PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-02-01

Udal aldizkaria berria atera da.


LUA izeneko udal aldizkaria atera berri du Udalak. Aldizkariaren mamirari erreparatuz gero, berehala konturatzen gara Udaletxeak ezer gutxi duela kontatzeko. Ezta?

Iturria: LUA 9

2016-01-29

Bolsa de trabajo municipal abierta hasta el 20 de febrero



El ayuntamiento de Legorreta formará una bolsa de trabajo para el año 2016 en la que podrán inscribirse los mayores de 18 años (y menores de 65 años) que estén inscritos en Lanbide , empadronados en Legorreta por más de 3 meses y con conocimiento de euskara a nivel coloquial.

El plazo finaliza el próximo 20 de febrero (inclusive) y en el momento de inscribirse deberá aportar tanto fotocopia autenticada del DNI como el justificante de Lanbide.


2016-01-28

Salbatore deunaren parrokia soilik Elizaren eskutan? eta beste gainuntzekoak?



Aspaldi honetan sekulako lixkarra sortu da eliza katolikoak inskribatuak dituen ondasunengatik. Datu guztien arabera, Legorretan ondasun bakarra du: Salbatore deunaren parrokia.

Eta gure galdera da: norenak dira Guadalupeko ermita, Berostegiko Santa Marinako ermita, Oriarko Santa Anako ermita edota Umildegia?

Iturria: HITZA

Bilkoin 8. postura igo da


2016-01-22

Gaur gauean Mus txapelketa Aldapa Haundin



Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketarako baliagarri diren herrikako kanporaketak bost herritan egingo dituzte, asteburu honetan, Goierrin. Gaur eta bihar dira saioak. Orain arte, eskualdean saio bakarra izan da, Itsasondon, lehengo larunbatean.
Gaur hiru tokitan ariko dira jokoan. Legorretan, Aldapa Haundi elkartean izango da herriko lehiaketa, 23:00etan hasita. Gabirian, Osinalde elkartean da hitzordua; izen-ematea 21:00etan zabalduko dute. Eta Zaldibian, Joxepane ostatuan ekingo diote, 22:00etan.
Larunbatarekin, bihar, beste bi saio daude. Arriaranen, auzoko kanporaketa Intxaurpe elkartean izango da, 16:30ean. Zegamakoa Itzala tabernan da, 16:30ean hasita hori ere.
Hurrengo asterako beste lau saio daude aurreikusita: Mutiloan eta Seguran 29an, eta Lazkaon eta Beasainen 30ean. Ormaiztegiarrek otsailaren 6rako datatu dute euren saioa.
Iturria: Goierriko HITZA

London-Legorreta, dena Lz hasten da


2016-01-19

Xabier Mata legorretarrak irabazi du Lemniskata elkartearen argazki lehiaketa


Legorretan izango da Bitcoinak eskuratzeko Gipuzkoako lehen kutxazaina


"2009an sortutako diru birtuala da bitcoina, hedapen handia izan duena eta interneten ordaintzeko gero eta gehiago erabiltzen dena. Birtuala izan arren, ordea, gainerako diruek duten 'azpiegitura' du, kutxazainak barne.
Gipuzkako aurrena Legorretan jarriko dute, N-1eko zerbitzuguneko kafetegian. Bitcoinak saltzea eta erostea ahalbidetuko duen tresna ATMs Bitcoin Exchange enpresak jarriko du. Egoitza Gironan duen enpresa honek hainbat kutxatzain ditu honezkero Espainiar estatuan. EAEn bada beste bat, Gasteizen.
Bitcoinak, enpresak ohar baten bidez adierazi duenez, diru arruntaren truke alda daitezke, eta gero eta denda gehiagok onartzen dituzte ordainketak egiteko." Iturria: DV

2016-01-13

Haurreskolan matrikulatzeko epea ostiralean amaitzen da




Urtarrilaren 11tik 15era, hau da, astelehenetik ostiralera eman daiteke izena haur eskolan, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko.
2014, 2015 eta 2016. urteetan jaiotako haurrentzat da deialdia.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: www.haurreskolak.eus

2016-01-07

Ander NOGALES, San Silbestreko txapelduna



Urte amaiaerako ohitura osasuntsu eta herrikoekin jarraituz, San Silbestreko lasterketa ospatu zen eta txapeldun nagusia Ander Nogales izan zen.

Lasterketako argazkiak eta bideoak ikusgai dituzu.

2015-12-29

Antton Altuna eta Alex Ezkurdia, GOENKALEko aitzindariak



Atzokoan amaitu zen 20 urtetik gorako ibilbidea GOENKALE saiorako eta honenbestez, Goierriko HITZAk hainbat goierritarren partehartzea ekarri du gogora, besteak beste, Antton Altuna eta Alex Ezkurdia legorretarrak.

Artikuluan aipatzen ez badira ere, herriko aportazio gisara ere aipatu beharko genuke Asier Zinkunegi, Xabier Agirre eta Joxerramon Soroiz aktoreen lana.

Ostegunean GURE ESKU DAGOren sinadura bilketa


Ostegunean, Urte Zahar egunean, goizeko 11tatik 2ak arte, herriko plazan Erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadura bilketa gauzatuko du Gure Esku Dago taldeak.


434 kilo elikagai jaso ziren igandeko Azoka Solidarioan



Igandean ospatu zen Azoka Solidarioan elikagai bilketa ere ospatu zen eta gaurko prentsak jasotzen duenez, 434 kilo jaso ziren.

Iturria: DV

2015-12-28

Eguberritako KULTUR ekintzak




Abenduak 30, asteazkena:

Arratsaldeko 16:00etan: haurrentzako jokoak plazan.

Arratsaldeko 17:30etan: buruhandiak Gazte-Piku asanbaldaren eskutik.

Abenduak 31, osteguna:

Eguerdiko 12:00etan: Aldapa Haundi, Bilkoin eta Jota-Kea elkarteek

antolatutako “San Silbestre” Krossa.

Urtarrilak 2, larunbata:
Arratsaldeko 16:00etan: Legorretako III. “Marranita” Txapelketa

Aldapa Haundi Elkartean. Izen-ematea: 3 € buruko.

2015-12-27

¿Síndrome de Diógenes? NO, gracias.



El consumo compulsivo inherente a estas fechas provoca que nuestras casas estén repletas de residuos provenienetes tanto de las comilonas como de los regalos, decoración, etc y si a todo ello, le añadimos que en estas fiestas, coincidentes con fin de semana donde la recogida de residuos se reduce a la mínima expresión tenemos, como resultantes que nuestras casas, todas y cada una de ellas, son magníficos ejemplos de personas que sufren el famoso trastorno del Síndrome de Diógenes, caracterizado por la acumulación compulsiva de basura en sus domicilios.




Gabon kantuen bideoa

2015-12-21

Legorretako 2 andereñoei buruzko erreportaia Diaro Vasco egunkarian



MARIBE eta IRENE andereñoen historia kontatzen duen erreportaia argitaratu du Diario Vasco egunkariak, lehenengoa jubilatzear eta bigarrena bere lan ibilibidea hasten.


Legorretan EHBilduk irabazi zuen atzokoan

Urtea 2011 2015
Errolda 1.154  1.091 
Zuriak 14 (%1,65)  6 (%0,76) 
Baliogabeak 2 (%0,24)  5 (%0,63) 
Abstentzioa 305 (%26,43)  294 (%26,95) 
Alderdiak Botoak Botoak
EH Bildu - 268
EAJ 234 234
Ahal Dugu - 175
PSE-EE 109 55
PP 46 25
Orain Batera - 15
C's - 12
PACMA 3 2
LN - 0
Zero Murrizketa - Berdeak - 0
UPD 0 0
Amaiur 417 -
IU-Ezker Anitza 21 -
Equo 3 -
UCE 0 -
PU M+J 0 -