PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-10-04

Detenido en Legorreta por conducir ebrio



Segun informa la prensa digital, un conductor fue detenido en Legorreta al conducir totalmente ebrio.

Fuente: DV

Gaur goizaldean hasiko da hauteskunde kanpaina



Urriaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatuko dira eta bertarako kanpaina gaur goizaldean, gabeko 12tan hain zuzen hasiko da.

BAKE epailea izateko epea zabalik



Legorretako Udalak Bake epailea eta ordezkoa izendatzeko prozedimendua zabaldu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki batez. Argitalpena izan denetik 20 egunetako epea du izena eman nahi duenak.

2012-10-03

KULTUR ASTEA, urriaren 17tik 21era


URRIAK 17, ASTEAZKENA


17:30 Hitzaldia: "Bizitza autonomorako trebetasunak". Herri Zineman. Babeslea: Kutxa. (E/C).
18:30 Buruhandiak.
19:30 Kantu Jira Udaletxe aurretik abiatuta Elekun Abesbatzaren eskutik. (E).

URRIAK 18, OSTEGUNA

17:00 “Hil ala biziko ipuinak” emanaldia Liburutegian Maite Frankoren eskutik. (E).
17:30 Hitzaldia: “Belaunaldien arteko elkartasuna”. Herri Zineman. Babeslea: Kutxa (E/C).
19:00 Buruhandiak.
19:30 Hitzaldia: "Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea. Iragana eta geroa". Udaletxeko Areto Nagusian, Odol Emaileen Elkartearen eskutik. (E/C).


URRIAK 19, OSTIRALA

16:30 Pote, Igel eta Toka Txapelketa Jubilatuentzat.
19:00 Buruhandiak.
19:00 “Legorparty 2012” ordenagailu Topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.
23:00 Legorretako XVIII. Mus Txapelketa, Bilkoin Elkartean.

URRIAK 20, LARUNBATA

11:00-14:00 Ibilgailu klasikoen konzentrazioa, plazan.
17:30 Legorretako II. Kaleko Atletismo Erakustaldia (altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta errelebo proba). (E).
19:30 III. Legorretako Pintura Lehiaketaren sari banaketa.
20:00 I. AITZOL ARAMAMAIO Korto Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia eta sari banaketa, Herri Zineman. (E/C).

URRIAK 21, IGANDEA

11:00-14:30 “EMAN BIZIA” JAIALDIA plazan.
  • 11:00 Odol eta órgano-emaileei buruzko informazio banaketa eta bazkide harpidetzea Odol Emaileen Elkartearen , Alcer Gipuzkoaren eta Atcoreren eskutik.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua partaide guztiei.
  • Agintarien hitzak.
  • Domina banaketa bailarako odol emaileei Odol Emaileen Elkartearen eskutik.
  • Istripu-simulazioa Gurutze Gorriaren eskutik.
20:00 “Legorparty 2012” rrdenagailu topaketaren amaiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.

OHARRA:

(E) Ekintza hau euskaraz izango da.
(C) Ekintza hau gazteleraz izango da.

2012-10-02

Ostiralerako eman behar da izena PILATESko ikastaroan



PILATES IKASTAROA 2012-13

Legorretako Udaleko Kultur Batzordeak ikastaro bat antolatu du Kutxa Gizarte-Ekintzaren laguntzarekin.
Ikastaroa astelehenetan eta azteazkenetan Ugaro Herri Ikastetxeko Soinketa Gelan izango litzateke 
18:30etatik 19:30etara. Ikastaroa urriaren 15ean hasiko da 2013ko maiatzaren 13an amaitzeko.
Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxienez ere 8 ikasle eta gehienez ere 15) eta izena emandako 
orden zorrotzean beteko dira. Ikastaro osorako matrikularen kostua 210 €urotakoa izango da (30 €uro/hileko) 
eta Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena ematerakoan ordainduak izan behar dute edo bertan emandako argibideak 
jarraituz egindako ordainketa agindu iraunkor bitartez. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko
 ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da.

Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean 17:00etatik 20:00etara.

2012-10-01

SALAMANKARA nindoalarik........!!



Legorretako Ugaro herri ikastetxeko ikasle talde batek astebeteko egonaldia egingo du, aste honetan, Salamancan (Espainia). ‘Eskola ibiltariak’ programaren barruan, Salamanca hiria eta herrialdea ezagutuko dituzte. Nafarroako eta Granadako (Andaluzia) beste talde banarekin joango dira legorretarrak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoek parte hartuko dute, Maribe Goiburu irakaslearekin.

Iturria: HITZA

2012-09-30

Ostiralean bukatzen da MARGOLARITZA lehiaketan partehartzeko epea


Ostiralean, urriak 5 bukatzen da Legorretako 3. Margolaritza Lehiaketan partehartzeko epea. Hementxe dituzu oinarriak:

1.- Margolari guztiek parte hartu ahal izango dute, 16 urtetik aurrera, adin mugarik gabe.
2.- Lanaren gaia eta erabili beharreko teknika libreak izango dira.
3.- Lehiaketa honetako partaide bakoitzak, gehienez ere lan batekin parte hartu ahal izango du.
4.- Lehiaketara aurkeztuko diren lanen gehienezko neurria 1m x 1m-koa izango da.
5.- Lanak Patxi Ezkiaga Kultur Etxean entregatuko dira 2012ko urriaren 5a baino lehen (5a barne),
astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 8etara. Kartazal itxi batean egilearen datuak eta telefono
zenbakia sartuko dira.
6.- Lanak herriko tabernetan erakusgai egongo dira 2012ko urriaren 10etik urriak 30era.
7.- Bi epaimahai izango dira, bata profesionala eta bestea jende arruntak osatua.
8.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
9.- Sari banaketa urriaren 20ean arratsaldeko 19:30tan plazan egingo da.
10.- Epaimahai profesionalak emandako hiru sari eta jende arruntak osatutako epaimahaiak emandako
bi sari izango dira. Lehenengo sailkatutako herritarrari ere sari bat banatuko zaio (errolda izango da
kontutan). Honetaz gain partaideen artean zenbait zozketa egingo dira. Inolako partaidek ezingo du
sari bat baino gehiago jaso. Ez da eskudirutan saririk izango.
11.- Lanak Patxi Ezkiaga Kultur Etxean jasoko dira 2012ko azaroaren 5etik aurrera, astelehenetik
ostiralera, arratsaldeko 5etatik 8etara.
12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
Informazio gehiago_ 943085050 zenbakian _17:00-20:00

2012-09-29

Begoña Beobideren partehartzea ezagutzendudalako.org webgunean




Begoña Beobidek, LOIOLA Berrikuntza guneko zuzendaria eta Iñaki Nazabal legorretarraren emaztea dena, hauteskunde autonomikoen barruan ateratako ezagutzendudalako.org webgunean hartu du parte, hautagai nazionalistari bere iritzia eta lehentasunak helduaraziz..

2012-09-28

PIKUNKen kontzertua bihar ORDIZIn



Pikunk talde legorretarraren emanaldia izango da bihar Ordizia Kantuzen baitan. Punk estiloko taldea Urdin tabernako oholtzara igoko da, 22:30ean, Hitzaro Kultur Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Ostalarien Elkarteak lagunduta. Legorretako punk talde honek bere disko berria aurkeztuko digu: Beste egun beltz bat.

Iturria: HITZA

Bi legorretar NI EUSKALDUNA proiektuan



Angel Izagirre eta Leandro Uranga legorretarrak dira NIEUSKALDUNA proeiktuko protagonistak, Tolosako herriari dagozkionak behintzat.

NI EUSKALDUNA proiektuak euskalkiak eta euskara jatorra sustatzearren, euskarazko testigantzak biltzen saiatzen ari da, herriz herri, adineko jendearekin egindako elkarrizketak bideoz grabatuz.




Tolosako herriari dagokionean hantxe ditugu entzungai bai Angel Izagirre bai Leandro Uranga legorretarrak.


2012-09-27

ALERTA para los morosos



El ayuntamiento ha publicado en el BOG la relación de morosos a los que ha sido imposible notificarles las deudas que tienen contraídas con el fisco municipal.

No os hagais más los remolones y ............... a pagar!!!!!!!!!!!!!

2012-09-26

Gaur, UDALAk eta UGAROk bat egingo dute GREBArekin



Udal bando batez jakitera eman denez udaletxeko bai langilek bai arduradun politikoek bat egingo dute Greba Orokorrarekin eta honenbestez, udaletxeko ateak itxita izango dira egun osoz.

Bide beretik, UGARO herri ikastetxeko ateak ere, goizeko zaintza salbu, itxita izango dira.

2012-09-25

IGOR LARREA, benetan, MUNDIALA



Txipren ospatutako Mundu mailako COMPAK SPORTING txapelketan Igor Larrea legorretarrak emaitza ezinhobea lortu du, banakakoan brontzea eta taldean urrea lortuz.

2012-09-24

IGOR ESNAOLA, Alemanian ere TXAPELDUN

Igor Esnaola segalari legorretarrak Alemanian ALMITZA elkarteko ordezkaritzan hartu zuen parte eta sega txikian, txapeldun gertatu zen.

ALEX EZKURDIA, zinemako zuzendaria

Azken asteotan Alex Ezkurdia legorretarra "TRES-60" izeneko filma zuzentzen ari da, zinema munduan zuzendaritza lanetan egiten duen lan garrantzitsuena da.



             

2012-09-23

MARABILLI SORMEN jaialdia antolatu dute Aitzol Aramaioren omenez




Urriaren 11tik 14ra Ondarruko herrian MARABILLI SORMEN Jaialdia antolatu dute Aitzol Aramaioren lagunek, zinegilearen omenaldi modura eta bertan zinema, musika eta literatura nahastuko dira oso egitarau aberatsean. Hementxe jasotzen dugu Jaialdiaren aurkezpeneko prentsaurrekoa non Kirmen Uribek hartu zuen parte.



Asteburu luzeortan aukera ezinhobea dugu Ondarru eta Bizkaiko kostaldea bisitatzeko.