PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2016-06-10
Igandean DANTZARI-TXIKI eguna legorretan
Igande honetan izango da aurtengo Dantzari Txiki Eguna Legorretan.
Goizeko hamaiketan, herriko plazan bilduko dira dantzariak; hain zuzen, Beasaingo Aurtzaka, Zaldibiako Iztueta, Ordiziako Amets Bide eta Urdaneta, eta Legorretako Irrintzi Alai; bertan, hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, eguerdiko hamabietan, herriko auzoetan dantza egingo dute. Plazara iritsita, eguerdiko ordu batean, hainbat dantza eskainiko dituzte, aurreskua eta ikurrin dantza tartean.
14:15ean, berriz, bazkaria izango da. Festa amaitzeko, 16:30etan DJ Porruren emanaldia izango da plazan.
2016-06-09
JOXE LASA, Tolosan omendua

Herriko algoazila den Joxe Lasa Tolosako Uzturpe ikastetxeak urte amaierako festan omen dute, ikastetxe horretako guraso elkarteko lehendakari lanetan 6 urte jardun ondoren.
Iturria: GOROSTI bloga
2016-06-08
Alkateak URKIJOren hizkera sexista salatu du
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak joan den astean gutun bana bidali zien euskal estatuari buruzko galdeketak egitera zihoazen herrietako alkateei. Gutunean esan zien uko egin behar ziotela galdeketa horietan instituzionalki parte hartzeari, eta Toki Araudiaren Oinarrietako 7/1985 legea aipatu zien horretarako. Bada, Zelai Amenabarro Legorretako (Gipuzkoa) alkateak beste lege bat argudiatuz erantzun dio, eta eskatu dio hurrengoan ez erabiltzeko aurreko astean bere gutunean erabili zuen "hizkera sexista".
Gehiago irakurtzeko: BERRIA
2016-05-31
Udaleku irekiak IRITSI dira
LEGORRETAN UDALEKU IREKIAK
NOIZ
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen, Bigarren eta Hirugarren Zikloko haurrekin (2004-2013 artean jaiotakoak, biak barne) udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 27tik uztailaren 29ra, biak barne.
Matrikularen kostua 50 eurokoa izango da: Kutxabanken ordaindu beharko da, 20955051731060024709 kontu zenbakian, eta ondoren udal bulegoetan izena eman (agiria entregatu beharko da).
Esperientzia honekin ikasturtearen jarraipena egin nahi da, bai euskararen erabilera bultzatzeko nola ikasleen arteko harreman pertsonalen arloa lantzeko.Lan hau astelehenetik ostiralera egingo dugu, goizeko hamarretatik ordu batera, jokoak, antzerkia, irteerak eta abar egingo direlarik.
IZEN EMATEA:
Udaletxean, ekainaren 10era arte (epez kanpo ez da onartuko izen ematerik).
2016-05-30
Legorreta UEMAkidea da
Larunbatean Leitzan ospatutako Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea-UEMAren batzar nagusian Legorretako udaletxeko ordezkariak izan ziren, ofizialki, Dima eta Ziortza-Bolibarrekin batera kide berriak bezala sarrera emateko gure herriari.
Batzarrean, nola ez, festa eta aldarrikapena uztartu ziren.
Iturria: UEMA
Unai Arroyo eta Ane lasa dira aurtengo Krosseko garaileak
Legorretan 38. Herri Krosa jokatu dute gaur. Zazpi kilometro eta erdiko ibilbidea egin behar izan dute parte hartzaileek. Guztira, 142 lagunek parte hartu dute.
SAILKAPENAK
Mutilak:
- Unai Arroyo. 12.24.13
- Aitor Regillaga. 12.24.42
- Miguel Encina. 12.24.52
- Ane Lasa. 12.28.46
- Amaia Azurmendi. 12.32.46
- Edurne Arakistain. 12.34.01
2016-05-27
IGOR LARREA, berriro, Gipuzkoako txapelduna
Igor Larrea legorretarra beste behin gailendu da Gipuzkoako Txapelketan, hain zuzen ere, orain gutxi Zambranan ospatutako lehian.
Iturria: Gipuzkoako Ehiza Federazioa
2016-05-26
ANTZOKIA de superlujo con aforo MINI
Los padres y madres de UGARO Herri Ikastetxea están algo más que mosqueados al ver que este año la fiesta de fin de curso que se venía celebrando en el Cine se celebra en el mismo recinto, ahora Herri Antzokia, pero la diferencia es que la fiesta se celebra en dos días diferentes, hoy jueves y mañana viernes.
¿Cuál es el motivo por el que el colectivo de padres se divide entre jueves y viernes y se ha tenido que reservar entradas con carácter previo?
Pues bien, la respuesta es tan sencilla como triste: el nuevo Antzokia tiene bastante menos aforo que el viejo Cine y por lo tanto, la cuestión es que no entran todos, al menos, los que hasta ahora venían entrando.
Como se podrán imaginar, la gente está indignada al ver que una instalación cultural nueva sea más escasa que la anterior y que los más de 900.000 euros (vox populi) que el Ayuntamiento ha gastado en dicha reforma ahora tengan este rendimiento.
Las sesiones dominicales de cine infantil no han arrancado tras la reforma e incluso hay quien comenta que el cine infantil no se volverá a emitir en el Antzokia.
Osea, si no se va a echar el cine infantil de los domingos ni tiene capacidad para la fiesta anual de Ugaro (y por lo tanto, tampoco para el reparto de regalos del Olentzero) , ¿para qué puñetas se han gastado 900.000 euros en esa reforma?
2016-05-24
2016-05-22
Pako Eskixabel legorretarra SORTUko disidenteen bozeramaile
Larunbat goizean 50 pertsonek osatutako taldeak "Askatasunaren Bidean" izeneko ekimena aurkeztu zuten Bilboko erdigunean, ezker abertzalearen egungo norabidearekin beren desadostasuna azaldu eta orain arte izandako borroka aldarrikatu eta duintasuna exijituz.
Ekimenaren aurkezpenean partehartu zutenak preso eta iheslari ohiak ziren, tarteko Pako Eskixabel legorretarra eta bertan, aurrera begirako estrategian, ez zuten alboratu alderdi politiko berria eratzea.
2016-05-16
2016-05-09
Ostegunean, jaietako balorazioa egiteko bilera
Azintzio jaiak bukatuta, ostegunean izango da horiek baloratzeko bilera, 19:30etan, udaletxeko areto nagusian.
Garrantzitsua da ahalik eta jende gehien biltzea, datorren urterako mantendu beharrekoak eta aldatu beharrekoak kontuan izan daitezen.
Kalean kritika ugari entzun ditugu egunotan beraz orain da garaia, tabernan eta kalean esaten ditugunak, dagokion lekuan, udaletxean, esateko eta gaizki daudenak aldarazteko.
EDERFIL se plantea ampliar la planta de Legorreta
Pablo Mendizabal, director gerente de EDERFIL-BECKER, se plantea la posibilidad de ampliar la planta de Legorreta tras haber cometido diferentes inversiones en la planta de Alegi durante los últimos años.
Recogemos sus palabras: "De este modo, en la actualidad nos encontramos en posición de volver la atención de nuevo a Legorreta para sustituir equipamientos antiguos por nuevos e incluso plantearnos una ampliación de la fábrica."
Entrevista en Noticias de Gipuzkoa
2016-04-29
Bihar, Azintzio aurreko asteburu oparoa izango dugu
LARUNBATA, APIRILAK 30 - SABADO 30 DE ABRIL
JUDO ETA KARATEA
Arratsaldeko 5etan, Judo eta Karate erakustaldiak Plazan.
ABESBATZAREN KONTZERTUA.
Arratsaldeko 8etan, Burlatako SAN BLAS eta Legorretako
ELEKUN Abesbatzek eskainitako Kontzertua Herri Antzokian.
LEGORRETAKO UDALA – KULTURA
UGAROTARRAK GURASO ELKARTEA
ELEKUN ABESBATZA
BURLATAKO SAN BLAS ABESBATZA
JUDO ETA KARATEA
Arratsaldeko 5etan, Judo eta Karate erakustaldiak Plazan.
ABESBATZAREN KONTZERTUA.
Arratsaldeko 8etan, Burlatako SAN BLAS eta Legorretako
ELEKUN Abesbatzek eskainitako Kontzertua Herri Antzokian.
LEGORRETAKO UDALA – KULTURA
UGAROTARRAK GURASO ELKARTEA
ELEKUN ABESBATZA
BURLATAKO SAN BLAS ABESBATZA
2016-04-25
Astazkenean Ipuinaren ordua
Datorren asteazkenean, apirilak 27, Legorretako Udal Liburutegian izango dugun KULUNKANTAURI izenburudun ipuin kontaketa saioaren berri eman nahi dugu.
Ibai Esoainek eskeiniko digun saio hau bereziki 6-12 urte bitarteko haurrei
zuzendua dago eta etortzen den ororen gustokoa izatea espero dugu.
Legorreta UEMAn maiatzan sartuko da
Azken osoko bilkuran gehiengoz onartuta, Legorreta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Maiatzaren 28an izango du mankomunitateak batzar nagusia, Leitzan, eta hantxe onartuko da sartzea; beste bi herri ere sartuko dira egun berean: Dima eta Ziortza-Bolibar.
Herrian euskarak dituen ahulguneak indartzeko laguntza izango da Uema, bai udalera begira, eta bai herrira begira. Hauexek dira helburuak:
1.- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
2.- Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
3.- Udalerri euskaldunen garapen sozioekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











