PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2012-09-29
Begoña Beobideren partehartzea ezagutzendudalako.org webgunean
Begoña Beobidek, LOIOLA Berrikuntza guneko zuzendaria eta Iñaki Nazabal legorretarraren emaztea dena, hauteskunde autonomikoen barruan ateratako ezagutzendudalako.org webgunean hartu du parte, hautagai nazionalistari bere iritzia eta lehentasunak helduaraziz..
2012-09-28
PIKUNKen kontzertua bihar ORDIZIn
Pikunk talde legorretarraren emanaldia izango da bihar Ordizia Kantuzen baitan. Punk estiloko taldea Urdin tabernako oholtzara igoko da, 22:30ean, Hitzaro Kultur Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Ostalarien Elkarteak lagunduta. Legorretako punk talde honek bere disko berria aurkeztuko digu: Beste egun beltz bat.
Iturria: HITZA
Bi legorretar NI EUSKALDUNA proiektuan
Angel Izagirre eta Leandro Uranga legorretarrak dira NIEUSKALDUNA proeiktuko protagonistak, Tolosako herriari dagozkionak behintzat.
NI EUSKALDUNA proiektuak euskalkiak eta euskara jatorra sustatzearren, euskarazko testigantzak biltzen saiatzen ari da, herriz herri, adineko jendearekin egindako elkarrizketak bideoz grabatuz.
Tolosako herriari dagokionean hantxe ditugu entzungai bai Angel Izagirre bai Leandro Uranga legorretarrak.
2012-09-27
ALERTA para los morosos
El ayuntamiento ha publicado en el BOG la relación de morosos a los que ha sido imposible notificarles las deudas que tienen contraídas con el fisco municipal.
No os hagais más los remolones y ............... a pagar!!!!!!!!!!!!!
2012-09-26
Gaur, UDALAk eta UGAROk bat egingo dute GREBArekin
Udal bando batez jakitera eman denez udaletxeko bai langilek bai arduradun politikoek bat egingo dute Greba Orokorrarekin eta honenbestez, udaletxeko ateak itxita izango dira egun osoz.
Bide beretik, UGARO herri ikastetxeko ateak ere, goizeko zaintza salbu, itxita izango dira.
2012-09-25
IGOR LARREA, benetan, MUNDIALA
Txipren ospatutako Mundu mailako COMPAK SPORTING txapelketan Igor Larrea legorretarrak emaitza ezinhobea lortu du, banakakoan brontzea eta taldean urrea lortuz.
2012-09-24
IGOR ESNAOLA, Alemanian ere TXAPELDUN
Igor Esnaola segalari legorretarrak Alemanian ALMITZA elkarteko ordezkaritzan hartu zuen parte eta sega txikian, txapeldun gertatu zen.
ALEX EZKURDIA, zinemako zuzendaria
Azken asteotan Alex Ezkurdia legorretarra "TRES-60" izeneko filma zuzentzen ari da, zinema munduan zuzendaritza lanetan egiten duen lan garrantzitsuena da.
2012-09-23
MARABILLI SORMEN jaialdia antolatu dute Aitzol Aramaioren omenez
Urriaren 11tik 14ra Ondarruko herrian MARABILLI SORMEN Jaialdia antolatu dute Aitzol Aramaioren lagunek, zinegilearen omenaldi modura eta bertan zinema, musika eta literatura nahastuko dira oso egitarau aberatsean. Hementxe jasotzen dugu Jaialdiaren aurkezpeneko prentsaurrekoa non Kirmen Uribek hartu zuen parte.
Asteburu luzeortan aukera ezinhobea dugu Ondarru eta Bizkaiko kostaldea bisitatzeko.
2012-09-22
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







