PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-06-28

Iñaki Albisu, udal arkitektu ohia, DONOSTIA 2016 proiektuan



Legorretako Udaleko hainbeste urtetan arkitektua izandako Iñaki Albisuk Gastronomia eta Artea uztartzen dituen GASTRONOMICAL.ART erakusketa sustatu du Donostia 2016 proiektuaren barne eta ikusgai dugu ARTEKO galerian abuztuaren erdirarte.

2013-06-26

Reabren la cafetería de GAIKAO

La cafetería de Gaikao, situada en el punto kilométrico 425 de la N-1 dirección Madrid, volverá a abrir sus puertas desde mañana, miércoles. Con un horario de apertura de 6.30 horas, el establecimiento permanecerá activo hasta las 22.30 horas, aproximádamente, todos los días de la semana.

Fuente: DV

2013-06-25

Ha fallecido JUAN CARO



Ha fallecido Juan Caro Brinquete a los 93 años de edad y el funeral en su memoria se celebrará mañana, miércoles, a las 7 de la tarde en la parroquia de San Salvador de Legorreta.

Descanse en Paz.

IRRINTZI ALAIko zozketaren saridunak



IRRINTZI ALAI dantza taldeak bere urteko zozketa egin du eta lehen saria, IPAD 1.789 zenbakiarentzat izango da eta bigarrena, BIDEOKAMARA, 4.921  zenbakiarentzat.

2013-06-24

IGOR Gipuzkoako TXAPELDUNA



Atzo ospatu zen Aiako herrian Gipuzkoako Sega txapelketaren finala eta Igor Esnaola legorretarra nagusitu zen. ZORIONAK txapelduna.

Hace 150 años Legorreta aportó 124.000 reales para que llegase el tren



Cuando se cumplen 150 años de la llegada del tren a nuestro municipio sabemos, vía prensa, que los habitantes de Legorreta aportaron 124.000 reales para agilizar la llegada del tren como elemento de modernidad para la sociedad de entonces.

Fuente: DV

2013-06-21

Igandean IGOR ESNAOLA segalarien finalean



Igandean, Gipuzkoako segalarien txapelketako finala ospatuko da Aian.

Eguerdiko 12etan ospatuko da.

Lehian arituko diren segalariak hauek izango dira  eta ordu beteko lana bete beharko dute.
.- Igor Esnaola Dorronsoro 
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Mikel Alkorta Aizpurua

2013-06-20

Bihar DJ FESTA gaztetxean



Bihar, ostirala, gabeko 11,3otatik aurrera DJ FESTA izango da Legorretako Gaztetxean DJ Ash eta DJ Danirekin.

Ondo pasa!

SAN JOAN eguneko egitaraua



IGANDEA, EKAINAK 23 (SAN JUAN BEZPERA)

ZAHAGI ARDOA
            Arratsaldeko 8etan, Udalak ardoa eskainiko du bertara hurbiltzen den ororentzat.

ERROMERIA
            Une berean, Erromeria "Solano Musika Eskolako Ikasleak" trikitilarien eskutik.

SAN JUAN SUA ETA DANTZAK
            Gaueko 9etan, San Juan Sua piztuko da. Jarraian Elekun Abesbatzak eta Irritzi-Alai Dantza Taldeak heuran ikuskizuna eskainiko digute.


SARDINA JATEA
            Sardina Dastaketa plazan Legorretako Irrintzi-Alai Dantza taldearen alde.

TRIKITIXA
            Jarraian, Trikitixa "Solano Musika Eskolako Ikasleak" trikitilarien eskutik.

2013-06-19

TXALO pin TXALO


Gaizki dagoena salatzeaz gain, konpontzen dena ere aipatzea eskerronekoa denez.... hemen dugu konpondutako buzoiaren argazkia. Mila esker.

2013-06-18

ERREKALDEko oilotegian sutea izan da





Legorretako oilasko haztegi batean sutea izan zen, atzo gauean. Pabiloia kiskalita geratu da, eta hazten zeuzkaten 3.000 txita inguru hil dira sutean. Hegaztiak 15 bat egunekoak ziren. Etxerako zeuzkaten untxiak ere akabatu ditu keak.



Iturria: HITZA

Pepi Aierbe hil da. Goian Bego



Atzo hil zen Pepi Aierbe Mendizabal andrea 68 urte zituelarik. Bere aldeko hileta meza gaur ilunabarreko zazpietan ospatuko da Legorretako Salbatore Deunaren parrokian. Gorpua Ordiziako Oyarbide Beilatokian izango da.

Goian Bego.

2013-06-17

Legorretako Udalak biztanleko 266 eurotako zor bizia du



Legorretako Udalak biztanleko 266 eurotako zor bizia du eta hala jasotzen du GAINDEGIA behategiak egindako txostenean.

Txostenean jasotzen denez, Legorretako Udalak 2012ko urte amaieran 395.000 eurotako zorra zuen, aurrekoarekin aldenduz gero %13 gutxiago.

Esan bestalde, Euskal Herriko udalerrien bataz besteko zor bizia 399 eurotakoa zela 2012 amaieran.


Iturria: GAINDEGIA

2013-06-15

Igandean Ehiztari eta Arrantzaleen eguna DIMAn



Azken hogeitabat urteetako ohiturari eutsiz eta ADECAP elkartearen antolakuntzapean, igande honetan ere, Euskadiko Ehiztari eta Arrantzaleen eguna ospatuko da DIMAko aerodromo zaharreko zelaietan.


2013-06-14

Igandean ARABA EUSKARAZ, denok Amurriora!!!!!!!




Igande honetan ARABA EUSKARAZ eguna ospatzen da Amurrioko herrian eta bertan jasotzen den dirua bertako Aresketa ikastolarentzat izango da, beti ere, zonalde horretako euskara sustatzeko.


Simon Lazkanoiturburu hil da. Goian Bego



Atzo hil zen Simon Lazkanoiturburu 79 urte zituelarik.. Hileta elizkizuna gaur 7tan izango da Legorretako Parrokian. Goian Bego

Arantxa-berriko TOUReko porra


Azken urteetan bezala Arantxa-Berrik TOUReko porra antolatu du eta bertan partehartu nahi duenak izena eman beharko du Ekainak 26 baino lehen.

2013-06-13

KUDAI bandaren diska berria



BORJA, legorretar berriak partehartzen duen Kudai talde gipuzkoarrak Harezko dorreak azken diskoa plazaratu du, aurretik beste hiru lan dituzte kalean.


David abeslariak, Borja gitarristak, Urtzi baxulariak eta Urko bateriak osatzen dute taldea, eta ostegunean esan zutenez, disko kontzeptuala da oraingoa.
Estiloari dagokionez, Borjaren ustez, oreka bat lortu dute azken lan honetan, besteetan lortu ez dutena, heltzen ari diren heinean, haien musika ere helduagoa baita. Azken lanean, beraz, baladak ere aurki daitezke.


Gehiago irakrtzeko: NdG

2013-06-12

Ostiralean IKASTURTE amaierako jaialdia



Udararen atarian gaude, gezurra badirudi ere, eta honenbestez aurtengo ikasturtea amaitzear dago. Hain zuzen horrexegatik, aste honetan UGARO herri ikastetxean soilik goizez izango dira klaseak.

Ikasturte amaierako jaialdia  ostiralean izango da, beti bezala, herri zineman izango da arratsaldeko 5etan.