Aurrekoetan bezala, arratsaldeko seietan izango da, udal liburutegian.
PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2016-04-01
Asteazkenean IPUINAREN ORDUA
Aurrekoetan bezala, arratsaldeko seietan izango da, udal liburutegian.
2016-03-30
ARANTXA Taberna berriro itxita
Beste behin ARANTXA taberna itxi egin dute. Azken urteetan Mari Jose Irastorzaren gidaritzapean egon ondoren, iritsi da, ateak ixteko garaia eta berriro ere, hemen gaude legorretarrok taberna bat gutxiagorekin.
Ea lehenbaitlehen beste norbaitek heltzen dion!
2016-03-22
2016-03-17
2016-03-11
Udalaren hizkuntz politika kritikatuz
Hona hemen pikondoa@gmail.com posta elektronikoa iritsitako eskutitza:
"Kaixo,
Azkenaldian udalak erabaki batzu hartzen ai da eta ez naiz bakarra hola ikusten dona.
Kritika hau idatziet eta argitaratu badaukezue eskertuko nun:
Euskara eta erdera zerbitzu hizkuntza dira herritarrekin harremanetako
hizkuntza beste administrazio batzuekin eta lan hizkuntza Legorretan.Udalak Jendaurreko
ekitaldietan euskaldunen eta erdaldunen hizkuntza eskubideak errespeta daitezen jokatu
behar du eta herritar askon iritziz azken ekitaldi batzuetan irizpide hau
betetzen dela bermatzeko ez du jarraipenik egin. Adibidez udaleko ordezkarien
herritarrenganako kontzentrazio eta komunikatuak euskera hutsen ein die,
erderazko laburpenik gutxienez egin gabe eta jende askok ez du ulertzen . Udal webguneko
gaztelaniazko informazio ataletan idatzik, komunikazioak etab..euskeraz
azaltzen die asko. Zertako erderazko aukera gero ez badau?
Udalak antolaturiko ongizate edo segurtasun ekintzen oharran,
bandoen paginan edo etxeako deialdietan euskara hutsen izan dira eta hauetan
parte hartzeko aukera berdinak izateko herritar guztiak euskaldunak izan
beharko giñen eta realitatea ez da horrela. Legorretan badakigu euskaldunak ez
dien edo erdaldunak dien herritarrak bizi direla, beraz, beaien eta denon
hizkuntza eskubideak ere errespeta daitezen oaindik ezinbestekoa da erderaz e deialdiak
egitea. Laburbilduz eta euskerai lehentasuna ematen baino hoi bermatu behar du
udalak bestela bazterketa egiten da. Udalak denontzako agindu behar du. Ekintza
euskeraz bakarrik egiten bada edo erdaldunik badau kasu bakoitzean aztertu eta
beharrezko neurrik hartu beharko zituen hizkuntza eskubideak errespetatuz.
Udalaren hizkuntza helburu nagusia euskera administrazioko
eta gizarte harremanetako hizkuntza bihurtzea izanda erderaren presentzia
gutxitzekin ez da lortuko, beste pedagogia bat egin beharko dela pentsatzet.
Eskerrikasko! "
Kritikat 112
2016-03-07
Herri Antzokiaren inaugurazioa asteburu honetan
Ostiralean inauguratuko da ofizialki Legorretako Herri Antzokia, martxoaren 11n. Ostiral iluntzean, 19:00etan zabalduko dira antzokiko ateak, eta aretoa bera ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Txoko asko ditu, eta gora eta behera ibili ahal izango da, instalazioak ikusteko. Hori dena, luntx batez lagundurik.
Larunbatean, berriz, martxoaren 12an, umeentzako ikuskizun bat izango da: Kiliklon taldearen Kortxea doktorearen abenturak. 17:30etan hasiko da.
Eta igandean, martxoaren 13an, gazte eta helduentzako kontzertu akustiko bat izango da: Hesian taldeko Zuriñe eta Fran. 19:00etan hasiko da. 14 urtetik gorakoentzat izango da hori.
Ostiralerako ez da sarrerarik beharko, baina larunbaterako eta iganderako bai. Doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu beharko dira udaletxean, goizez, edo kultur etxean, arratsaldez.
2016-03-04
BILKOIN taldeen asteko Kronika
Egunon Bilkoinzaleok!!!
Hemen gara berriz zuekin. Nahiz eta aurreko asteburua ez oso ona izan, Otsailak 27, hona hemen emaitzak:
Senior neskak:
Atsedenaldia
Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea:
Plaza Berri Sport 5 – Legorreta Gazte Piku 2
Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak:
Legorreta Bilkoin Eredu 1 – Elorrioko Buskantza 3
Hona gure taldeen sailkapenak:
Senior neskak:
http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=fsala&deportetmp=fsala&qref=122&qcat=12
Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea:
http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=fsala&deportetmp=fsala&qref=122&qcat=118
Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak:
http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?deporte=fsala&deportetmp=fsala&qref=124&qcat=22
Bestalde goazen asteburu honetako ihardunaldiaren berri ematen hastera:
Senior neskak:
Martxoak 4, Ostirala. Arratsaldeko 18:15tan.
Resti frontoia
Zaldibia- Legorreta AFT
Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea:
Martxoak 5, Larunbata. Arratsaldeko 16:00tan.
Abraham Olano kiroldegia
Anoeta F.T. - Legorreta Gazte Piku
Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak:
Martxoak 6, Igandea. Arratsaldeko 18:00tan.
Urreta kiroldegia
Lagun onak F.S.GDKO. – Legorreta Bilkoin Eredu
Honela asteburu honetan ez dugu partidurik izango Legorretan, baina segi dezagun gure taldeak babestu eta animatzen!!!
AUPA LEGORRETA!!!!!
LEGORRETA 2416, aurtengo mozorro lehiaketako gaia
Hainbat buruhauste ondoren, atzokoan Jai batzordeak erabaki zuen aurtengo Jaietako mozorro lehiaketarako gai amankomuna eta 400 urteurrena ospatu berri dugunean, irudimen ahalegin berezia eskatzen zaigu, 2416 urteko Legorreta irudikatzeko.
Hasi burua nekatzen.
Bihar TALO FESTA
Bihar, larunbata, martxoak 5, arratsaldeko 6,30tatik aurrera azken urteetako ohiturari eutsiz Elkartasunezko Talo Festa ospatuko da gure herrian, Udala eta Guraso elkartearen elkarlanari esker.
2016-02-26
BILKOINeko egitaraua asteburu honetarako
BILKOIN taldeak dio: Hemen gara berriz zuekin, Hemendik aurrera partiduen: ordutegiak, emaitzak, taldeen berriak eta nondik norako guztiak hemen azaleratuko dizkizuegu!!!
Goazen asteburu honetako ihardunaldiaren berri ematen hastera.
Aurten, dakizuen moduan, 3 talde ditu Legorretako taldeak:
1- Senior neskak
2- Gipuzkoako 3. mailan dauden mutilen taldea.
3- Nazional mailako 3. mailan dauden mutil seniorrak.
Asteburu honetan NESKEN TALDEAK ATSEDENALDIA izango du.
Mutilen 2. go taldeak, Azkoitiara joan beharko du.
PLAZA BERRI SPORT vs LEGORRETA GAZTE-PIKU Larunbatean arratsaldeko 16:00etan Azkoitiko Zubiaurre Kiroldegian.
Joaneko partiduan gure mutilek 4-3 gailendu zitzaien Azkoitiko taldeari.
Seniorren lehenengo mutilen taldeak etxean jokatuko du Elorrioko mutilen aurka.
LEGORRETA BILKOIN EREDU vs ELORRIOKO BUSKANTZA Partidua, LARUNBATEAN arratsaldeko 17:00etan jokatuko da!
Neurketa zaila izango dute jokoan gure mutilek, non 3 puntuak nahitaezkoak dituzten sailkapenean estutasunik ez pasatzeko.
Joaneko partiduan 10 eta 3 galdu zuten Legorretarrek. Ea oraingoan buelta ematea lortzen duten!!!
Horretarako, zalegoaren bultzada beharrezkoa dugu!!! Animatu eta azaldu larunbat arratsaldean gure taldea ANIMATZERA!!!
Martxoaren 2an amaitzen da ERRIGORA egitasmoaren barruan olioa eskatzeko epea. Jakingainean izan, olioa eskatzean, ordaintzen den diruaren parte bat, Nafarroako euskalgintzarako doala.
Legorretan oilioa jasotzeko puntua OLASO taberna da.
Iturria: HITZA
2016-02-25
UGAROko haurrak Errealarekin
UGARO herri ikastetxeko haurrak, beste ikastetxe batzuekin batera, Errealak Zubietan dituen azpiegiturak ezagutu eta joklariekin egoteko. Atzoko egunean Imanol Agirretxeren urteak zirenez, Legorretako haurrek egindako tarta oparitu zien eta haur guztiekin batera, Zorionak abestia kantatu.
Gaurko prentsak ere bisitaren berri jasotzen du: DV, NdG,
94 herritarrek hartu zuten parte azken odol ematean
Otsailaren 16an izaniko odol ematean 94 herritar izan ziren, eta 80k eman zuten. Lau emaile berri joan ziren, eta horietatik bik eman ahal izan zuten.
Gogoan izan aurten ekainean izango dela bigarren odol ematea, eta urrian hirugarrena.
2016-02-22
Bihar arratsaldean Legorretako GURE ESKU DAGOren aurkezpena
Aurtengo Azintziotarako kartel lehiaketa abian dugu
2016ko Legorretako Herri Jai Egitaraurako Portada Lehiaketa
1. Lehiaketa honetan edozein legorretarrek har dezake parte.
2. Kartelak karratuak eta tamaina librekoak izango dira. Informatika euskarrian (Pendrive edo Cdan) aurkeztu ahal izango da kartela edo paperean inprimatua.
3. Formatuak, nahitaez karratua izan behar du.
4. Teknika librea izango da.
5. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: LEGORRETAKO AZINTZIO JAIAK 2016.
6. Jai horren ezaugarriren bat, irudiren bat edo lemaren bat jaso eta adierazi beharko da.
7. Irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.
8. Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
9. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Hau euskara hutsezkoa izango da.
Horrekin batera, gutun-azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
10. Kartelak 2016ko martxoaren 4ko 14:00ak baino lehen, legorretako Udalera edo Kultur Etxera eraman behar dira.
11. Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena.
12. Saritzen den lana Udalaren esku geldituko da eta jaietako egitarauaren azalean agertuko da.
13. Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 15 eguneko epean jaso ahal izango dira Legorretako Kultur Etxean.
14. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
Ipuin kontaketa asteazken arratsaldean
IPUINAREN ORDUA
4 – 8 urte bitarteko haurrentzat
Kontalaria: Amaia ELIZAGOIEN
Eguna: otsailak 24, asteazkena
Ordua: Arratsaldeko 6:00ak
Lekua: Udal Liburutegia
LEGORRETAKO UDALA - KULTURA
4 – 8 urte bitarteko haurrentzat
Kontalaria: Amaia ELIZAGOIEN
Eguna: otsailak 24, asteazkena
Ordua: Arratsaldeko 6:00ak
Lekua: Udal Liburutegia
LEGORRETAKO UDALA - KULTURA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













