PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2012-11-02
2013ko egutegi ofizialean Legorretako jaia Maiatzaren 9an
Urtero bezala Eusko Jaurlaritzak urteko egutegi ofiziala argitaratu berri du eta bertan, besteak beste, herriko jai ofiziala izendatzen da, hain zuzen ere, Legorretako kasuan, Maiatzaren 9an Azintzio eguna.
2012-11-01
Atzo BILKOINek 3na berdindu zuen
Atzo iluntzean Harripilan jokatutako partiduan, Bilkoin- Ventanas Isu artekoan, 3-3 berdinketa izan zen emaitza.
2012-10-31
Legorretako Katharine Hepburn eta Spencer Tracy
Gure herrian antzerkiak duen indarra eta aktore-ekoizle andana ulertu ahal izateko, aurreko igandeko prentsan gerra zibilaren garaian herri antzerkigintza landu zuten Manuela Lasa eta Bautista Ezkiaga ( Patxi Ezkiaga idazlearen gurasoak hain zuzen) bikoteari buruzko informazioa agertzen zen, modu apalean bada ere, Katharine Hepburn eta Spencer Tracyk osatutako bikotearekin parekatuz..
2012-10-30
Andoiango berdinketa ondoren Bilkoin LIDER
Andoaingo berdinketarekin lortutako puntuari esker, gure herriko futbol taldeak bere mailako lidergoa lortu du.
Gogoratu bestalde, bihar, iluntzeko 9,30tan Harripilan jokatuko duela Lasarte-Oriako Ventanas Isu taldearen aurka.
Iturria: DV
Informatikako ikastaroak antolatzeko bilera BIHAR
INFORMATIKA IKASTAROAK ANTOLATZEKO DEIALDIA
Izena emateko epea:
urriak 31, ostirala
Lekua: Patxi
Ezkiaga Kultur Etxea
LEGORRETAKO UDALA - KULTURA
Nafarroa OINEZen aldeko ekimena PIKUZALEOK elkarte berriaren eskutik
Atzo arratsaldean jasotako oharrak hala zioen:
pikuzaleok! Legorreta eta Euskal Herriko kultura, bere zentzu zabalenean, sustatzeko asmoz sortzen ari garen elkartea da.
Elkartea eratzen joango gara. Aurkezpena ere egingo dugu baina bitartean abian jarri nahi dugu eta gure ustean, zer hobeto, euskararen aldeko ekimen batekin baino hastea.
Erantsia bidaltzen dizugu gure lehen ekimenaren kartelatxoa eta nola ez, zuen laguntza eta babesa izatea espero dugu.
Adio!
pikuzaleok!"
pikuzaleok! elkarteak bihar, asteazkena, arratsaldeko 6tatik 9tara bitartean Nafarroa OINEZen aldeko ekimena antolatu du eta ikastolen aldeko festa eguraldi txarragatik kaltetua izan zenez, legorretarron dirua lortu nahi dute Nafarrora bidaltzeko.
Ekimena txanpon ilada erraldoia egitea izango da eta horretarako PIKUZALEOK elkartekoek herriko plazan bilduko dira ahalik eta txanpon iladarik haundiena lortzeko.
Espero dugu, ekimenak Gazte Pikuren haserarekin eta tabernetako Pintxo Poterekin bat egiten duenez, kalea girotzea eta ahalik eta diru gehien biltzea Nafarroako euskara eta ikastolen alde.
2012-10-29
¿Sabía usted que ....
en la Asamblea convocada para mañana a la tarde la Izquierda Abertzale de Legorreta, además de valorar las últimas elecciones, tratará la aplicación del Puerta a Puerta en nuestro municipio a pesar de que esta cuestión no ha sido debatida en ninguna comisión municipal?
GAZTE FESTAK, egitarau osoa
URRIAK 31, ASTEAZKENA
-18:58tik 21:03etara PINTXO POTEOA herriko tabernetan eta gaztetxean
AZAROAK 1, OSTEGUNA
-9:01ean MENDI IRTEERA gaztetxetik San Joan Iturrira
-Itzulitakoan HAMAIKETAKOA egongo da gaztetxean
-16:04etan ZINE MARATOIA gaztetxean
AZAROAK 2, OSTIRALA
-10:59tan UME JOLASAK kiroldegian
-13:02etan BURUHANDIAK gaztetxetik aterata
-16:01ean POKERRA (izen ematea 16:02-16:31 bitartean)
-18:34etan TRIKI POTEOA ALTUNA eta MATEO trikitilarien eskutik Pikondotik hasita
-19:33etan TXUPINAZOA gaztetxean
-21:29tan AFARIA gaztetxe aurrean (koadrila bakoitzak bere afaria eraman beharko du)
-22:32tan ZURRAKAPOTE FESTA 5 €an
-23:34etan KARAOKEA gaztetxean
-00:57tan DJ CESS gaztetxean
AZAROAK 3, LARUNBATA
-13:59tan BAZKARIA GAZTETXEAN
-17:03tan ERREKA JAITSIERA
(eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian jokuak egingo dira)
-Jarraian PATXARANGA ELEKTRO-TXARANGA herriko kaleetan zehar
-23:04etan KONTZERTUAK gaztetxean
- THE GLASSES CREW
- ZUTIK DIRAU
2012-10-28
Babarrun ekoizlerik ospetsuena, JOXE MUJIKA
GOIBERRI aldizkariarekin jarraituz, babarrunaren ekoizle ospetsua den Joxe Mujika legorretarrarekin elkarrizketa ere dakar eta hona hemen irakurtzeko aukera. Nola ez, babarrunak modu txukunean prestatzeko aukera ezinhobea.
2012-10-27
Asier Zinkunegiren elkarrizketa GOIBERRI aldizkarian
GOIBERRI aldizkariaren azken alea legorretako informazio ugarirekin datorkigu, besteak beste, antzerki ekoizlea den Asier Zinkunegirekin elkarrizketa.
2012-10-26
SASIETA contrata un asesor para su presidente
Parece ser que la Mancomunidad de Sasieta se suma a la moda impulsada desde BILDU de contratar asesores para sus máximos responsables, bien sea presidente de mancomunidad o alcalde, en su caso.
Pues bien, en un pleno celebrado hace pocos días en Lazkao se ha confirmado que la Mancomunidad de Sasieta que abonamos entre todos los goierritarras y por lo tanto, también los legorretarras, contratará un asesor para su presidente, el alcalde de Lazkao por BILDU, Azeari Andonegi.
Da la casualidad que es la primera vez en la historia de la Mancomunidad de Sasieta que el presidente cuenta con un asesor personal para hacer frente al cargo y hasta agora, el cargo de presidente ha sido responsabilidad del alcalde de Beasain que, también, suele estar liberado como está Azeari Andonegi para la alcaldía de Lazkao.
Osea, señores legorretarras, agárrense la cartera que nos viene subida en la tasa de basuras.
Koadrila arteko 2. erreka jeitsiera
Azaroaren 3an, larunbata, arratsaldeko 5etan Zubiaurreko zubitik Guadalupeko zubiraino Koadrila arteko erreka jeitsiera ospatuko da Gazte-Pikuk antolatuta, noski koadrilakoak egindako txaluparekin.
Hasi txalupak egiten !!!
Gaur gauean HERRIRAren topaketa
Gaur gaueko 8tan herriko plazan euskal presoen eskubideen aldeko topaketa izango da HERRIRA elkarteak deituta.
2012-10-25
CALOS REDONDO ezkiotarrak irabazi du Margolaritzako Lehiaketa
Carlos Redondo ezkiotarrak, epaimahai profesionalaren iritziz, irabazi du Legorretako Margolaritza lehiaketa. Lehen herritarra Lorentzo García Salas izan da.
Iturria: HITZA
Iturria: HITZA
Gazte Festako afarirako txartelak salgai
Urriaren 30ean amaituko da epea aurtengo Gazte Festetako afarirako txartelak erosteko Olaso, Kultur Etxean eta Gaztetxean bertan. Salneurria: 10 euro.
2012-10-24
MAIXABEL LASA deja la Dirección de la Oficina de Atención a las Víctimas
Maixabel Lasa aprovechó una entrevista radiofónica en Euskadi Irratia con el periodista y amigo Jaime Otamendi para desvelar su intención de abandonar la dirección de la Oficina de Atención a las Víctimas que ostenta desde hace 11 años. En el transcurso de la entrevista Lasa detalló los pormenores del encuentro que tuvo con uno de los asesinos de su marido Juan Mari Jauregi.
Fuente: DV
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













