PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2016-04-25

Astazkenean Ipuinaren ordua



Datorren asteazkenean, apirilak 27, Legorretako Udal Liburutegian izango dugun KULUNKANTAURI izenburudun ipuin kontaketa saioaren berri eman nahi dugu.

Ibai Esoainek eskeiniko digun saio hau bereziki 6-12 urte bitarteko haurrei
zuzendua dago eta etortzen den ororen gustokoa izatea espero dugu.

Zabor hausnarketa abian da


Legorreta UEMAn maiatzan sartuko da



Azken osoko bilkuran gehiengoz onartuta, Legorreta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Maiatzaren 28an izango du mankomunitateak batzar nagusia, Leitzan, eta hantxe onartuko da sartzea; beste bi herri ere sartuko dira egun berean: Dima eta Ziortza-Bolibar.
Herrian euskarak dituen ahulguneak indartzeko laguntza izango da Uema, bai udalera begira, eta bai herrira begira. Hauexek dira helburuak:
1.- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskaraz izan dadin bideak urratzea.
2.- Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.
3.- Udalerri euskaldunen garapen sozioekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.

2016-04-11

LOTSAGARRIA: Herri Antzokia inauguratu eta hilabete pasa ondoren, itxita.



Martxoaren 11an inauguratu zen Legorretako Herri Antzokia ekitaldi xume eta ederrean. Bertan izan genuen aukera azken hilabeteetako obren emaitza ikusteko.
Denen gustura egitea oso zaila omen eta komentario ugari entzuten badira ere, batez ere eserleku asko galdu direlako eta geratu diren gelak nahiko txikiak direlako, aitortu beharrean gaude, lokalak aukera haundiak eskeintzen dituela, zerbait egin nahi duenarentzat.
Hori bai, lotsagarria da, inauguratu zenetik hilabete pasa denean, oraindik, itxita jarraitzea.
Gero, mingaina ederki asko astitzen dugu, goiko politikarien jokabidea eta inaugurazioko argazkirako alperrikako lan ugari egiten direla baina gure herrian, horrelakoa egin dute, obra bukatu baino lehen inauguratuz, eta inork ez du ezer esaten.

2016-04-01

Ostegunean Aldaietako jubilatuak IRATXERA



Legorretako Aldaieta jubilatu elkarteak apirilaren 14rako, osteguna, prestatu du aurtengo lehenengo txangoa. Iratxeko monasteriora (Nafarroa) joango dira, autobusean. Egunpasa izango da, eta bakoitzak 30 euro ordaindu behar du. Joan nahi dutenek astelehenean eta asteartean (apirilak 4 eta 5) eman behar dute izena, elkarteko bulegoan (11:30-12:30).

Asteazkenean IPUINAREN ORDUA

Ipuinaren Orduari jarraipena emanez, datorren asteazkenean, apirilak 6, Maite Franko ipuin kontalari hondarribiarra izango da Legorretan. 4-6 urte bitarteko haurrentzako saioa emango du: Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria.
Aurrekoetan bezala, arratsaldeko seietan izango da, udal liburutegian.

2016-03-30

ARANTXA Taberna berriro itxita



Beste behin ARANTXA taberna itxi egin dute. Azken urteetan Mari Jose Irastorzaren gidaritzapean egon ondoren, iritsi da, ateak ixteko garaia eta berriro ere, hemen gaude legorretarrok taberna bat gutxiagorekin.
Ea lehenbaitlehen beste norbaitek heltzen dion!

2016-03-11

LEGOREGGAEko arduradunen elkarrizketa Goierri Telebista


Udalaren hizkuntz politika kritikatuz




Hona hemen pikondoa@gmail.com posta elektronikoa iritsitako eskutitza:

"Kaixo,

Azkenaldian udalak erabaki batzu hartzen ai da eta ez naiz bakarra hola ikusten dona.

Kritika hau idatziet eta argitaratu badaukezue eskertuko nun:

Euskara eta erdera zerbitzu hizkuntza dira herritarrekin harremanetako hizkuntza beste administrazio batzuekin eta lan hizkuntza Legorretan.Udalak Jendaurreko ekitaldietan euskaldunen eta erdaldunen  hizkuntza eskubideak errespeta daitezen jokatu behar du eta herritar askon iritziz azken ekitaldi batzuetan irizpide hau betetzen dela bermatzeko ez du jarraipenik egin. Adibidez udaleko ordezkarien herritarrenganako kontzentrazio eta komunikatuak euskera hutsen ein die, erderazko laburpenik gutxienez egin gabe eta jende askok ez du ulertzen . Udal webguneko gaztelaniazko informazio ataletan idatzik, komunikazioak etab..euskeraz azaltzen die asko. Zertako erderazko aukera gero ez badau?
Udalak antolaturiko ongizate edo segurtasun ekintzen oharran, bandoen paginan edo etxeako deialdietan euskara hutsen izan dira eta hauetan parte hartzeko aukera berdinak izateko herritar guztiak euskaldunak izan beharko giñen eta realitatea ez da horrela. Legorretan badakigu euskaldunak ez dien edo erdaldunak dien herritarrak bizi direla, beraz, beaien eta denon hizkuntza eskubideak ere errespeta daitezen oaindik ezinbestekoa da erderaz e deialdiak egitea. Laburbilduz eta euskerai lehentasuna ematen baino hoi bermatu behar du udalak bestela bazterketa egiten da. Udalak denontzako agindu behar du. Ekintza euskeraz bakarrik egiten bada edo erdaldunik badau kasu bakoitzean aztertu eta beharrezko neurrik hartu beharko zituen hizkuntza eskubideak errespetatuz.
Udalaren hizkuntza helburu nagusia euskera administrazioko eta gizarte harremanetako hizkuntza bihurtzea izanda erderaren presentzia gutxitzekin ez da lortuko, beste pedagogia bat egin beharko dela pentsatzet.

Eskerrikasko!  "

Kritikat 112

2016-03-07

Herri Antzokiaren inaugurazioa asteburu honetan



Ostiralean inauguratuko da ofizialki Legorretako Herri Antzokia, martxoaren 11n. Ostiral iluntzean, 19:00etan zabalduko dira antzokiko ateak, eta aretoa bera ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Txoko asko ditu, eta gora eta behera ibili ahal izango da, instalazioak ikusteko. Hori dena, luntx batez lagundurik.
Larunbatean, berriz, martxoaren 12an, umeentzako ikuskizun bat izango da: Kiliklon taldearen Kortxea doktorearen abenturak. 17:30etan hasiko da.
Eta igandean, martxoaren 13an, gazte eta helduentzako kontzertu akustiko bat izango da: Hesian taldeko Zuriñe eta Fran. 19:00etan hasiko da. 14 urtetik gorakoentzat izango da hori.
Ostiralerako ez da sarrerarik beharko, baina larunbaterako eta iganderako bai. Doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira udaletxean, goizez, edo kultur etxean, arratsaldez.

Bihar, Emakume eguna ospatuko da Legorretan


2016-03-04

BILKOIN taldeen asteko Kronika



Egunon Bilkoinzaleok!!!
Hemen gara berriz zuekin. Nahiz eta aurreko asteburua ez oso ona izan, Otsailak 27, hona hemen emaitzak:
Senior neskak:
Atsedenaldia
Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea:
Plaza Berri Sport 5 – Legorreta Gazte Piku 2
Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak:
Legorreta Bilkoin Eredu 1 – Elorrioko Buskantza 3

Hona gure taldeen sailkapenak:
Senior neskak:
http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=fsala&deportetmp=fsala&qref=122&qcat=12
Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea:
http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=fsala&deportetmp=fsala&qref=122&qcat=118
Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak:
http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=fsala&deportetmp=fsala&qref=124&qcat=22

Bestalde goazen asteburu honetako ihardunaldiaren berri ematen hastera:
Senior neskak:
Martxoak 4, Ostirala. Arratsaldeko 18:15tan.
Resti frontoia
Zaldibia- Legorreta AFT

Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea:
Martxoak 5, Larunbata. Arratsaldeko 16:00tan.
Abraham Olano kiroldegia
Anoeta F.T. - Legorreta Gazte Piku

Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak:
Martxoak 6, Igandea. Arratsaldeko 18:00tan.
Urreta kiroldegia
Lagun onak F.S.GDKO. – Legorreta Bilkoin Eredu

Honela asteburu honetan ez dugu partidurik izango Legorretan, baina segi dezagun gure taldeak babestu eta animatzen!!!
AUPA LEGORRETA!!!!!

LEGORRETA 2416, aurtengo mozorro lehiaketako gaia



Hainbat buruhauste ondoren, atzokoan Jai batzordeak erabaki zuen aurtengo Jaietako mozorro lehiaketarako gai amankomuna eta 400 urteurrena ospatu berri dugunean, irudimen ahalegin berezia eskatzen zaigu, 2416 urteko Legorreta irudikatzeko.

Hasi burua nekatzen.

Bihar TALO FESTA


 Bihar, larunbata, martxoak 5, arratsaldeko 6,30tatik aurrera azken urteetako ohiturari eutsiz Elkartasunezko Talo Festa ospatuko da gure herrian, Udala eta Guraso elkartearen elkarlanari esker.

2016-02-26

Iñigo Iparragirreren zubia, izozki makilaz egina


BILKOINeko egitaraua asteburu honetarako



BILKOIN taldeak dio: Hemen gara berriz zuekin, Hemendik aurrera partiduen: ordutegiak, emaitzak, taldeen berriak eta nondik norako guztiak hemen azaleratuko dizkizuegu!!!

Goazen asteburu honetako ihardunaldiaren berri ematen hastera.
Aurten, dakizuen moduan, 3 talde ditu Legorretako taldeak:
1- Senior neskak
2- Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea.
3- Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak.

Asteburu honetan NESKEN TALDEAK ATSEDENALDIA izango du.

Mutilen 2. go taldeak, Azkoitiara joan beharko du.
PLAZA BERRI SPORT vs LEGORRETA GAZTE-PIKU  Larunbatean arratsaldeko 16:00etan Azkoitiko Zubiaurre Kiroldegian.
Joaneko partiduan gure mutilek 4-3 gailendu zitzaien Azkoitiko taldeari.

Seniorren lehenengo mutilen taldeak etxean jokatuko du Elorrioko mutilen aurka.

LEGORRETA BILKOIN EREDU vs ELORRIOKO BUSKANTZA Partidua, LARUNBATEAN arratsaldeko 17:00etan jokatuko da!

Neurketa zaila izango dute jokoan gure mutilek, non 3 puntuak nahitaezkoak dituzten sailkapenean estutasunik ez pasatzeko.

Joaneko partiduan 10 eta 3 galdu zuten Legorretarrek. Ea oraingoan buelta ematea lortzen duten!!!

Horretarako, zalegoaren bultzada beharrezkoa dugu!!! Animatu eta azaldu larunbat arratsaldean gure taldea ANIMATZERA!!!


Martxoaren 2an amaitzen da ERRIGORA egitasmoaren barruan olioa eskatzeko epea. Jakingainean izan, olioa eskatzean, ordaintzen den diruaren parte bat, Nafarroako euskalgintzarako doala.

Legorretan oilioa jasotzeko puntua OLASO taberna da.

Iturria: HITZA