PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2014-11-04

Dena ez da LIBRE



Asteburu honetan herrian Gazte festak izan ditugu eta esan beharrean gaude, jende ugarik hartu duela parte Gaztetxetik antolatutako ekintzetan; agian, Koateko igoera izanda partehartze aldetik eskaxena.

Jende ugari, umore, ezinhobea eta musika ordu txikitaraino edo hobeto esanda, gosaltzeko garairaino.

Hala ere, herriko beste jende bat oso haserre agertu da, horrelako jaiak politizatzeko egindako ahalmenarekin, festetako karpan eta beste hainbat tokitan, LIBRE plataformako leloak eta propaganda jarriaz.

Are gehiago, herriko hainbat fatxada pribatu (ondo selekzionatuak noski, norberaren sokakoak ez haserretzearren) eta ondare publikoa (kaleko arraultzak, kiroldegi, haur jolastokia, gaztetxea, kultur etxea,...) zikinduz.

Onartezina. Ea zeinek ordaintzen duen pintadak kentzea kostatzen dena!

No hay comentarios: