultur Etxeko goiko aretoa
Eguna: Abenduak 28, ostirala
Ordua: Iluntzeko 7tan
Hizkuntza: Euskara
Iturria: Pikuzaleok! elkartea
Retirados 2 nidos de avispa asiática en Legorreta
Según información aparecida en la prensa el día 14 del corriente mes, los bomberos han retirado en este año, contando desde el 29 de mayo que comenzaron las labores de retirada, 2 nidos de avispa asiática en nuestro pueblo, Legorreta.
El número de nidos retirados en la comarca de Goierri asciende a 30 y en el conjunto del Territorio Histórico de Gipuzkoa hasta un total de 657.
2012-12-25
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


.jpg)












.jpg)

