PIKONDOA egiten
PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.
2013-02-22
Txalo pin Txalo
Aspaldiko partez hementxe dugu berriro Josunek bidalitako argazkia non Bide-Gain auzotik bestaldera doan zebra-pasoan, espaloiak beheratu eta gurpildun karrotxoak eta aulkien pasoa errazteko plantxa bat jarri den. Bere eskerrona agertu nahi dio Udalari horrelako hobekuntzak egiteagatik.
2013-02-21
Adineko ezinduen familientzat ikastaroa
Legorretako Udalak, Aldundiaren SENDIAN programaren barruan eta elkarlanean, adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzat prestakuntza ikastaroa antolatu du.
Ikastaroa otsailaren 25, 26 eta 27an izango da , arratsaldeko 3tatik 5,30tara, Udaletxeko areto nagusian eta ikastaro hau Emozioen kudeaketaren inguruko izango da.
Interesa duenak aurrez izena eman beharko du.
2013-02-20
Helicópteros con label legorretarra
El pasado jueves el Parque Tecnológico de Miramón fue el escenario elegido por la empresa Aeris Naviter, dirigida entre otros por el nuevo legorretarra Ugaitz Iturbe para presentar su helicóptero biplaza del que prevé fabricar 10 unidades este año 2013 dirigido al mercado internacional.
Fuente: Noticias de Gipuzkoa, Naiz
2013-02-19
BILDU: Beasainen 5. ontzia, Legorretan Atez Ate
Gaurko prentsak agertzen duen bezala Beasaingo Udalak, BILDUko gehiengoarekin baina ez gehiengo nagusiarekin, zaborrak biltzerakoan, aldaketak aldaketa, aurrez zegoen 5. ontziaren sistemarekin jarraituko du.
5. ontziaren kudeaketan sartu nahi den aldaketarik nagusiena giltza txipagatik ordezkatzea litzateke eta bestetik, 5. ontzia ondo erabiltzen duenarentzat, udal tasetan hobaria aplikatuko zaio.
Honekin batera, zabor kopurua gutxitzeko helburuarekin, bigarren eskuko azokak sustatuko dira eta nola ez, konpostagailuak.
Hau da, Legorretarako baliagarri ez den 5. ontzia, gehiengo ez nagusia duten Beasainen aplika daiteke. Zein ari da gaia politizatzen eta atez ate, gehiengo nagusia duten herrietan inposatzen?
Iturria: NdG, HITZA,
¿Sabía usted que...
según recoge el folleto distribuido por el ayuntamiento fueron 366 personas las que participaron en las reuniones sobre el PaP mientras que en la página de Sasieta figuran 240 personas?
GU ERE ARDURATSU lelopean atez atekoaren alde
Aurreko larunbatean Billabonako herrian Atez atekoaren alde agertu dira Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariak, besteak beste, legorretakoak (argazkian, A-R hizkiarekin agertzen direnak).
Atez ate sistema heuren herrietan ezartzearen aldeko agerpen publikoa egin dute eta GU ERE ARDURATSU lemapean dokumentua aurkeztu dute, herriotako udaletxei babesa eskeiniz.
Iturria: Gipuzkoa Zero Zabor , GARA
2013-02-18
Bilkoinek 1-0 irabazi zuen
Ostiral iluntzean jokatutako futbol partidan Legorretako Bilkoin taldeak 1-0 (Unairen golari esker) irabazi zuen Andoaingo Euskalduna taldea.
Legorreta Garbiaren deialdia asteazkenerako
Legorreta Garbia herri plataformak jarraipen bilera berri batetarako deialdia luzatu du. Bilera otsailaren 20an, asteazkenean izango da, Kultur Etxeko goiko aretoan.
2013-02-17
2013-02-16
Gaur LEGORRETAko IÑAUTERIAK
Gaurko egunean, azken urteetako ohiturari eutsiz, Tolosa baino astebete beranduago, Gazte-Pikuk antolatuta Legorretako Iñauteriak ospatuko dira, honako egitarauarekin:
13:00 Futbolin txapelketa gaztetxean.
14:00 Herri bazkaria gaztetxean (mahaiak eta aulkiak gaztetxean jarriko ditu eta bakoitzak bere bazkaria eman beharko du.)
18:00 Batukada gaztetxetik hasita herrian zehar.
23:00 Zerrien lirika kontzertua gaztetxean. "Zurrakapote" edariaz gozatzeko aukera izango da.
2013-02-15
KORRIKAren aldeko Dokumentala ta Mus txapelketa
Gaur, ostirala, KORRIKAren aldeko 2 ekimen izango ditugu: ilunabarreko 7tan, gaztetxean, dokumentala eskeiniko dute eta gero, gabeko 11tan, Aldapa Haundi elkartean, Mus Txapelketa.
Gaur denok HARRIPILAra
Gaur, ilunabarreko 8,30tan, Harripila Kiroldegian, Bilkoin Legorreta - S.D. Euskalduna.
Aupa mutilek!!!!!!!!!!!!!!
2013-02-14
Kamioi batek su hartu du
Gaur eguerdian kamioi batek su hartu du Geltokiko biribilgunetik N-1 bitarteko sarbidean.
Iturria: HITZA
Hilabete barru pasatuko da Legorretatik KORRIKA
Aurtengo KORRIKA gure herritik pasatuko da Martxoaren 14an, hain zuzen ere, ilunabarreko zortzirak aldera.
Iturria: HITZA
2013-02-13
Goierriko EHBilduren prentsaurrekoa
Goierriko EHBILDUren ordezkaritzak prentsaurreko jendetsua eskeini zuen Legorretako Udaletxeko pleno aretoan, zabor kudeaketari buruz duten jarreraren berri emanaz. Bertan ikus dezakegu herritar talde bat, besteak beste, alkatea.
2013-02-09
Iñauteriak direla eta asteazkenerarte JAI
Tolosako Iñauteriak direla eta, parranda txkiren bat egiteko asmoa dugunez, datorren asteazkenerarte gure leihotxoa ITXIA izango da.
Ondo pasa eta ez ahaztu, Iñauteriak gozatzeko, hoberena mozorrotzea dela.
Ondo pasa eta ez ahaztu, Iñauteriak gozatzeko, hoberena mozorrotzea dela.
2013-02-08
1466 euro bildu ziren Talo Festan
Talo festan jasotako dirua Irabazirik gabeko erakunde batetarako dela jakitun da jendea eta horrek gure herriaren elkartasun maila neurtzeko baliagarri izan ohi da. Aurtengoan ere, jende ugari hurbildu zen taloak jatera eta honebestez, 1.466,45 € bildu ziren.
Zorionak antolatzaileei eta eskerrak bertan lanean jardun zirenentzat.
2013-02-07
Empate a 3 en el derby goierritarra
Bilkoin acabó en tablas el derby goierritarra contra los de Zaldibia celebrado este domingo al mediodía.
Fuente: DV
Por otra parte, adjuntamos el vídeo de Goierri Telebista.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








.jpg)




