PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-08

AZINTZIO JAIAK. Asteazkena. Gaurko egitaraua

 



PILOTA FINALA
Arratsaldeko 6etan, Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketako finala udal pilotalekuan.

Finalistak hauek dira:

Ibon- Errandonea.
Huevo - Artola.

JAIEI HASIERA EMATEKO, SUZIRIAREN JAURTIKETA
Arratsaldeko 7:00etan, jaiei hasiera emango dien suziria jaurtiko da (Igor Larrea Otamendi. Plater Tiratzailea: Kompak Esporting Modalitatean 2012: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelduna, 3. Zipreko Munduko Junior Txapelketan, Zipreko Munduko Junior Txapelduna Taldeka. Ehiza ibilaldiko Modalitatean 2012: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelduna, 4. Chicagoko Munduko Junior Txapelketan, 2. Chicagoko Munduko Txapelketan Taldeka, …), ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitarte. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.

BURUHANDIAK
Arratsaldeko 7:15etan, buruhandiak eta kalejira Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.

BERTSO DESAFIOA
Arratsaldeko 7:30etan, bertso desafioa Pikondo taberna aurretik abiatuta.
  • Bertsolariak:
    • 1. taldea: Aitor Sarriegi, Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka.
    • 2. taldea: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Mikel Artola.
    • Aurkezlea: Iker Iriarte.
LAGUNARTEKO AFARIA
Gaueko 9:30tan, lagunarteko afaria Bilkoin K.K.E.-n.

KALEJIRA
Ondoren eta goizaldera arte, BURRUNBAZALE txarangak Legorretako kaleak alaituko ditu.



No hay comentarios: