PIKONDOA egiten

PIKONDOA jarraitzaileok ere partehartu dezakegu gure iritziak, berriak eta/edo argazkiak pikondoa@gmail.com helbidera bidaliz.

2012-09-30

Ostiralean bukatzen da MARGOLARITZA lehiaketan partehartzeko epea


Ostiralean, urriak 5 bukatzen da Legorretako 3. Margolaritza Lehiaketan partehartzeko epea. Hementxe dituzu oinarriak:

1.- Margolari guztiek parte hartu ahal izango dute, 16 urtetik aurrera, adin mugarik gabe.
2.- Lanaren gaia eta erabili beharreko teknika libreak izango dira.
3.- Lehiaketa honetako partaide bakoitzak, gehienez ere lan batekin parte hartu ahal izango du.
4.- Lehiaketara aurkeztuko diren lanen gehienezko neurria 1m x 1m-koa izango da.
5.- Lanak Patxi Ezkiaga Kultur Etxean entregatuko dira 2012ko urriaren 5a baino lehen (5a barne),
astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 8etara. Kartazal itxi batean egilearen datuak eta telefono
zenbakia sartuko dira.
6.- Lanak herriko tabernetan erakusgai egongo dira 2012ko urriaren 10etik urriak 30era.
7.- Bi epaimahai izango dira, bata profesionala eta bestea jende arruntak osatua.
8.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
9.- Sari banaketa urriaren 20ean arratsaldeko 19:30tan plazan egingo da.
10.- Epaimahai profesionalak emandako hiru sari eta jende arruntak osatutako epaimahaiak emandako
bi sari izango dira. Lehenengo sailkatutako herritarrari ere sari bat banatuko zaio (errolda izango da
kontutan). Honetaz gain partaideen artean zenbait zozketa egingo dira. Inolako partaidek ezingo du
sari bat baino gehiago jaso. Ez da eskudirutan saririk izango.
11.- Lanak Patxi Ezkiaga Kultur Etxean jasoko dira 2012ko azaroaren 5etik aurrera, astelehenetik
ostiralera, arratsaldeko 5etatik 8etara.
12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
Informazio gehiago_ 943085050 zenbakian _17:00-20:00

No hay comentarios: