PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-05-04

2013ko AZINTZIOAK. Egitaraua osoa

ASTEAZKENA, MAIATZAK 8 – MIERCOLES, 8 DE MAYO

PILOTA FINALA
Arratsaldeko 6etan, Gazte-Pikuk antolatutako pilota txapelketako finala udal pilotalekuan.
FINAL DE PELOTA
A las 6 de la tarde, final del campeonato de pelota organizado por Gazte-Piku en el frontón municipal.

JAIEI HASIERA EMATEKO, SUZIRIAREN JAURTIKETA
Arratsaldeko 7:00etan, jaiei hasiera emango dien suziria jaurtiko da (Igor Larrea Otamendi. Plater Tiratzailea: Kompak Esporting Modalitatean 2012: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelduna, 3. Zipreko Munduko Junior Txapelketan, Zipreko Munduko Junior Txapelduna Taldeka. Ehiza ibilaldiko Modalitatean 2012: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelduna, 4. Chicagoko Munduko Junior Txapelketan, 2. Chicagoko Munduko Txapelketan Taldeka, …), ondoren, Gizon Pikua udaletxeko balkoian jarriko da, eta bertan egongo da jaiak amaitu bitarte. Jarraian, puxikak, goxokiak, litxarkeriak eta abar banatuko dira.
LANZAMIENTO DEL COHETE INAUGURAL DE FIESTAS
A las 7:00 de la tarde, lanzamiento del cohete inaugural que dará comienzo a las fiestas (Igor Larrea Otamendi. Tirador de plato. Modalidad Compak Sporting 2012: Campeón de Gipuzkoa, Euskadi y España, 3º en el Campeonato del Mundo Junior de Chipre, Campeón del Mundo Junior por equipos de Chipre. Modalidad Recorrido de Caza 2012: Campeón de Gipuzkoa, Euskadi y España, 4º en el Campeonato del Mundo Junior de Chicago, 2º en el Campeonato del Mundo Junior por equipos de Chicago, …), con la posterior colocación del Gizon Piku en el balcón del ayuntamiento hasta el final de las fiestas. A continuación, se repartirán globos, caramelos, chucherías, etc.

BURUHANDIAK
Arratsaldeko 7:15etan, buruhandiak eta kalejira Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.
CABEZUDOS
A las 7:15 de la tarde, cabezudos y pasacalles con l@s alumn@s de la Escuela de Música de Legorreta.

BERTSO DESAFIOA
Arratsaldeko 7:30etan, bertso desafioa Pikondo taberna aurretik abiatuta.
  • Bertsolariak:
    • 1. taldea: Aitor Sarriegi, Unai Gaztelumendi eta Ane Labaka.
    • 2. taldea: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Mikel Artola.
    • Aurkezlea: Iker Iriarte.
DESAFIO EN VERSOS
A las 7:30 de la tarde, desafío en versos partiendo desde el bar Pikondo.
  • Bertsolaris:
    • Grupo 1: Aitor Sarriegi, Unai Gaztelumendi y Ane Labaka.
    • Grupo 2: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin y Mikel Artola.
    • Presentador: Iker Iriarte.

LAGUNARTEKO AFARIA
Gaueko 9:30tan, lagunarteko afaria Bilkoin K.K.E.-n.
CENA DE CUADRILLAS
A las 9:30 de la noche, cena de cuadrillas en la S.C.D. Bilkoin.

KALEJIRA
Ondoren eta goizaldera arte, BURRUNBAZALE txarangak Legorretako kaleak alaituko ditu.
PASACALLE
A continuación y hasta la madrugada, la txaranga BURRUNBAZALE animará las calles de Legorreta.

--------------------------------------------------------------------------------------


OSTEGUNA, MAIATZAK 9 (AZINTZIO EGUNA) – JUEVES, 9 DE MAYO (DIA DE LA ASCENSION).

MEZA NAGUSIA
Goizeko 11etan, meza nagusia.
MISA MAYOR
A las 11 de la mañana, misa mayor.

BURUHANDIAK ETA TRIKITIA
Eguerdiko 1:30etan, buruhandiak Solano musika eskolako ikasleek lagunduta.
CABEZUDOS Y TRIKITIXA
A la 1:30 del mediodía, cabezudos acompañados de l@s alumn@s de la escuela de música Solano.

Arratsaldeko 6etan hasita, AZINTZIO EGUNEKO EUSKAL ERROMERIA
A partir de las 6 de la tarde, ROMERIA VASCA DE LA ASCENSIÓN


AGINTARIEN SOKA DANTZA
Agintarien sokadantza.
SOKA DANTZA DE AUTORIDADES
Sokadantza de autoridades.

EUSKAL DANTZAK
Herriko Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia.
DANZAS VASCAS
Actuación del grupo local de danza Irrintzi Alai.

ERROMERIA
Jarraian, trikitia, sagardo dastaketa eta txorizo jatea sagardo erara, plazan.
ROMERIA
A continuación, trikitilaris, degustación de sidra y chorizo a la sidra en la plaza.
TXOKO” TXAPELKETA
Ondoren, Pilota Txapelketa “Txokotan”. Legorretar guztiek har dezakete parte. Sariak izango dira.
CAMPEONATO “A TXOKOS”
A continuación, Campeonato de Pelota “a txokos”. Podrán participar tod@s l@s legorretarras. Habrá premios.
OMENALDIA ETA DANBORRADA
Gaueko 11etan, Joxe Carrerari omenaldia eta helduen danborrada herriko kaleetan zehar.
HOMENAJE Y TAMBORRADA
A las 11 de la noche, homenaje a José Carrera y tamborrada para adultos por las calles del pueblo.

DANTZA SAIOA
Ondoren eta goizaldera arte, dantza saioa BURRUNBAZALE txarangarekin.
BAILABLES
A continuación y hasta la madrugada, bailables a cargo de la txaranga BURRUNBAZALE.
-------------------------------------------------------------------------------------------

OSTIRALA, MAIATZAK 10 – VIERNES, 10 DE MAYO

DIANA
Goizeko 10:30etan, diana Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.
DIANA
A las 10:30 de la mañana, diana con l@s alumn@s de la Escuela de Música de Legorreta.

HAUR JOLASAK
Goizeko 11:30etatik eguerdiko 2etara, puzgarriak .
JUEGOS INFANTILES
De 11:30 de la mañana a las 2 del mediodía, inchables en la plaza.

KALEJIRA
Eguerdiko 12:30etan, kalejira Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.
PASACALLES
A la 12:30 del mediodía, pasacalles con l@s alumn@s de la Escuela de Música de Legorreta.

POTE, IGEL ETA TOKA TXAPELKETA
Eguerdiko 12:30etan, Pote, Igel eta Toka Txapelketa herriko jubilatuen artean.
CAMPEONATO DE BOTE, RANA Y TOCA
A las 12:30 del mediodía, Campeonato de Bote, Rana y Toca entre los jubilados de la villa.

HERRI BAZKARIA
Eguerdiko 2:30etan, herri bazkaria Bilkoin K.K.E.-n TTËK! ELEKTROTXARANGAk alaitua.
COMIDA POPULAR
A las 2:30 del mediodía, comida popular en la S.C.D. Bilkoin, amenizada por TTËK! ELEKTROTXARANGA.

PLAY BACK
Arratsaldeko 7etan, haurrentzako Play Back saioa.
PLAY BACK
A las 7 de la tarde, sesión de Play Back para niñ@s.

PLAY BACK
Gaueko 11:30etan, helduentzako Play Back saioa.
PLAY BACK
A las 11:30 de la noche, Play Back para adultos.
----------------------------------------------------------------------------------------------------

LARUNBATA, MAIATZAK 11 – SABADO, 11 DE MAYO

MOZORRO EGUNA
Eguerdiko 1etatik gaueko 12etara, Mozorro Eguna.
DIA DE DISFRACES
Desde la 1 del mediodía hasta las 12 de la noche, Día de Disfraces.

TXAKOLIN DASTAKETA
Eguerdiko 1etan, txakolin dastaketa BURRUNBAZALE txarangak alaitua plazan.
DEGUSTACION DE TXAKOLI
A la 1 del mediodía, degustación de txakoli en la plaza amenizada por la txaranga BURRUNBAZALE.

PAELLA TXAPELKETA
Eguerdiko 1etan, Herriko XXXI. Paella Txapelketa. 2etan amaituko da aurkezteko epea.
CAMPEONATO DE PAELLAS
A la 1 del mediodía, XXXI Campeonato Local de Paellas. A las 2 acaba el plazo de presentación.

HERRI BAZKARIA
Arratsaldeko 2:30etan, lagunarteko herri bazkaria.
COMIDA POPULAR
A las 2:30 del mediodía, comida popular entre cuadrillas.

DANTZALDIA
Gaueko 10:30etan, dantzaldia LAKET taldearen eskutik.
BAILABLES
A las 10:30 de la noche, bailables a cargo del grupo LAKET.

SARI BANAKETA
Goizaldeko 1:30etan, Mozorro Lehiaketako sari banaketa.
REPARTO DE PREMIOS
A la 1:30 de la madrugada, reparto de premios del Concurso de Disfraces.
----------------------------------------------------------------------------------------------

IGANDEA, MAIATZAK 12 – DOMINGO, 12 DE MAYO

KALEJIRA
Eguerdiko 12etatik 2:30etara, kalejira Solano musika eskolako ikasleen eskutik.
PASACALLE
De 12 a 2:30 del mediodía, pasacalle a cargo de l@s alumn@s de la escuela de música Solano.

HERRI KIROLAK
Arratsaldeko 6:30etan, herri kirolak Harripila kiroldegian.
- Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketa:
* Lokotx biltzaileak: Unai Alberdi Arakistain, Eneko Garmendia Zubeldia, Jon Larrañaga Gorrotxategi, Igor Rey Arribillaga eta Gotzon Zulaika Arakistain.
Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu, 1,25 metro batetik bestera.
- Gipuzkoako 2. Mailako Aizkora Txapelketarako Kanporaketa:
* Aizkolariak: Jokin Alkizalete Urkola, Jose Mari Esnaola Mutiloa, Mikel Larrañaga Elgarresta, Aratz Mugerza Mendizabal, Ugaitz Mugerza Mendizabal, Jose Mari Telletxea Etxebeste eta Aitor Urteaga Aldasoro.
Egin beharreko lana: 2 embor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako.
HERRI KIROLAK
A las 6:30 de la tarde, deporte rural en el polideportivo Harripila.
- Campeonato de Gipuzkoa de Lokotx biltze:
* Participantes: Unai Alberdi Arakistain, Eneko Garmendia Zubeldia, Jon Larrañaga Gorrotxategi, Igor Rey Arribillaga y Gotzon Zulaika Arakistain.
Trabajo a realizar: recoger 50 mazorcas , a una distancia de 1,25 metros entre una y otra.
- Eliminatoria del Campeonato de Gipuzkoa de Aizkolaris de 2ª categoría:
* Participantes: Jokin Alkizalete Urkola, Jose Mari Esnaola Mutiloa, Mikel Larrañaga Elgarresta, Aratz Mugerza Mendizabal, Ugaitz Mugerza Mendizabal, Jose Mari Telletxea Etxebeste eta Aitor Urteaga Aldasoro.
Trabajo a realizar: 2 troncos de 54 pulgadaso y 2 troncos de 60 pulgadas.

GIZON PIKUAREN EHORZKETA
Arratsaldeko 8:30etan, Gizon Pikuaren ehorzketa.
ENTIERRO DEL GIZON PIKU
A las 8:30 de la tarde, entierro del “Gizon Piku”.
------------------------------------------------------------------------------------------------------

LARUNBATA, EKAINAK 1 (CORPUS CHRISTI) – SABADO, 1 DE JUNIO (CORPUS CHRISTI)

HAURRENTZAKO KROSSA
Goizeko 10:30etan, Haurren Herri Krossa.
CROSS INFANTIL
A las 10:30 de la mañana, Cross Popular Infantil.

HELDUENTZAKO KROSSA
Eguerdiko 11:30etan, Helduen XXXV. Corpus Christi Krossa.
CROSS PARA ADULTOS
A las 11:30 del mediodía, XXXV. Cross de Corpus Christi para Adultos.

SARI BANAKETA
Lasterketa amaitu ondoren, krossaren sari banaketa.
REPARTO DE PREMIOS
Una vez finalizada la carrera, reparto de premios del cross.

ARDO DASTATZEA
Arratsaldeko 6etan, XXIV. Ardo Dastatze Txapelketa.
CATA DE VINOS
A las 6 de la tarde, XXIV Campeonato de Cata de Vinos.

ZAHAGI ARDOA
Arratsaldeko 6:30etan, udalak ardo bikain bat eskainiko du herritar eta bisitari guztientzat.
ZAHAGI ARDOA
A las 6:30 de la tarde, el ayuntamiento ofrecerá un selecto vino para todos los vecinos y visitantes.

MERIENDAK
Arratsaldeko 7:30etan, usadiozko meriendak plazan.
MERIENDAS
A las 7:30 de la tarde, meriendas tradicionales en la plaza.

KALEJIRA
Ondoren eta goizaldera arte, kalejira eta dantza saioa BURRUNBAZALE txarangarekin.
PASACALLE
A continuación y hasta la madrugada, pasacalle y bailables con la txaranga BURRUNBAZALE.

2013-05-03

Biharko JAI EGITARAUA


LARUNBATA, MAIATZAK 4 - SABADO 4 DE MAYO


JUDOA
      Arratsaldeko 4:30tan, Judo erakustaldia  Udal Pilotalekuan.

JUDO
        A las 4:30 de la tarde, exhibición de Judo en el Frotón Municipal.



ABESBATZEN KANTU JIRA.
      Arratsaldeko 7:30etan, ORIOKO SALATXO eta ELEKUN Abesbatzak eskainitako Kantu Jira Patxikoeneatik abiatuta.

KANTU JIRA DE LAS CORALES
        A las 7:30 de la tarde, Kantu Jira a cargo de las Corales ORIOKO SALATXO y ELEKUN partiendo desde Patxikoenea.

Bihar KORTAren omenaldia



Bere erahilketaren 37. urteurrenean KORTA zenaren omenaldia ospatuko dute bere lagunek. Goizek 9,30tan herriko plazatik abiatuko den mendi martxa izango da (Kortatu baserrian hamaiketakoa eginez) eta ondoren Aldapa Haundi elkartean lagunarteko bazkaria.

Bihar iluntzean kalez kale 2 abesbatza izango ditugu

Bihar, iluntzeko 7,30tatik aurrera, kalean zehar bi abesbatza jardungo dira herria alaitzen, hain zuzen ere, Orioko SALATXO abesbatza eta Legorretako ELEKUN abesbatza.

Igande honetan LEHEN JAUNARTZEAk




Igande honetan, gure herriko parrokian egun haundia ospatzen dute, hain zuzen ere, hainbat neska-mutilen lehen jaunartzeak. Meza, beti bezala, eguerdiko 12tan izango da.


2013-05-02

Jaietako otorduetarako txartelak IGANDErarte salgai



Igande honetan amaituko da aurtengo Azintzio Festetako otorduetarako txartelak erosteko epea.
- Asteazkeneko afaria: 15 €
- Ostiraleko bazkaria: 25 €

Txartelak: INSAUSTI, OLASO, ARANTX BERRI eta
LIBURUTEGIAN salgai.
Epea: maiatzak 5, igandea.

ANIMATU ETA TXARTELAK
GARAIZ EROSI!!!

2013-05-01

Danborrada entsaioa TXARANGArekin



Bihar, osteguna, iluntzeko 8,30tan, Herriko plazan eta Txarangaz lagunduta, Azintzio jaietako danborradaren entsaioa izango da eta aurreko entsaioetan parte hartu dutenen artean, danbor banaketa egingo da.

AZAL ZAITEZTE !!!

2013-04-30

Alex Ezkurdia muestra imágenes de su pelicula en el Festival de Malaga


 


El legorretarra Alex Ezkurdia ha debutado en el cine con la película TRES60 que cuenta con Donostia como escenario de las escenas externas centradas en el surf que integra este thriller juvenil protagonizado por un famoso elenco de actores y actrices.

Las primeras imágenes del film fueron recientemente presentadas en el Festival de Cine de Malaga y con motivo de ello, adjuntamos un trailer de la película que, según apunta la prensa, será estrenada en verano.


Tres-60 - Trailer (HD) por TrailersyEstrenos

2013-04-29

Maixabel Lasa Lazkaoko kultur ekimen batean



Maixabel Lasa legorretarrak Lazkaoko GERRIKO Kultur Elkarteak antolatutako ekimenean hartu zuen parte, Pili Zabalarekin solasaldian hain zuzen ere.


Kazetari batek gidatutako solasaldian ETAK erahildako Juan Mari Jauregiren alargunak eta GALek bahitu eta erahildako Joxi Zabalaren arreba izan ziren aurrez aurre.  Hona hemen saioaren BIDEOA ikusteko lotura.

Iturria: BERRIA

2013-04-28

Bodas de oro del parroco Isidro Nazabal



El parroco de Legorreta, Isidro Nazabal, celebró este lunes junto con otros 14 sacerdotes las bodas de oro de su vida de sacerdocio. La celebración fue oficiada por el obispo José Ignacio Munilla.


Fuente: Obispado de Donostia

Gaurko filma



Gaurko filma: ICE AGE 3, arratsaldeko 5etan.

2013-04-27

Iazkoan Legorretan 192 errenta aitorpen euskaraz egin ziren


Goierriko udalerriek sustatuta etxez-etxe banatu dute aurtengo errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina. Bertan, aitorpena egiterakoan euskaraz zailen diren terminoen hitzegitxoa eransten da eta heriz-herri aurreko urteetan izandako kopuruen berri ematen da.

Legorretako herriari dagokionean, 2012an guztira 823 errenta aitorpen egin ziren eta hauetatik 192 euskaraz izan ziren, 2011an baino 10 gehiago.

2013-04-26

Biharkoan HARRIPILAra Tolosarren aurka




Aurreko astean Errentariko taldeari 1-3 irabazi eta gero, bihar, iluntzeko 9tan, Harripilan izango da hurrengo partida Tolosako Laskorainen aurka.


Iturria: DV

Legorretako Dantzari Txikiak Ordizian izango dira igandean




Legorretako IRRINTZI ALAI dantza taldeko txikienak igande honetan Ordizian ospatzen den DANTZARI TXIKIaren egunean hartuko dute parte.

Dantzari Txikien taldeak:
  • Amaiur (Iruñea)
  • Begiraleak (Donibane Lohizune)
  • Iztueta (Zaldibia)
  • Irrintzi Alai (Legorreta)
  • Irrintzi (Zumarraga)
  • Aurtzaka (Beasain)
  • Amets-Bide (Ordizia)
  • Urdaneta (Ordizia)
Helduen taldeak:
  • Arkaitz (Añorga)
  • Amaiur (Iruñea)
  • Amets-Bide (Ordizia).
EGITARAUA:
  • 11:00: Barandiaran Plazan dantzarien harrera eta hamaiketakoa.
  • 12:00: Desfilea herrian zehar.
  • 13:15: Alardea Barandiaran Plazan.
  • 14:00: Bazkaria frontoian.
  • 15:30 - 17:30: Jolasak umeentzat. Frontoi txikian eta Arboledan.
  • 17:30: Erromeria Ana eta Amaiarekin. Plaza Nagusian.
Antolatzailea: Amets Bide Kultur Elkartea.

2013-04-25

Pilotako final aurrekoak larunbatean


Bigarren, final aurrekoak, larunbat honetan, Apirilaren 27an jokatuko dira, arratsaldeko 5etan: 
           Josean-Kakus
           Ibon-Errandonea

Legazpiko lurrikararen ondoren, Legorretan ZER?



Legorretako atez-ate zabor bilketa sistemak aurrera darrai, apurka apurka, banaka batzuen babesarekin, beste batzuen intsumisioarekin, komisario politikoen espioitza eta begiradapean eta gehiengo ixil bezain ezkor batekin.

Ugariak dira, beren zabor poltsak kotxean sartu eta heuren lantokia duten herrietara eramaten dituzten legorretarrak. Zarata atera gabe, balkoian poltsak ipini gabe baina, ixiltasunean, modu paketsuan, heuren intsumisio mota aplikatuz.

Haserre ugari han-hemenka, ordutegiak, egutegia, etb. eta are gehiago, baserri eta auzoetako jendearentzat moldatutako errezintoan bosgarren kontenedorea ipini dutela ikustean. Zer esanik ez, ikastetxerako ere, bosgarren kontenedorea izango duen, hiltegi ondoan, beste errezintoa prestatzen ari direla jakitean. (bitartean, ikastetxeko aste osoko zabor guztia zineman pilatzen dute, igandean, Sasietako langileak jaso zain).

Arazoak arazo, legorretako hainbat jendek sustatu eta eskatutako Herri Ekimena, zabor bilketaren sistemari buruzko galdeketa exijituz, kajoian du gordea alkateak eta inongo asmorik ez omen du, herritarron ahotsa ez entzuteko ez ezagutzeko eta are okerrago, errespetatzeko.

Igande honetan aldiz, Gipuzkoak lurrikara izaugarria jasan du Legazpiko herri kontsultako emaitzak ikustean eta Gipuzkoako Ezker Abertzalearen barnean hasiak dira mugimenduak.

Atzoko GARA egunkariak Gipuzkoa mailako herri kontsulta planteatzen zuen, Zumaiako udalak atez-atekoa alboratu eta txipa duen bosgarren ontzia jarri behar du abian, Elgetako udala prest dago herri kontsulta egiteko, Ormaiztegi eta Bergarako plataformek herri kontsultak egingo dituztela jakitera eman dute, ....

Hori bai, Legorreta eta Legazpiko alkatek, MUTU jarraitzen dute, herri kontsultari dagokionean bederen.

Noiz arte? Noiz arte herriaren nahiari bizkarra ematen? Gaia lehertu arte?.


2013-04-24

Amaiera koloretsua autoak ondo aparkatzeko kanpainari



«Ondo aparkatu», horixe zioen pasa den igandeko jaialdian erakutsitako mosaikoak. Legorretako Udalak, Angel Sanz herritarraren 'Legorretan oinezkoari lagunduz' ekimenari segiz, oinezkoak eta arauak errespetatzeko lanketa abiatu zuen orain aste batzuk, iragan igandean egindako festarekin bukatuz kanpaina.
Korta eta Zapas enparantzan ez zen musikarik, kolorerik, janik edota edaririk falta izan. Legorretar ugari elkartu zen tabernariek egindako patata tortilak dastatu eta ekitaldian parte hartzera, herriko gaztetxoenekin batera. Bertan, hiru auto aparkatu ziren «ez da toki falta, errespetu falta baizik» mezua igorriz. 



IGOR LARREA, Euskadiko COMPAK txapelduna



Igor Larrea legorretarra, aurreko igandean Oiartzunen ospatutako Compakeko Euskaidko txapelketan txapelduna atera zen jubenil mailan.

Oiartzunez gain, orain 15 egun inguru, Igorrek bigarren postua eskuratu zuen Albazeteko Almansako Hiriaren txapelketan.

Iturria: DESVEDA

2013-04-23

Gaur LIBURUAren EGUNA ospatuko du ikastetxeak



Legorretako UGARO ikastetxeak Nazioarteko Liburuaren eguna ospatuko du eta azken urteetako ohiturari helduz, gurasoen inplikazioarekin, egun osoan etengabeko irakurketa saioa egingo dute.


2013-04-22

Bartzelonako Izaskunek estreinatuko du TXORIENE telebista saio berria


Gaur estreinatzen da ETBren sukaldaritzako saio berria, hain zuzen ere, TXORIENE izenekoa.

Bertan, Xuban Intxaustiren gidaritzapean, hainbat jatetxe berezi bisitatuko dituzte eta heuren errezetak jaso eta plazaratuko dituzte.

Lehen gonbidatu gisara Legorretako BARTZELONAko Izaskun Olano izango da eta, aste osoan, astelehenetik ostiralera, eguerdian GAUR EGUN aurretik 13,30tan eta arratsaldeko 7tan izango dugu aukera berarekin gozatzeko.


Zorte on Izaskun eta segi aurrera!