PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-11-05

391,63 euro bildu ziren Nafarroa Oinez alde




Hementxe kaleratzen dugu PIKUZALEOK! elkarteak bidalitako oharra:

"Atzo arratsaldean, 6tatik 9tara, Nafarroa Oinezen aldeko diru bilketa egin genuen, txanpon ilada erraldoia sustatuz.

Jende ugari bildu zen gure ekimenera, adin guztietako herritarrak eta azkenean, Ezkizu tabernetik Udaletxe bitarteko ilada osatu genuen eta horren fruitua, jasotako 391,63 euro izan zen.

Beraz, PIKUZALEOK! elkartetik gure eskerrona azaldu nahi diegu bere txanponak jarritako herritar guztiei, ekimena aurrera ateratzeko lagundu zuten guztiei, azpiegitura uzteagatik Legorretako Udaletxeari eta interesa agertutako komunikabideei.

Esan bezala, bihar goizean, Nafarroa Oinezen aldeko kontuan sartuko ditugu bildutako 391,63 euroak.

Eskerrik asko!".


2012-11-04

Udala zordun "ezezagunen" bila




Legorretako Udalak hainbat zor duen jende zerrenda argitaratu berri du, tramitazioarekin aurrera jarraitzeko nototifikatu ezinean aurkitu bait da orain arte.

Iturria: GAO

2012-11-03

Buey de GUINNES en Legorreta



La prensa ha venido informando sobre el "inmenso" buey que está criando el legorretarra Alejandro Goya en su casa de Legorreta. El buey pesa ya 2.000 kilos y todavía le queda un trecho hasta superar el record Gunnes que pretende superar con creces.

2012-11-02

2013ko egutegi ofizialean Legorretako jaia Maiatzaren 9an



Urtero bezala Eusko Jaurlaritzak urteko egutegi ofiziala argitaratu berri du eta bertan, besteak beste, herriko jai ofiziala izendatzen da, hain zuzen ere, Legorretako kasuan, Maiatzaren 9an Azintzio eguna.

2012-10-31

Legorretako Katharine Hepburn eta Spencer Tracy



Gure herrian antzerkiak duen indarra eta aktore-ekoizle andana ulertu ahal izateko, aurreko igandeko prentsan gerra zibilaren garaian herri antzerkigintza landu zuten Manuela Lasa eta Bautista Ezkiaga ( Patxi Ezkiaga idazlearen gurasoak hain zuzen) bikoteari buruzko informazioa agertzen zen, modu apalean bada ere, Katharine Hepburn eta Spencer Tracyk osatutako bikotearekin parekatuz..


2012-10-30

Andoiango berdinketa ondoren Bilkoin LIDER



Andoaingo berdinketarekin lortutako puntuari esker, gure herriko futbol taldeak bere mailako lidergoa lortu du.

Gogoratu bestalde, bihar, iluntzeko 9,30tan Harripilan jokatuko duela Lasarte-Oriako Ventanas Isu taldearen aurka.

Iturria: DV


Informatikako ikastaroak antolatzeko bilera BIHAR

 

 

INFORMATIKA IKASTAROAK ANTOLATZEKO DEIALDIA

Izena emateko epea: urriak 31, ostirala
Lekua: Patxi Ezkiaga Kultur Etxea

LEGORRETAKO UDALA - KULTURA

Nafarroa OINEZen aldeko ekimena PIKUZALEOK elkarte berriaren eskutik



Atzo arratsaldean jasotako oharrak hala zioen:


pikuzaleok! Legorreta eta Euskal Herriko kultura, bere zentzu zabalenean, sustatzeko asmoz sortzen ari garen elkartea da.


Elkartea eratzen joango gara. Aurkezpena ere egingo dugu baina bitartean abian jarri nahi dugu eta gure ustean, zer hobeto, euskararen aldeko ekimen batekin baino hastea.



Erantsia bidaltzen dizugu gure lehen ekimenaren kartelatxoa eta nola ez, zuen laguntza eta babesa izatea espero dugu.



Adio!


pikuzaleok!"


pikuzaleok! elkarteak bihar, asteazkena, arratsaldeko 6tatik 9tara bitartean Nafarroa OINEZen aldeko ekimena antolatu du eta ikastolen aldeko festa eguraldi txarragatik kaltetua izan zenez, legorretarron dirua lortu nahi dute Nafarrora bidaltzeko.

Ekimena txanpon ilada erraldoia egitea izango da eta horretarako PIKUZALEOK elkartekoek herriko plazan bilduko dira ahalik eta txanpon iladarik haundiena lortzeko.

Espero dugu, ekimenak Gazte Pikuren haserarekin eta tabernetako Pintxo Poterekin bat egiten duenez, kalea girotzea eta ahalik eta diru gehien biltzea Nafarroako euskara eta ikastolen alde.

2012-10-29

¿Sabía usted que ....

en la Asamblea convocada para mañana a la tarde la Izquierda Abertzale de Legorreta, además de valorar las últimas elecciones, tratará la aplicación del Puerta a Puerta en nuestro municipio a pesar de que esta cuestión no ha sido debatida en ninguna comisión municipal?

GAZTE FESTAK, egitarau osoa



URRIAK 31, ASTEAZKENA

-18:58tik 21:03etara PINTXO POTEOA herriko tabernetan eta gaztetxean

AZAROAK 1, OSTEGUNA

-9:01ean MENDI IRTEERA gaztetxetik San Joan Iturrira
-Itzulitakoan HAMAIKETAKOA egongo da gaztetxean
-16:04etan ZINE MARATOIA gaztetxean

AZAROAK 2, OSTIRALA

-10:59tan UME JOLASAK kiroldegian
-13:02etan BURUHANDIAK gaztetxetik aterata
-16:01ean POKERRA (izen ematea 16:02-16:31 bitartean)
-18:34etan TRIKI POTEOA ALTUNA eta MATEO trikitilarien eskutik Pikondotik hasita
-19:33etan TXUPINAZOA gaztetxean
-21:29tan AFARIA gaztetxe aurrean (koadrila bakoitzak bere afaria eraman beharko du)
-22:32tan ZURRAKAPOTE FESTA 5 €an
-23:34etan KARAOKEA gaztetxean
-00:57tan DJ CESS gaztetxean

AZAROAK 3, LARUNBATA

-13:59tan BAZKARIA GAZTETXEAN
-17:03tan ERREKA JAITSIERA
(eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian jokuak egingo dira)
-Jarraian PATXARANGA ELEKTRO-TXARANGA herriko kaleetan zehar
-23:04etan KONTZERTUAK gaztetxean
- THE GLASSES CREW
- ZUTIK DIRAU

2012-10-26

Bihar NEGUko ordutegia sartzen da indarrean


SASIETA contrata un asesor para su presidente




Parece ser que la Mancomunidad de Sasieta se suma a la moda impulsada desde BILDU de contratar asesores para sus máximos responsables, bien sea presidente de mancomunidad o alcalde, en su caso.

Pues bien, en un pleno celebrado hace pocos días en Lazkao se ha confirmado que la Mancomunidad de Sasieta que abonamos entre todos los goierritarras y por lo tanto, también los legorretarras, contratará un asesor para su presidente, el alcalde de Lazkao por BILDU, Azeari Andonegi.

Da la casualidad que es la primera vez en la historia de la Mancomunidad de Sasieta que el presidente cuenta con un asesor personal para hacer frente al cargo y hasta agora, el cargo de presidente ha sido responsabilidad del alcalde de Beasain que, también, suele estar liberado como está Azeari Andonegi para la alcaldía de Lazkao.

Osea, señores legorretarras, agárrense la cartera que nos viene subida en la tasa de basuras.


Koadrila arteko 2. erreka jeitsiera



Azaroaren 3an, larunbata, arratsaldeko 5etan Zubiaurreko zubitik Guadalupeko zubiraino Koadrila arteko erreka jeitsiera ospatuko da Gazte-Pikuk antolatuta, noski koadrilakoak egindako txaluparekin.

Hasi txalupak egiten !!!

Gaur gauean HERRIRAren topaketa


Gaur gaueko 8tan herriko plazan euskal presoen eskubideen aldeko topaketa izango da HERRIRA elkarteak deituta.