PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2012-12-16
Behin betiko atez ateko sistema abenduaren 17an aurkeztuko da
Sasieta mankomunitateak gure herrian egiten ari den bilera sorta amaitzear dago eta honenbestez, behin betiko zabor bilketa finkatzeko garaia iritsi da. Hori dela eta, behin betiko ereduaren berri emateko abenduaren 17an izango da batzarra gure herrian, ilunbarreko 7tan.
Iturria: DV
2012-12-15
2012-12-14
SORTUko sortzaileen batzarra bihar
Bihar, goizeko 10etan, Aldapa Haundi elkartean SORTU alderdi politikoaren berriko sortzaileen batzarra izango da.
Bihar, besteak beste, PIKUNKen diska berriaren aurkezpena
Bihar, larunbata, Gazte-Pikuko 8. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen dute eta hauxe da honako egitaraua:
- 14,00: Bazkaria. Segidan aurkezpen bideoa.
- 17,00: Jokuak.
- 18,00: Elektrotxaranga (Motxailak Band)
- 23,00: PIKUNK eta Zerrien lirika taldeen kontzertua.
2012-12-13
Bihar, Gazte-Pikuren 8. urteurreneko asteburua hasten da
Gazte-Pikuren 8. urteurrena ospatzeko egitarau zabala eta txukuna antolatu dute herriko gazteek eta biharkorako, ostirala, jokuak eta musika izango dira.
Arratsaldeko 4,30tan Dardoak.
Gaueko 11tan: Kulto Kultibo eta Goienetxe anaiak taldeen kontzertua.
2012-12-12
Bihar AULIAko denboraldi berria hasiko da
Bihar, azpaldiko ohiturari eutsiz, AULIA sagardotegiak bere denboraldi berriari ekingo dio Santa Lutziko egunarekin batera. Hemendik aurrera: sagardoa, makailao tortila, txuleta .... On egin!!
2012-12-11
Arantxaberriren 2. urteurreneko ospakizuna
BIGARREN URTEURRENEKO FESTA ARANTXABERRI TABERNAN
NOIZ: ABENDUAK 14 OSTIRALA
NOLA: KONTSUMITZEN DEN BAKOITZEKO ZOZKETARAKO ZENBAKI BAT
ZER: SARI ZUZENAK LORTZEKO AUKERA EDOZEIN MOMENTUTAN. GAUEKO BEDERATZIRETAN ZOZKETA BEREZIA!!!
SARIEN ZERRENDA:
1- GABONETAKO SASKI EDER BAT
2- URDAIAZPIKO PALETILLA BAT
3- ERREALA ANOETAN IKUSTEKO BI SARRERA
4- WOK ZARTAGI BAT
ONDO PASA, ZORTE ON, TA GURE BIGARREN URTEURRENEAN. ESKERRIK ASKO!!!
Iturria: ARANTXABERRI
2012-12-10
Berrikuntzak aurtengo Olentzeron
Legorretan ohitura da Gabon egunean Olentzerok haurrei opariak banatzea. Udalak proposamen bat iritsarazi die herritarrei, beste modu bat ere egin ote litekeen. Orain arteko moduarekin jarraituko dute, hala ere.
Ekimenean gurasoek jartzen dituzte beren seme-alabentzat opariak, ondoren Olentzerok eman diezaien. Udalak jostailu trukea proposatu du; baldintza onean dagoen jostailu bat utz dezake familiak aurrez, eta beste bat jasoko du umeak.
«Okerren pasatzen ari diren familiei bultzadatxo bat emateko modua da. Baita gehiegizko kontsumoari aurre egiteko edo birziklapena bultzatzeko ere», esan du Laida Oiarbide zinegotziak.
Etxeko jostailuak trukerako emateko prest daudenek abenduaren 14an (ostirala, 18:30-20:30) edo 17an (astelehena, 11:00-12:00 eta 18:30-20:30) entrega ditzake, udaletxean. Jasoko duten oparia egokiena izan dadin, haurren adina eta gustuak hartuko dizkiete.
Olentzerok hilaren 24an banatuko ditu, 17:30ean, zineman.
Iturria: HITZA
2012-12-09
2012-12-08
CACHO, homenajeado por su trayectoria en ESTANDA
J. M. Cacho ha sido homenajeado, junto con otros 15 compañeros, por su larga trayectoria laboral en Fundiciones Estanda (Beasain) con motivo de su prejubilación.
Fuente: DV
2012-12-07
Gazte Pikuren MUS txapelketa
Bihar, larunbata, Gazte Pikuko mus txapelketa ospatuko da herriko gaztetxean.
Izena emateko arratsaldeko 4,30tatik 5,30tara eman behar da eta nola ez, 6 euro ordaindu.
Irabazleentzat, 2 lagunentzako afaria sagardotegia eta 2 oilasko.
Gaur zine maratoia
Gaztetxearen urtemuga dela eta, zinemaratoia antolatu dute gaurkorako:
- 16,00 > Toy Story 3.
- El diario de Noa.
- Origen.
- Jacuzzi al pasado.
2012-12-06
Euskararen aldeko mendi ibilaldia
Igandean, euri zaparradari aurre eginaz, euskararen aldeko mendi martxa ospatu zen eta bertan bildu ziren, adin guztietako ausartak.
Iturria: DV
2012-12-05
Bilkoinen azken garaipenaren errelatua
Aurreko ostiralean Bilkoinek Azkoitikoen aurrean izaniko garaipenaren errelatua egiten du DVko herriko kronikak.
Iturria: DV
Aste betean 410 sinadura bildu ditu LEGORRETA GARBIAk
LEGORRETA GARBIA plataformak bere aurkezpen ofiziala egin zuen pasa den azaroaren 16an eta bertan argi utzi zuten, heuren helburua, birziklapena bultzatzeko asmoz, herrian 5. zaborrontzia hedatzea eta aldiz, atez ateko zabor bilketa eragoztea zela.
Bertan iragarri zen, herritarren sinadura biltzeko kanpaina bat egingo zutela eta honenbestez, etxez etxe orriak banatu eta kalean ere, 2 egunez, sinadurak biltzeko mahaia ipiniko zutela.
Orriak zabaltzen azaroko azken astean hasi ziren eta beren esanetan, kanpainak aurrera jarraituko du abenduaren 16 arte. Beraz egun horretarte, ipinitako posta
kutxara bidali daitezke sinadurak.
Bestalde, sinadura kanpaina arrakastatsua dela adierazten dute, lehen astean, 410 legorretarren sinadurak bildu dituztelarik, baina, ez daude horrekin konformatzeko prest eta Udalari, atez atekoaren aurkako iritzia
nabarmentzeko eta 5. zaborrontziaren aldeko jarrera azpimarratzeko, beti ere, beren ustez, behar beharrezkoa da ahalik eta sinadura gehien biltzea; beraz, abenduaren 16rarte jarraitu sinadurak bidaltzen animatzen dute.
Iturria: LEGORRETA GARBIA
Bestalde, sinadura kanpaina arrakastatsua dela adierazten dute, lehen astean, 410 legorretarren sinadurak bildu dituztelarik, baina, ez daude horrekin konformatzeko prest eta Udalari, atez atekoaren aurkako iritzia
nabarmentzeko eta 5. zaborrontziaren aldeko jarrera azpimarratzeko, beti ere, beren ustez, behar beharrezkoa da ahalik eta sinadura gehien biltzea; beraz, abenduaren 16rarte jarraitu sinadurak bidaltzen animatzen dute.
Iturria: LEGORRETA GARBIA
2012-12-04
Ugaro ikastetxea BAIKARA Aldizkarian
2012-12-03
Fernando Plazaola, Unibertsitateko zuzendaritza taldean
Fernando Plazaola legorretarra Euskal Herriko Unibertsitatea gidatzeko aurkeztu berri den taldearen partaidea dugu, Iñaki Goirizelaiaren lantalde kide gisara eta Ikerkuntzako errektoreorde posturako.
Honen inguruan, TEKNOPOLIS telebista saioak elkarrizketatu berri du.
2012-12-02
2012-12-01
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
















