PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-12-20

Atez ate udaberrian abiatuko dela iragarri du alkateak



Sasieta mankomunitateko lehendakaria eta beste alkateekin batera, Legorretako alkatea den Bakartxo Mendezek prentsaurrekoa eman du, atez ateko sistema udaberrian inposatuko dutela jakitera emateko.



Iturria: HITZA

LEGORRETA GARBIAk deituriko KONZENTRAZIOA



Bihar, arratsaldeko 7tan eta Udaletxearen aurrean,  5. zaborrontziaren alde eta Atez Atekoaren aurkako konzentrazioa antolatu du LEGORRETA GARBIA plataformak.

Egun horretan LEGORRETA GARBIA plataformak bildu dituen 555 sinadurak entregatuko ditu Udaletxean.


Iturria: Legorreta Garbia




DVk ,  bestalde, Legorreta Garbiaren konzentrazioaren berri ematen du orrialde orokorretan.

2012-12-19

Gaur KORRIKA 18ren lehen bilera



KORRIKAren 18. edizioa hurbiltzen ari dela eta, herri mailan lan taldea osatu eta jendearen iradokizunak bidu asmoz, gaur, asteazkena, abenduaren 19an, arratsaldeko 6tan izango da bilkura Udaletxeko pleno aretoan.

2012-12-18

Bilkoinen berdinketa Aretxabaletan

 
 
 
Bilkoinek berdinketa
Herriko areto futbol taldeak 2-2 berdindu zuen Aretxabaleta K.E.-ren aurka. Legorretarrak 0-2 aurreratu ziren, baina etxekoek emaitza orekatzea lortu zuten bigarren zatiaren erdi aldera. Hala, Bilkoinek laugarren tokian jarraitzen du, 19 punturekin. Hurrengo neurketa, urteko azkena, Gamon K.E. taldearen aurka jokatuko dute, Harripilan.


Iturria: DV

2013ko aurrekontuaren aurkezpena GAUR



Gaur, iluntzeko 7tan, Udal pleno aretoan 2013 urterako udal aurrekontuaren aurkezpena egingo du Udalak.

2012-12-17

Aldapa-Haundiko mariskada ere 5.985 zenbakiarentzat



Egun eta sorteo bera hautatu zuten ELEKUN abesbatza eta Aldapa-Haundi elkartekoek, beraz, goizean Elekun kasurako plazaratu dugun bezala, Aldapa-Haundi elkarteko mariskadarako errifan ere sariduna 5.985 zenbakia duena atera da.

Zorionak eta kontuz, azido urikoarekin!

ELEKUN abesbatzako sariduna: 5.985 zenbakia




ELEKUN abesbatzaren erreifaren zenbaki saritua 5.985 da. Gogoratu saria 2 pertsonentzako Irla Kanarietara joateko bidaia zela.

Iturria: ONCE


Desguace en la papelera



Lástima es lo que sentimos los legorretarras al observar la papelera tanto tiempo cerrada, sin actividad alguna y el lamentable estado en que se encuentran sus instalaciones con un deterioro cada vez más patente.

No conformes con ello y como prueba evidente de que ésto no va a volver a arrancar, al menos no en mucho tiempo, han comenzado las tareas de desguace y desmontaje de la maquinaria, tuberías, etc. para proceder a su venta y/o achatarramiento.

Lo volvemos a decir, una pena.

2012-12-16

Behin betiko atez ateko sistema abenduaren 17an aurkeztuko da



Sasieta mankomunitateak gure herrian egiten ari den bilera sorta amaitzear dago eta honenbestez, behin betiko zabor bilketa finkatzeko garaia iritsi da. Hori dela eta, behin betiko ereduaren berri emateko abenduaren 17an izango da batzarra gure herrian, ilunbarreko 7tan.

Iturria: DV

2012-12-14

SORTUko sortzaileen batzarra bihar



Bihar, goizeko 10etan, Aldapa Haundi elkartean SORTU alderdi politikoaren berriko sortzaileen batzarra izango da.

Bilkoinekoak Aretxabaletara



Gaur BILKOIN futbol taldea Aretxabaletara joango da bertako taldearen aurka jokatzeko.

Iturria: DV

Bihar, besteak beste, PIKUNKen diska berriaren aurkezpena




Bihar, larunbata, Gazte-Pikuko 8. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen dute eta hauxe da honako egitaraua:

- 14,00: Bazkaria. Segidan aurkezpen bideoa.
- 17,00: Jokuak.
- 18,00: Elektrotxaranga (Motxailak Band)
- 23,00: PIKUNK eta Zerrien lirika taldeen kontzertua.

2012-12-13

Bihar, Gazte-Pikuren 8. urteurreneko asteburua hasten da




Gazte-Pikuren 8. urteurrena ospatzeko egitarau zabala eta txukuna antolatu dute herriko gazteek eta biharkorako, ostirala, jokuak eta musika izango dira.

Arratsaldeko 4,30tan Dardoak.

Gaueko 11tan: Kulto Kultibo eta Goienetxe anaiak taldeen kontzertua.

2012-12-12

Bihar AULIAko denboraldi berria hasiko da



Bihar, azpaldiko ohiturari eutsiz, AULIA sagardotegiak bere denboraldi berriari ekingo dio Santa Lutziko egunarekin batera. Hemendik aurrera: sagardoa, makailao tortila, txuleta .... On egin!!

2012-12-11

Arantxaberriren 2. urteurreneko ospakizuna




BIGARREN URTEURRENEKO FESTA ARANTXABERRI TABERNAN

NOIZ: ABENDUAK 14 OSTIRALA

NOLA: KONTSUMITZEN DEN BAKOITZEKO ZOZKETARAKO ZENBAKI BAT

ZER: SARI ZUZENAK LORTZEKO AUKERA EDOZEIN MOMENTUTAN. GAUEKO BEDERATZIRETAN ZOZKETA BEREZIA!!!

SARIEN ZERRENDA:
1- GABONETAKO SASKI EDER BAT
2- URDAIAZPIKO PALETILLA BAT
3- ERREALA ANOETAN IKUSTEKO BI SARRERA
4- WOK ZARTAGI BAT

ONDO PASA, ZORTE ON, TA GURE BIGARREN URTEURRENEAN. ESKERRIK ASKO!!!

Iturria: ARANTXABERRI

2012-12-10

Berrikuntzak aurtengo Olentzeron



Legorretan ohitura da Gabon egunean Olentzerok haurrei opariak banatzea. Udalak proposamen bat iritsarazi die herritarrei, beste modu bat ere egin ote litekeen. Orain arteko moduarekin jarraituko dute, hala ere.
Ekimenean gurasoek jartzen dituzte beren seme-alabentzat opariak, ondoren Olentzerok eman diezaien. Udalak jostailu trukea proposatu du; baldintza onean dagoen jostailu bat utz dezake familiak aurrez, eta beste bat jasoko du umeak.
«Okerren pasatzen ari diren familiei bultzadatxo bat emateko modua da. Baita gehiegizko kontsumoari aurre egiteko edo birziklapena bultzatzeko ere», esan du Laida Oiarbide zinegotziak.
Etxeko jostailuak trukerako emateko prest daudenek abenduaren 14an (ostirala, 18:30-20:30) edo 17an (astelehena, 11:00-12:00 eta 18:30-20:30) entrega ditzake, udaletxean. Jasoko duten oparia  egokiena izan dadin, haurren adina eta gustuak hartuko dizkiete.
Olentzerok hilaren 24an banatuko ditu, 17:30ean, zineman.

Iturria: HITZA

2012-12-08

CACHO, homenajeado por su trayectoria en ESTANDA



J. M. Cacho ha sido homenajeado, junto con otros 15 compañeros, por su larga trayectoria laboral en Fundiciones Estanda (Beasain) con motivo de su prejubilación.

Fuente: DV

2012-12-07

Gazte Pikuren MUS txapelketa



Bihar, larunbata, Gazte Pikuko mus txapelketa ospatuko da herriko gaztetxean.

Izena emateko arratsaldeko 4,30tatik 5,30tara eman behar da eta nola ez, 6 euro ordaindu.

Irabazleentzat, 2 lagunentzako afaria sagardotegia eta 2 oilasko.