PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2013-03-27

Jaietako egitarau azalen lehiaketarako bozketa abian da


AZINTZIO JAIAK 2013

Egitarauaren portada aukeratzeko 
lehiaketaren bozketa


Lekua: Aldaieta Taberna
Epea: Martxoak 25 - apirilak 5

1.- Lehiaketarako prestaturiko fitxa bete eta bertan kartelik hoberenaren zenbakia eta zure datuak jarri behar dituzu.
2.- Pertsonako botu bakar bat eman ahal izango da.
3.- Botu emale guztien artean gazta bat zozketatuko da.

KULTUR LAN TALDEA

2013-03-26

Celebran una fiesta por el arranque del PaP



Vecinos de varias localidades del Goierri celebraron en Legorreta este domingo una fiesta con motivo de la puesta en marcha del sistema Puerta a Puerta.


Fuente: GARA

2013-03-25

BIHAR, bularreko minbiziari buruzko hitzaldia



Bihar, arratsaldeko 6tan, bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrari buruzko hitzaldia izango da Udaleko pleno aretoan KATXALIN elkartearen izenean Onkologikoako Arrate Plazaola medikuaren eskutik.

Xabier Lazkanoiturbururekin elkarrizketa



Zeraingo inguruan autopista elektrikoen aurkako borrokan daude murgilduta eta horien artean, zerainen aspalditik bizi den Xabier Lazkanoiturburu dugu, hain zuzen ere, azken GOIBERRIn elkarrizketatzen dutena.

Iturria: GOIBERRI

2013-03-24

BIHAR, zaborrei buruzko 2 ekimen

Bihar, astelehena, martxoak 25, gure herrian hainbeste eztabaida, liskar eta gorabehera sortzen ari den zabor bilketari buruzko 2 ekimen izango dira.



Arratsaldeko 6,45ean LEGORRETA GARBIA

Arratsaldeko 6,45ean, Kultur Etxeko goiko aretoan Legorreta Garbia herri plataformaren bilera izango da, ostegunean egindako manifestazioaren balorazioa egin eta aurrera begirantzako ekimenak adosteko.



Ilunabarreko 7,30tan AUZOKONPOSTA

Ilunabarreko 7,30tan, Bilkoin elkartean, Legorretako Udalak antolatuta, Auzokonpostari buruzko hitzaldia izango da.

Gaur 12tan erramu bedeinkapena



Gaur 12tan, herriko plazan, Erramu bedeinkapena izango da aurtengo Aste Santuari hasera emanaz.

Gaur eguerdian ZERO ZABOReko ekitaldia


2013-03-23

Biharko filma



Biharko filma: MADAGASCAR 3, arratsaldeko 5etan.

La manifestación contra el PaP en la prensa escrita



Una vez celebrada la manifestación contra el PaP organizada por la plataforma Legorreta Garbia no tenemos más que acudir a la prensa escrita para comprobar las diferentes interpretaciones que hacen de la misma. Mientras DV publica una extensa información acompañada de foto y vídeo en su versión digital, eso sí, lo compensa con una cronica dedicada al acto pro-PaP del domingo;  Gara relega la noticia a una foto pero sin mencionarlar en su información donde da profusa información del acto oficial de la Dipua y Sasieta en Zaldibia; Berria aporta una serie de pequeños testimonios y Noticias incluye bastante información y eleva una foto hasta la portada. 
Destacar que Hitza no hace mención del desarrollo de la manifestación.

Atez atekoaren aurkako manifestazioaren bideoa

2013-03-22

ANA SESMA legorretarrarekin elkarrizketa




Itsasondon bizi den Ana Sesma legorretarrarekin egindako elkarrizketa argitaratzen du GOIBERRI aldizkariaren azken aleak.

Iturria: GOIBERRI

2013-03-21

Legorretako atez ateko eztabaida telebistan

Iñaki Agirre, Goierriko hoberena



Olaberriko Arkupe elkarteak antolatutako palako Goierriko Kopan Iñaki Agirre legorretarra izendatu zuten jokalaririk hoberena bezala. Zorionak Iñaki!

Iturria: DV

KORRIKA Legorretan bideoa

KORRIKArekin Baionara joateko autobusa



GAZTE-PIKUk igande honetan KORRIKAren amaierako festara joateko autobusa antolatu du. Autobusa igandean aterako da, martxoak 24, goizeko 8-8,30tan.

Bertara joan nahi duenak aurrez izena mena beharko du Olaso tabernan. Azken eguna, GAUR, osteguna.

2013-03-20

Bihar, 8tan, Legorreta Garbiaren MANIFESTAZIOA



Bihar, osteguna, ilunabarreko 8tan LEGORRETA GARBIA herri plataformak deitutako Manifestazioa izango da, herriko plazatik abiatuko dena.

Udalak, herri kontsulta ukatu ondoren, zabor bilketa atez ate egitearen aurkako plataformak INSUMISIOrako deia egin du eta bere kanpainaren hasera modura, osteguneko manifestazioa konbokatu du.

Deialdian, bertara agertzeko deiaz gain, manifara zabor poltsak eramateko aholkatzen da.

2013-03-19

Atez atekoaren informazio bilera gaur




Gaur atez atekoaren informazioa zabaltzeko azken bilera ospatuko da ilunabarreko 7tan Udaletxeko pleno aretoan.


Iturria: DV


Bestalde, informatu beharrean gaude, aurreko egunetan zaborra ateratzeko zintzilikarioak ipintzen ibiliak direla eta gaur, aldiz, udal langileak atez atekoaren aurkako plataformakoek zuhaitzetan jarritako poltsak kentzen jardun direla goizean zehar.

HARRIPILA Kiroldegiko ittuteak





Azken hilabeteotan izandako eguraldi kaxkarrak eta euri jasak HARRIPILA kiroldegiko teilatuan bere eragina izan du eta horren ondorioz, ittuteak sortu dira, anonimo batek bidalitako argazkian ikus daitekeen bezala.

Egia esanda, kiroldegia egin zenetik urte batzu igaro dira eta albotako itxituraz aparte, teilatuko azpiegituran ezer gutxi mantenienduko lanetan.


2013-03-18

INSUMISIOA, Legorreta Garbiaren proposamena


Martxoaren 21ean, hau da, ostegunean Legorretako Udalak Atez Atekoa ofizialki jarriko du abian.

Dirudienez, Udala eta Legorreta Garbia herri plataforma arteko harremanak ez du inongo emaitzarik izan. Plataformak, inongo inbertsio berririk egin gabe, bosgarren ontzia praktikan jarri eta urte pare batez, birziklapen portzentai jakin bat lortu (denon artean adostutako portzentaia) baina Udalak ezezko borobila eman dio, atez atekoa BAI ala BAI inposatuz.

Hori dela eta, Legorreta Garbia herri plataformak aurreko asteazkenean egindako batzarrean (oso jendetsua) Atez Ateko bilketaren aurkako kampainarekin jarraitzea eta INSUMISIOA  sustatzea erabaki zuen.

Atez atekoaren aurka dagoen jende askok ere, kuboak hartu dituela jakingainean izanik (hala aitortu zuten, asteazkeneko batzarrean izandako jendeak), hartutako kuboak EZ ERABILTZEA aholkatzen dute. 

Puntualki joango dira informatzen egingo nahi dituzten ekintzaz, hori bai, asteburuan zabaldutako informazioari kasu eginez gero, Martxoaren 21ean izango da lehen ekintza. Adi egon.