PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-17

Gazte-Pikuko Pilota txapeldunak



Joan den asteazkeneko legorretako Gazte-Piku Pelota Txapelketako finalisten argazkia

Txapeldunak = Huevo - Artola.
Txapeldun ordeak = Ibon - Errandonea.

2013-05-16

PURI GARMENDIA hil da. G.B.


Gaur hil da Puri Garmendia Eskixabel 77 urte zituelarik. Gorpua ORIA ehorztetxean izango da biharko goizeko 11 arte eta gero, arratsaldeko 6tan, bere aldeko hileta elizkizunak ospatuko dira Legorretako Parrokian.

Goian Bego.

2013-05-14

Aldapa Haundiko mariskada 714 zenbakiarentzat



Aldapa Haundik 6 lagunentzako mariskada zozketatzen zuen eta onuraduna 714 zenbakia duena izan da.

Zorionak eta kontuz azidourikoarekin!

2013-05-13

BILKOINen jaialdiko bazkarirako txartelak salgai



Maiatzaren 25ean, larunbata, BILKOINen 40 urteurreneko jaialdia izango da eta besteak beste, sozioen bazkaria.

Bazkarian partehartu nahi duenak, aurrez txartela erosi beharko du herriko tabernetan 18 eurogatik. Azken eguna maiatzak 16 da.

Tartean, herriko jaiak daudenez, erne ibili eta erosi txartela ahaztu baino lehen.

2013-05-12

Larunbateko argazkiak (3)





Iturria: Goierriko HITZA

Larunbateko argazkiak (2)




Iturria: HITZA

Larunbateko argazkiak



Iturria: HITZA

Play-backeko argazkiak




Iturria: DV-ESNAL

Agintarien soka dantzako bideoa

AZINTZIOtako txupinazoko bideoa

AZINTZIO JAIAK. Igandea. Gaurko egitaraua

 


KALEJIRA
Eguerdiko 12etatik 2:30etara, kalejira Solano musika eskolako ikasleen eskutik.


HERRI KIROLAK
Arratsaldeko 6:30etan, herri kirolak Harripila kiroldegian.
- Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketa:
* Lokotx biltzaileak: Unai Alberdi Arakistain, Eneko Garmendia Zubeldia, Jon Larrañaga Gorrotxategi, Igor Rey Arribillaga eta Gotzon Zulaika Arakistain.
Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu, 1,25 metro batetik bestera.
- Gipuzkoako 2. Mailako Aizkora Txapelketarako Kanporaketa:
* Aizkolariak: Jokin Alkizalete Urkola, Jose Mari Esnaola Mutiloa, Mikel Larrañaga Elgarresta, Aratz Mugerza Mendizabal, Ugaitz Mugerza Mendizabal, Jose Mari Telletxea Etxebeste eta Aitor Urteaga Aldasoro.
Egin beharreko lana: 2 embor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako.


GIZON PIKUAREN EHORZKETA
Arratsaldeko 8:30etan, Gizon Pikuaren ehorzketa.

2013-05-11

AZINTZIO JAIAK. Larunbata. Gaurko egitaraua

 


MOZORRO EGUNA
Eguerdiko 1etatik gaueko 12etara, Mozorro Eguna.

TXAKOLIN DASTAKETA
Eguerdiko 1etan, txakolin dastaketa BURRUNBAZALE txarangak alaitua plazan.


PAELLA TXAPELKETA
Eguerdiko 1etan, Herriko XXXI. Paella Txapelketa. 2etan amaituko da aurkezteko epea.


HERRI BAZKARIA
Arratsaldeko 2:30etan, lagunarteko herri bazkaria.

DANTZALDIA
Gaueko 10:30etan, dantzaldia LAKET taldearen eskutik.

SARI BANAKETA
Goizaldeko 1:30etan, Mozorro Lehiaketako sari banaketa.

2013-05-10

AZINTZIO JAIAK. Ostirala. Gaurko egitaraua

 


DIANA
Goizeko 10:30etan, diana Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.

HAUR JOLASAK
Goizeko 11:30etatik eguerdiko 2etara, puzgarriak .


KALEJIRA
Eguerdiko 12:30etan, kalejira Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.


POTE, IGEL ETA TOKA TXAPELKETA
Eguerdiko 12:30etan, Pote, Igel eta Toka Txapelketa herriko jubilatuen artean.
.

HERRI BAZKARIA
Eguerdiko 2:30etan, herri bazkaria Bilkoin K.K.E.-n TTËK! ELEKTROTXARANGAk alaitua.


PLAY BACK
Arratsaldeko 7etan, haurrentzako Play Back saioa.


PLAY BACK

2013-05-09

AZINTZIO JAIAK. Osteguna. Gaurko egitaraua

 

MEZA NAGUSIA
Goizeko 11etan, meza nagusia.

BURUHANDIAK ETA TRIKITIA
Eguerdiko 1:30etan, buruhandiak Solano musika eskolako ikasleek lagunduta.


Arratsaldeko 6etan hasita, AZINTZIO EGUNEKO EUSKAL ERROMERIA



AGINTARIEN SOKA DANTZA
Agintarien sokadantza.


EUSKAL DANTZAK
Herriko Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia.

ERROMERIA
Jarraian, trikitia, sagardo dastaketa eta txorizo jatea sagardo erara, plazan.

“TXOKO” TXAPELKETA
Ondoren, Pilota Txapelketa “Txokotan”. Legorretar guztiek har dezakete parte. Sariak izango dira.

OMENALDIA ETA DANBORRADA
Gaueko 11etan, Joxe Carrerari omenaldia eta helduen danborrada herriko kaleetan zehar.


DANTZA SAIOA
Ondoren eta goizaldera arte, dantza saioa BURRUNBAZALE txarangarekin.




2013-05-08

AZINTZIO JAIAK. Asteazkena. Gaurko egitaraua

 



PILOTA FINALA
Arratsaldeko 6etan, Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketako finala udal pilotalekuan.

Finalistak hauek dira:

Ibon- Errandonea.
Huevo - Artola.

JAIEI HASIERA EMATEKO, SUZIRIAREN JAURTIKETA
Arratsaldeko 7:00etan, jaiei hasiera emango dien suziria jaurtiko da (Igor Larrea Otamendi. Plater Tiratzailea: Kompak Esporting Modalitatean 2012: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelduna, 3. Zipreko Munduko Junior Txapelketan, Zipreko Munduko Junior Txapelduna Taldeka. Ehiza ibilaldiko Modalitatean 2012: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelduna, 4. Chicagoko Munduko Junior Txapelketan, 2. Chicagoko Munduko Txapelketan Taldeka, …), ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitarte. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.

BURUHANDIAK
Arratsaldeko 7:15etan, buruhandiak eta kalejira Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.

BERTSO DESAFIOA
Arratsaldeko 7:30etan, bertso desafioa Pikondo taberna aurretik abiatuta.
  • Bertsolariak:
    • 1. taldea: Aitor Sarriegi, Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka.
    • 2. taldea: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Mikel Artola.
    • Aurkezlea: Iker Iriarte.
LAGUNARTEKO AFARIA
Gaueko 9:30tan, lagunarteko afaria Bilkoin K.K.E.-n.

KALEJIRA
Ondoren eta goizaldera arte, BURRUNBAZALE txarangak Legorretako kaleak alaituko ditu.



2013-05-07

Andoni Goikoetxea, gazteluarra, atxilotu dute



Andoni Goikoetxea segalari gazteluarra atxilotu berri du poliziak, ustez, Legorretako Aitor Esnaolarekin batera, ETAko ERREKA komandoren partaidea izateagatk.

Iturria: DV 

MAGIA POTAGIA! Atez atekoarekin Legorretako zaborraren %52a desagertu egin da



LEGORRETA GARBIA herri plataformak Legorretako Udalak eta Sasietak atez atekoaren lehen hilabetekoari buruz egindako balorazioaren aurrean, erreakzionatu egin du eta hainbat kartel ipini du herriko kaleetan beren posizionamenduaren berri emateko.

Beren ustean, gaika jasotzerakoan %72ra iristea ez da inongo miraririk, lehendik jasotzen zen %33ari, organikoa den %39a gehitu besterik ez dagoelako.

LGren ustean, portzentaietan baino, jasotako zabor kiloaz hitzegin beharko genuke eta 2011 urtean, beirarik gabe, astean 9.240 kilo jasotzen zirela kontuan izanik (SASIETAko datu ofizialak dira) eta oraingo honetan,beirarik gabe ere, astean 4.346 kilo jaso direla esan denean, oso garbi geratzen da, aurreko urteekin aldenduta, atez atekoaren sistemaren aplikazioarekin zaborraren erdia baino gehiago, hain zuzen ere, 4.894 kilo, %52a desagertu egin dela, edo hobeto esanda, bidaiatu egin duela beste herri batzutara.

LGren ustean, insumisioarekin jarraitu behar da, balkoitako poltsak mantendu, udal tasen domiziliazioa kendu eta argi utzi nahi dute, azkenik, beraiek zeharo aurka daudela atez ateko kuboen aurka egindako erasoekin.

2013-05-06

PELLO ITURRIOZek udala utzi du




Azken Ohiko Batzarrean jakitera eman zenez, osasun arazoak direla medio, Legorreta Bizirik taldeko Pello Iturriozek bere zinegotzi kargua utzi berri du. Bere ordezkoa Lurdes Lasa izango da.



2013-05-05

¡ A quien corresponda ....




... un año más, el luminoso ZORIONAK de la estación sigue colocado a los meses de haber finalizado la campaña navideña !