PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-10-25

Gazte Festako afarirako txartelak salgai

Urriaren 30ean amaituko da epea aurtengo Gazte Festetako afarirako txartelak erosteko Olaso, Kultur Etxean eta Gaztetxean bertan. Salneurria: 10 euro.

2012-10-24

MAIXABEL LASA deja la Dirección de la Oficina de Atención a las Víctimas




Maixabel Lasa aprovechó una entrevista radiofónica en Euskadi Irratia con el periodista y amigo Jaime Otamendi para desvelar su intención de abandonar la dirección de la Oficina de Atención a las Víctimas que ostenta desde hace 11 años. En el transcurso de la entrevista Lasa detalló los pormenores del encuentro que tuvo con uno de los asesinos de su marido Juan Mari Jauregi.

Fuente: DV

Gaur Ohiko Udalbatza ospatuko da



Legorretako Udalak gaur iluntzeko 7tan Ohiko udalbatza ospatuko du, besteak beste, 2013 urterako zergak eta tasak erabakitzeko asmoz.

Iturria: DV

Urriaren 31an hasiko da Legorretako PINTXO POTE



¡Por Fin! Urriaren 31an hasiko da, herriko taberna guztietan, asteroko asteazkenetan ospatuko den PINTXO POTE ekimena. Dirudienez, bezeroak nahi duen edaria hartu eta ordaindu beharko du eta, tabernariak pintxoa dohain eskeiniko dio.

Lehen saiotik aurrera, gerorako asmoa hilabetean behin egitea da.

PIKONDOAtik iazko inozoen egunean gai honekin egin genuen txantxa eta une honetan zoriondu bestertik ez dugu, tabernariak herriko giroa eta heuren negozioak noski, animatzeko emandako urrats honekin.

2012-10-23

LUMINARIS korto argentinarrak irabazi zuen



Epaimahaiak aho batez erabaki du I. Aitzol Aramaio korto lehiaketaren irabazlea Juan Pablo Zaramella-ren argentinarraren "LUMINARIS" film laburra izatea. Legorretako Zinema lepo bete egin zen larunbateko jaialdiaren egun handian.

Hementxe ikus dezakezu filmaren aurkezpen trailerra. 


Xabier Mata, argazkilari saritua



Xabier Mata, legorretar "berria"k Bergaran ospatu berri den Kirol argazkien 12. txapelketan 3. saria irabazi zuen "alpesetan" izeneko lanarekin. Argazki lanak ikusgai daude Bergarako Aroztegi erakusketa aretoan urriaren 28 arte.

2012-10-22

LEGORRETA donó vida



Legorreta acogió ayer la fuesta anual de los donantes de sangre de la comarca del Goierri.  A pesar del mal tiempo, fueron numerosos los donantes y familiares que se acercaron a la villa rebosante de gente, coincidiendo con las elecciones, al mediodía.

Mención aparte merecieron los donantes locales que fueron homenajeados. Insertamos la información desarrollada fantásticamente por Bixente Esnal.

Un merecido aplauso para el comité local de donantes que organizaron el encuentro.

2012-10-21

Gaurko irabazlea EHBILDU da

Eusko legebiltzarrerako hauteskundeak ospatu dira gaur eta gure herriko emaitzak honako hauek dira:


Zentsua: 1.145
ABSTENTZIOA % 30,22
EHBILDU 377
EAJ-PNV 292
PSE-EE 59
PP 23
EB-BERDEAK 8
EZKER ANITZA-IU 13
BESTEAK 12


TXURIAK 12
BALIOGABEAK 2


Erreferentzi gisa bada ere, jakinik hauteskunde bakoitza ezberdina dela eta alderdi politikoak eta koalizioak aldatzen joaten direla, konparaketa bat egitea oso zaila da baina hona hemen azken urteotako emaitzak:


AMAIUR-BILDU-ARALAR-EA  417 (2011-Kongresua)   /   448 (2011-aldundia) /  92 (2009-Legebil)  
EAJ-PNV                                      234                                /   290  (H1! alderdia)   / 320                 
PSE-EE                                         109                                /     57                           / 123

PP                                                 46                                 /      28                          /     33
EB                                                 21                                  /     10                          /     23 


GIPUZKOAN oso emaitzak paretsuak izan dira, eserlekuen aldetik berdinketa izan da, EHBILDU eta EAJ-PNVk bakoitzak 9 eserlekuekin (2 alderdien arteko aldea 482 botutakoa izan da).

Sabia usted que ...

.... la coalición electoral EHBILDU celebrará una cena tras el recuento de votos en la sociedad Aldapa-Haundi?

Gaurko KULTUR egitaraua


URRIAK 21, IGANDEA

11:00-14:30 “EMAN BIZIA” JAIALDIA plazan.
  • 11:00 Odol eta órgano-emaileei buruzko informazio banaketa eta bazkide harpidetzea Odol Emaileen Elkartearen , Alcer Gipuzkoaren eta Atcoreren eskutik.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua partaide guztiei.
  • Agintarien hitzak.
  • Domina banaketa bailarako odol emaileei Odol Emaileen Elkartearen eskutik.
  • Istripu-simulazioa Gurutze Gorriaren eskutik.
20:00 “Legorparty 2012” rrdenagailu topaketaren amaiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.

2012-10-20

AITZOL ARAMAIO Korto Lehiaketako bideo aurkezpena


Hementxe txertatzen dugu gaurko Korto Lehiaketaren finalera iritsitako kortoen aurkezpenaren bideotxoa.

Kotxe klasikoen topaketa ARRAKASTATSUA



Gaur goizean ospatu da Legorretako Kotxe Klasikoen 1go Topaketa eta ikusirik bertan bildu den jendetza, ekimen zeharo arrakastatsua izan dela esan daiteke. Zorionak antolatzaileei!

BILKOINek 2-0 irabazi zuen



Atzo ilunbarrean herriko BILKOIN futbol taldeak Tolosako Hirukideren aurka jardun zen. Partida 2-0 irabazi zuen.

Gaurko KULTUR egitaraua


URRIAK 20, LARUNBATA

11:00-14:00 Ibilgailu klasikoen konzentrazioa, plazan.
17:30 Legorretako II. Kaleko Atletismo Erakustaldia (altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta errelebo proba). (E).
19:30 III. Legorretako Pintura Lehiaketaren sari banaketa.
20:00 I. AITZOL ARAMAMAIO Korto Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia eta sari banaketa, Herri Zineman. (E/C).

2012-10-19

Igandean, ez ahaztu, NAFARROA OINEZ



Igande honetan euskara eta ikastolen aldeko NAFARROA OINEZ jaia dugu euskaltzaleok Zizur Txikia herrian.
Animatu zaitez!

Gaurko KULTUR egitaraua


URRIAK 19, OSTIRALA

16:30 Pote, Igel eta Toka Txapelketa Jubilatuentzat.
19:00 Buruhandiak.
19:00 “Legorparty 2012” ordenagailu Topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga Kultur Etxean.
23:00 Legorretako XVIII. Mus Txapelketa, Bilkoin Elkartean.

2012-10-18

Renferen abixu zerbitzua



Renfe edo Adifek legorretako tren geltokian ematen duen zerbitzua hobetzen doa eta azken urratsa, trenen joan-etorriaren berri ematen duen panela dugu. Puntualitate haundiz, bi norabidetako trenen berri ematen du.


KULTUR ASTEA: Gaurko egitaraua


URRIAK 18, OSTEGUNA

17:00 “Hil ala biziko ipuinak” emanaldia Liburutegian Maite Frankoren eskutik. (E).
17:30 Hitzaldia: “Belaunaldien arteko elkartasuna”. Herri Zineman. Babeslea: Kutxa (E/C).
19:00 Buruhandiak.
19:30 Hitzaldia: "Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea. Iragana eta geroa". Udaletxeko Areto Nagusian, Odol Emaileen Elkartearen eskutik. (E/C).

2012-10-17

Gaur hasten da 2012ko Kultur Astea

URRIAK 17, ASTEAZKENA


17:30 Hitzaldia: "Bizitza autonomorako trebetasunak". Herri Zineman. Babeslea: Kutxa. (E/C).
18:30 Buruhandiak.
19:30 Kantu Jira Udaletxe aurretik abiatuta Elekun Abesbatzaren eskutik. (E).

Antonio Flmarique hil da. Goian Bego



Atzo hil zen 87 urtetako Antonio Flamarique Begino jauna. Hileta elizkizunak herriko parrokian arratsaldeko 7tan. Goian Bego.